bannerra 1

bannerra 1

2025/11/12

AA, ADIMEN ARTIFIZIALAREN INDARRA NORAINO IRITSI DAITEKE?

Gurekin dago, iritsi da, adimen artifiziala, AA. Mugikorrak, sare sozialak, streaming plataformak, txartel digitalak, patinete elektrikoa, bizikleta elektrikoa, pantailak, droneak...eta orain, AA.

Ez ditugu aipatuko zerrenda batean, egunero berri bat ateratzen baita. software librea direnak ere badaude, libreak nolabait, oso potenteak...

Hausnarketarako gai garrantzitsua, AA erabili ala ez, nola erabili, zertarako erabili.

Gelan landuko dugu: etika, baloreak, software libre, eboluzioa, batetik; eta, bestetik, boterea, espioitza, negozioa, geopolitika, manipulazioa...

4DBH-n ez dugu mundua konponduko, eta, hortaz, lanean jarraitzen dugu, gure izpiritu kritikoa galdu gabe. Tenpera erabilita, azken hilabetean, arte lan klasikoak egin ditugu. Helburua, arte garaikidea ikastea da, eta horretarako arte garaikidea ez dena ezagutzen ari gara ere, arte klasikoa, adibidez.

EREDUAK


TENPERA MARRAZKIAK (Maddi B. eta Lore B.).



AA-k egindako ANIMAZIOA bost minutuan.




2025/11/02

ILUSTRAZIO TEKNIKOA EDO SKETCHING DELAKOA: OBJEKTUAK MARRAZTEN.

Marrazteko sistema isometrikotik abiatuta, erregelarik erabili gabe, bolumena analizatu eta adierazten saiatuko gara. Forma geometriko nagusiak marraztuko ditugu: kuboa, zilindroa eta esfera. Hauek behin eta berriz errepikatuko dira edozein bolumenean. Geometria hauetan eskala, biraketa eta translazioa aplikatuko ditugu eta objektuaren forma guztiak kokatuko ditugu bere lekuan. Beharrezkoa denean mozketa, txaflana, eta kurba aplikatuko dugu.
Behin isometrikoan objektuaren bolumena marraztuta, eta haren zati nagusiak eta zehaztasunak marraztuta, kolorearekin osatuko dugu marrazkia.
Azken hau lortzeko objektuaren materialak sailkatuko ditugu: kristala, plastikoa eta metala.
Kolorea sartzerakoan argia izango dugu kontuan, eta honek sortzen dituen distirak, itzalak eta, ondorioz, kolorearengan duen eragina.

  1. Goiko 3D irudiaren ikuspuntua erabaki eta marraztu koloretan, sketching delakoa egiten.
  2. Zure objektu-tresna-makina hautatu eta marraztu.