Ikasturtea amaitu da ia. Azken lanak jasotzen. 1DBH Plastikan #Gimp software librea erabilita animazio txiki batzuk egin ditugu. Gora beherak , estresak, gaizki ulertuak, adina, klima eta abar tarteko lan guztiak ez ditugu erabat burutu. Publikatzeko moduan daudenak ikusgai HEMEN KLIKATUTA.
bannerra 1
gif etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gif etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026/06/06
2021/11/28
PALEOLITOA PLASTIKAN. LABAR-ARTEA.
Labar artea landu dute Paleolito gaian gizarte arloan eta Plastikan egin ditugu GIF animazioak.
Urtero egiten ditugu arloen arteko proiektuak zeharkatu.
Urte batean, Paleolito gaia landu zuten Gizarte arloan
eta elkarlanean kobazuloa bihurtu genuen korridorea eta aitzina garaiko uneak berreskuratu
genituen.
Animazio batzuk ikusgai dituzue hemen, Paleolitoko labar artekoak eta beste batzuk
librekoak.
beste atalak
#lauaizeta bhi,
#plastika 2.0,
ANIMAZIOA,
gif,
paleolito
2018/05/24
18/19 PLASTIKA HAUTAZKOAK
Blog honetan ikus ditzakezu urteetan eginiko lanak, Lauaizetan eskainitako Plastikako mintegiari dagozkion hautazkoei buruz jakiteko.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
gif,
gimp,
hautazkoak,
ikt,
inkscape,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2018/01/10
ARTE GARAIKIDEA EZAGUTZEN: ARTE LAN ANIMATUAK
Artea ezagutu eta
ulertu ahal izateko, ikasle bakoitzak hiru arte lan aukeratuko ditu;
batetik, XX. Mendeko abangoardietako arte lan bat eta honekin
animazioa egingo du. Horretarako, #Gimp irudi editore digitala
#Ubuntu sistema eragilean erabiliko du. Animazioak zenbat eta esanahi gehiago orduan eta puntuazio altuagoa izango du; bestetik, kolore biziko(XX. mendekoa) eta kolore apaleko(XIV-XIX. mendekoak) bi lan
hautatuko ditu eta 10 kolore sailkatuko ditu, zirkulu kromatikoaren
ordenaren arabera, tenperaturaren arabera eta argiaren arabera.
2017/05/30
DISEINUAREN OINARRIAK
Diseinua kontzeptu
zabala bezain zehatza da. Edozer proiektu, egitasmo zein objektu
diseina dezakegu. Pentsatu eta erabakitzeko prozesuari “diseinatzea”
deritzogu. Historikoki, prozesu industrialean gauza daitekeen
egitasmo edo objektu industriala da. Diseinatu ondoren objektua
ekoizten da, diseinu-objektuaren ezaugarriak finkoak direla bermatuz.
Diseinu alorrean
atal ezberdinak jorratzen dira: Diseinu grafikoa eta digitala,
Diseinu industriala eta Barne diseinua.
Diseinu grafikoan
logotipoak, katalogoak, kartelak eta kamisetak diseinatzen eta
lantzen dira. Diseinu digitalean, hau guztia landuz gain, webdiseinua
ere sartzen da: web orrien diseinua eta hauen barnean sor daitezkeen
diseinu mota guztiak, irudi eta konposizioak zein diseinu animatuak.
Diseinu grafikoan
fondoa, irudiak eta hizkiak lantzen dira, kontuan izanik: ideia, zer
eta nola kontatu, hizkuntza plastikoa, teknika plastikoak,
publizitate kanpainaren izaera, euskarri digitalak ala ez,
tipografiak, koloreak, sormena, eta abar.
Diseinua
planifikatzen hasteko, zein euskarritan inplementatuko dugun, zenbat
denboran zehar, zenbateko intentsitate eta maiztasunarekin
publikatuko dugun eta komunikazioaren hartzailea zein izango den
definituko dugu. Ez da berdina izango adin handiko publikoa ala
publiko gaztea, kultura digitala( mugikorra eta abar.), kontsumorako
ahalmena, kontsumorako kultura, hiri kultura edo nekazal
kultura,....Diseinua eta publizitatea loturik izanda, gizarte
alorreko faktore asko kontuan izango dira, zientzia zehatza ez bada
ere.
