(Lore B. 4dbh).
Aurrean ikusten dugunaren errepresentazioa egiteak zentzua galdu zuen industri iraultza garaian, argazki makina asmatu ahala.
Plastika arloan ala arte sortzerakoan edozein mailetan nahi duguna egin dezakegu. Ederra, ala ez, aurrean ikusten duguna, modu naturalean marraztu, ala ez, estilizatua, abstraktua...edo, aldiz, edozer egin dezakegu. Edozer. Hizkuntza plastikoa aukeratu. Espazioan zabaldu. Antzeslana erabili . Bideoa. Instalazioa. Nahi duzuna erabil dezakezu zure proiektu artistikoan. Horregatik, mugarik ez dagoenez, zaila da ulertzea, hain da irekia aukera sorta.
(Andrea S., Lore B., Arane O.)

Arte helburu badu, benetakoa bada, ideia edo hausnarketaren, prozesuaren, ikerketaren, komunikazioaren intentzioa badu; hortaz, bidearen geldiune, amaiera edo helburua izango da eta balioko du. Ikusleak edo hartzaileak ulertuko duen ala ez konplexuagoa da argitzea. Gizarteak dituen kultura ohiturak, merkatuaren eta diruaren interesak non dauden, ikuslearen interesa eta formazio maila arte lanarekiko, denak du eragina arte proposamena eta ikuslearen arteko komunikazioan.
Hau dena ulertu eta praktikan jartzen dugun bitartean arte garaikidearen aurreko arte klasikoa egin dugu. Orain arteko emaitzak hemen:




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina