bannerra 1

bannerra 1

2021/11/28

PALEOLITOA PLASTIKAN. LABAR-ARTEA.

 


Labar artea landu dute Paleolito gaian gizarte arloan eta Plastikan egin ditugu GIF animazioak.

 Urtero egiten ditugu arloen arteko proiektuak zeharkatu.  


Urte batean, Paleolito gaia landu zuten Gizarte arloan 

eta elkarlanean kobazuloa bihurtu genuen korridorea eta aitzina garaiko uneak berreskuratu

 genituen. 


Animazio batzuk ikusgai dituzue hemen, Paleolitoko labar artekoak eta beste batzuk

 librekoak.





2021/11/22

SCI FI 3D ESZENAK. ZIENTZIA FIKZIOA : SORMEN IREKIA.

 

Plastika eta ikusizkoen hezkuntzan sormena , konposizioa, kolorea, testura eta argiztapena garatzeko gai aproposa da #zientzia fikzioa. #Kubriken 2001 Odisea, #Fritz Langen Metropolis, #Alien, #Matrix, #Blade Runner, #Dune...Psikologia, filosofia, gizartearen inguruko gai guztiak jorratu izan dituzte zinemagintzak eta literaturak. Hemen, 3D eremuan, eszenak sortzen hasi gara...

Gaur da eguna 3D landu dezakegula plastika arloan ordenagailuen potentzia eta grafikak beste mundukoak izan gabe. Errealismo naturala sortzeko eszenetan eskuragarri dugu software librea. Oso ona da software multzo hau eta filosofia paregabea du: edonork erabil dezake libre eta edonork lagun dezake hobetzen eta garatzen.

3D lantzeko Blender erabiliko dugu eta goiko eszena egiteko ez da denbora askorik behar. Behe laino modukoa kubo bat da eta honi gardentasun moduko bat ezartzen zaio. Horrela girotzen da eszena. Eszena osatzen duten azalera guztiek patroi berdina dute: metal izaerako azala eta testura emateko maskara (zuri eta beltza den karratu eta lauki luzeak). Maskara honek erliebe pixkat du ezarrita. Azkenik, eta nabea animatu aurretik, argi txikiak gehituko ditugu eszenan, ezkerretik urdina (hotza) eta eskuinetik horia (beroa).

2021/11/18

3D ESZENA HIPERREALISTAK. Zeruak NISHITA addona erabilita.

Addonak programa bati hau hobetzeko eransten zaizkion programa txikiak dira. 3D mundua iraultzen ari den Blender software librearen kasuan etengabeko garapena ari da gertatzen. Mundu osoko komunitateak ekarpenak egiten ari zaizkio Blender progamari eta hau etengabe eguneratzen ari da. Abenduan aterako dute #Blender 3.0 bertsioa.

Blender ireki eta zerua jartzeko nahikoa da NISHITA SKY TEXTURE jartzea. Parametroak animatu, eguzkiaren altuera adibidez, eta egunsentiaren animazioa egin dezakezu. Kaskahezurra egiteko denborarik ez? deskargatu internetetik FREE bada eta egilearen izena jarri kredituetan #Suresh-sureshundaram (https://www.cgtrader.com). Musika konposatzeko denborarik ez, berdin, deskargatu librea bada eta egilea aipatu #Onurvari (https://soundcloud.com). Aipatu behar ere komunitateak eskaintzen dituen bideotutorialak hortik zehar. Kasu honetarako laguntza berezia jaso dut kanal hauek ikusita: #cinematix https://www.youtube.com/channel/UCpuKDBw8IVIdKWPhiB2VDNQ eta #emeuve https://www.youtube.com/c/EmeUve.

Duela urte gutxi pentsa ezinezkoa zena gertatzen ari da 3D munduan. Ikastetxeko ordenagailuetan 3D eszena hiperrealistak sortuko ditugu. Zer da 3D eszena hiperrealista? argiztapena naturala gertatzen denean. Argiak itzalak sortzen ditu eta objektuek beraien arteko harremanetan hainbat itzal ñabardura sortuko dituzte: objektua urdina bada, ondoko objektuan joko duen isladak urdinduko du itzal hori. 

Sortuko dira eszena hiperrealistan materialen testurak, isladak, gardentasunak eta gardentasun zein azalera zikinak (hatz markak, pitzadurak, kolpe markak, hezetasunaren markak eta abar luzea).

Eszena hiperrealistan argazkigintzan eta zineman erabiltzen den eremu sakonera erabiliko dugu, eremu batzuk desenfokatuz eta, nahi izanez gero, "aberrazio kromatikoa" erabiliko dugu.

Airearen hauts kantitatea kalkulatu eta jarriko dugu; eta, goian aipatu bezala, Nishita addonaren abantailaz balia gaitezke: batetik, eguzkiaren indarra zein tamaina definituko ditugu (zenbat eta argi iturria handiagoa orduan eta itzalaren ertzak suabeagoak izango dira), bestetik, eguzkiaren altitudea eta latitudea, eta, azkenik, eguzkiaren argiaren kolorea definitu genezake. 

Irudimena erabili eta pentsatu duzun hori, lasai, egin daiteke. 

Parametro guztiak animatu daitezke.

Deskargatu eta erabili software librea! https://www.blender.org/download/