2017/05/11
3DBH HAUTAZKOAK 17-18 IKASTURTERAKO
3DBH mailan
Lauaizeta ikastetxean Plastika mintegitik 2 hautazko eskainiko dira
17-18 ikasturterako. Ikasleen nahiak, motibazioak eta Plastika eta
Ikusizkoen programazioa kontuan izanik, DISEINUA eta ANIMAZIOA-BIDEO
JOKOAK jorratuko ditugu.

Diseinuan, irudien sormena, edizioa eta muntaketa digitala egingo dugu, irudigintza analogikoa eta, batez ere, irudigintza digitala landuz. Ikaslearen sormena, talde lanerako jarrera, autonomia eta ardura landuko ditugu. Hauekin batera, kolorearen teoriaren aplikazioak landuko dira, hizkuntza plastikoak, testurak, konposizioa eta adierazpena. Baita ere: kartelgintza, katalogoak, objektuak, espazioak, logotipoak,..
Lauaizetan urteak
daramatzagu software librea erabiliz eta eskerrak luzatu nahi dizkiogu
hemendik software librea garatzen eta zabaltzen duen komunitateari.
Diseinua lantzerakoan #Linux #Ubuntu izango da sistema eragilea eta irudien
bit mapak eta #Gif animatuak lantzeko #Gimp irudi-editorea. Irudi
bektorialak lantzeko eta maketazioak egiteko #Inkscape. Testuak
prestatzeko #Libreoffice. Marrazketa teknikorako #Librecad. Objektuak
3D moduan diseinatzeko eta espazioak diseinatzeko #Blender. Bideoak
#Openshot programarekin editatuko ditugu eta audioa #Audacityrekin.
Programa geihago ere erabiliko ditugu, baina hauek dira
garrantzitsuenak.
Animazio-Bideo
Jokoak
hautazko berria da. Bertan landutako gaitasunak eta prozedurak
Plastika ikasgaian landu izan ditugu, eta balorazio positiboa egin
ondoren, hautazkoan buru-belarri lantzeko eskaintza luzatu nahi dugu.
Animazioa eta bideo
jokoak erlazionaturik daude arlo askotan. Gure kasuan Bideo jokoak
atalean JOKOAK sortuko ditugu, animazioa ezinbestekoa izanik.
Animazio atalean, animazioek kutsu artistikoa izan behar dute,
ANIMAZIOA bere baitan izango da helburua.
Software librea
erabiliko dugu Bideo Jokoa sortzeko eta muga bakarrak irudimena, lan
kopurua eta ordenagailuen indarra izango dira.
2D moduan #Scratch
programa ezaguna erabiliko dugu bideo jokoa sortzeko eta ikasleak
plastikako atal hauek landuko ditu: pertsonaien marrazkiak,
eszenak, objektuak eta abar. #Gimp eta #inkscape erabiliz, 2D
animazioak sortuko ditugu #istorioak kontatzeko, #GIF artxibo moduan.
3D moduan #Blender
erabiliko dugu animazio eta bideo jokoak sortzeko. Eszenen
sorrera, mendiak, sua, haizea, leherketak, grabitate indarra,
marruskadura, argiztapena, pertsonaien mugimenduak, abiadura
aldaketa,...Blender programarekin batera, bideo jokoak egiteko
beste moduak ikertuko ditugu: Unity 3D, PS, Unreal, eta abar, bai PC ordenagailuetan zein android mugikorretan aplikatzeko.
beste atalak
#marrazki teknikoa,
#marrazkia,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
ARKITEKTURA,
ARTE garaikidea,
BOLUMENA,
gif,
hautazkoak,
PLASTIKA 2.0
2017/03/03
3DBH DISEINUA: TXIMISTAREN ANIMAZIOA
Diseinu arloan,
3DBH, audioa eta animazioarekin eszena burutuko dugu. Gaia tximista
da. Irudiak internetetik bilduko ditugu eta #Gimp irudi editore
software librea erabiliz irudiaren argi aldaketak dituen kopiak
sortuko ditugu. Gif artxibo-irudia hau pantailaren bideo grabaketa
egin ondoren, bideo-artxiboa bihurtuko dugu. Openshot bideo editore
software librean soinu efektuak gehituko dizkiogu: musika edo
melodia, audio efektuak, tentsio edo lirika audioak, eta abar.
2017/02/18
IRUDI DIGITALA. INDEXATUA. AMELIE.
Inauteriak ate joka ditugularik, pertsonai ezagunen IRUDIA landuko dugu, KOLORE
PLANOAK ardatz izanik. Kartelgintza eta diseinuan sarri erabilia izan da hizkuntza plastiko hau. Softwareak ahalbidetuko digu kolore
banaketak egitea, modu merke eta azkarrean. Gure kasuan, modu
digitalean irudia analizatu, landu eta koloretan banatu eta
ikastetxeko korridorean lanak erakusteko asmotan, kartoi mehezko
collagean bihurtuko ditugu.
Irudia internetetik
hartua da. #Amelie filmeko kartelekoa, Amelie hain zuzen.
#Gimp software librearekin zuri beltzean jarriko
dugu Koloreak zutabetik desasetu klikaturik. Jarraian, GMIC
plugin sortatik, artistic/cutout aukeratuta kolore planoetan
irudia antolatuko dugu. Ondoren, koloretan hautatu
erremintarekin: zuria, grisak eta beltza hautatu eta esportatuko
ditugu banan banan.
beste atalak
#marrazki,
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
diseinua,
gif,
inauteriak,
kartela,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
software librea,
ZINEMA
2017/02/13
ARTEA EZAGUTZEN. GIF ANIMATUAK.
Arte lanak
ezagutzeko modu bitxia daukagu 4DBH Plastikan. Arte lan ospetsuenen
artean gustukoena aukeratu beharra du ikasleak eta berarekin
animazioa sortu behar du. Animazioa lortzeko #Gimp software librea
erabiliko dugu. Geruzak tartekatuko ditugu eta animazioa daukagunean
#GIF artxibo gisa esportatuko dugu.
Bi lan zoragarri ditugu hemen: Giocondarena J. Oncalak egin du eta katuaren animazioa G. Arriola ikasleak.
Bi lan zoragarri ditugu hemen: Giocondarena J. Oncalak egin du eta katuaren animazioa G. Arriola ikasleak.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
erakusketa,
euskara,
gif,
gimp,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/02/11
IKUS-ENTZUN PLASTIKA 2DBH: GIF ANIMATUAK
Ikus-entzun tailerrean GIF animatuak
egiten ari gara. #Inkscape erabiliz, marrazki bektorialekin egindako
animazioa, eta #Gimp erabiliz animazioak bitmap irudiak erabiliz.
Jarraian, ikasleek egindako bi lan, Godzilarena Josebarena eta bestea
Anerena.
GIF ANIMATUAK kalitate gutxiko irudi artxiboak dira,
Ez dute soinurik ametitzen, ezta ere
gardentasunik, ezin zaie hasierako formatua aldatu, etab. Baina, gaur egun indar handia hartu dute, sare sozial
eta web guneetan animazio sinpleak jartzeko. Guk tailerrean, GIF
animazioa egin ondoren, soinua eta tipografiak erantsiko dizkiogu,
MP4 bideo artxiboa bihurtuz, youtube web gunera igoko dugu eta
bertatik publikatu.
Godzillaren lan honetan, ikasleak 3
irudi sortu ditu inkscapen. Bat munstroa, bi tankea eta hirugarrena
hiria. Hauek mugitu ahala, irudi artxiboa esportatu behar da, karpeta
berdinean esportatutako irudi artxibo guztiak bilduz. Behin guztiak
ditugunean Gimp programan biltzen ditugu, animazio parametroak adostu
eta GIF artxibo moduan esportatuko dugu, animazioa lortuz.
Beste animazio honetan, Gimp erabiliko
dugu hasieratik. Vesubio sumendia eta Pompei hiriaren istorioa berreskuratu nahi izan dugu. Antzeko zehozer. Ikaslearen argazkia aldatzen joango gara irudi
ezberdinak esportatuz. Pintzela erabiliko dugu aldaketak egiteko.
Horretarako, ikasi dugu, edozein irudi pintzelarekin errepikatzeko
modua. Hautatzeko erremintarekin eremua dudanean, KOPIATU agindua
eman ondoren, pintzelarekin hautatu ahal izango dut. Adibidez,
armiarma errepikatu nahi badut argazki batean, zera egingo dut:
armiarma kopiatu eta pintzelarekin hautatu eta pintzelkada bakoitza
armiarma izango da, pintzela aldatu arte.
beste atalak
#marrazkia,
2DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
euskara,
gif,
gimp,
IKUS-ENTZUN TAILERRA,
inkscape,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2015/01/28
KULTURAZ ABERASTU, KULTURA BILATU
beste atalak
2DBH IET,
3DBH TEKNIKAK,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
euskara,
gif,
gimp,
ikt,
inkscape,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
publizitatea
2015/01/11
KOMIKIA: KONTAIDAZU ISTORIO BAT!
Programazioa jarraituz, #komikia lantzen dugu 2DBH Plastikan, bigarren ebaluazioan. Bertan, helburu nagusia, istorio bat kontatzea da. 14-15 ikasturte honetan, talde lanean ekingo diogu erronka honi. Batetik, ikaskideekin lan egiteko gaitasuna indartu nahi dugu, ideiak partekatu eta elkarrekin garatzeko guneak bilatuz. #Plastikari dagokionez, hizkuntz komunikazioa landuko dugu, #istorioa adierazteko, kameraren aurrean ahozkotasuna landuz eta taldean, pertsonaien izaerak eta gidoia zehazterakoan. Gizarte gaitasuna landuko da ere, istorioa gertatzen den garaia eta gizarteak ikertuz. IKT gaitasunean sakonduko dugu, nola ez, internetetik ikus entzunezko edukiak sailkatuz, analizatuz, berrerabiliz, ikertuz. Smartphonak, gelako ikasle bakoitzaren ordenagailuak, aurikular eta mikrofonoak, chroma eta software librea(#gimp, #inkscape, #audacity, #openshot, etab) erabiliz, ikasleak musika eta audio efektuak sortuko ditu. Giza argazkiak atera eta grafikoki eraldatuko ditu, pertsonaien aurpegiak lortu eta gorputz erak marrazteko. Aplikazioak eta youtubeko bideoak erabiliko ditu, behin digitalki birmoldaturik, lekuak, akzio eszena etab lortzeko.
Komikia, Arte ataletako 9. tzat hartu izan da : Pintura, Eskultura, Arkitektura, Musika, Literatura, Dantza, Zinema, Poesia eta Komikia. Oso zabala eta mardula da bere ekarpena Historian zehar: kobazulotatik hasi, egiptiarrak, erromanikoa, undergrround, #PernanGoñi, etab luzea...
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
gif,
gimp,
inkscape,
KOMIKIA,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2014/04/15
PLASTIKA LAUAIZETA ONDO PASA OPORRAK!
beste atalak
3D,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
diseinua 3D,
donostia,
euskara,
gif,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/04/04
ARTELANAK EZAGUTZEN 4 PLASTIKA EREMU DIGITALA
Artelan famatuak animatzen ibili gara
eta bitartez museotako Artea hobeto ezagutzen. Hemen lan batzuk.
Hurrengo astean Italiara doaz ikas bidaian, gero oporrak bi aste.
Maiatza arte ondo pasa 4. mailako ikasle maiteak!




2012/10/08
3DBH DISEINUA: GIF ANIMATUAK
Programazioari
jarraituz,
Gif animatuak sortzen ari gara. Lehenik eta behin, ikasle guztiek
ariketa berdina egingo dute, teknika eta prozedurak bereganatzeko.
Hau egindakoan gaia eta sormena, libre. Iprentsa Lauaizetako prentsa
digitalekoei ongi iruditzen bazaie Gif animatuak 4. alerako prest
izango ditugu. Hemen dituzue teknika ezagutzeko 3 ariketa
ikusgai...Gimp programarekin egindakoak dira eta Audacity-rekin
audioa landu eta erantsiko zaizkie...
beste atalak
3DBH DISEINUA,
gif,
LAUAIZETA,
Lauaizeta BHI,
plastika
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)























