bannerra 1
2020/05/26
ARTE ABSTRAKTUA ETA TXORIEN KANTUA
2020/05/25
ZEHARKAKO BEGIRADA.
Ezkutuko planoa. Argazki bat aterako dugu baina zeharkako ideia
indartuko dugu. Hau da, protagonismoa duena ezkutuan egongo da. Joko
bat bezala hartuko dugu. Etxean eta kalean buruari bueltak eman,
begiak erne izan eta ea zer ateratzen den. Gogoratu, serie eta
pelikuletan bigarren mailako pertsonaiak dauden moduan, zeharkako
begirada erabilita argazkia atera eta protagonismoa duena erakutsiko
dugu erakutsi gabe. Epea, maiatzaren 31. Adibidean ikus daiteke puzzlearen piezak nola adierazten duten puzzlearen berri baina puzzlea ez da ikusten.
ARGAZKIA KOLORE BATEAN. MONOKROMATISMOA.
Argazki bat kolore batean atera behar duzu. Hautatu zirkulu kromatikotik gustukoa duzun kolore bat. Atera argazki bat kolore hau nagusi dena. Kolorea argitu ala ilundu daiteke.
TANTAREN JARIOA
Ikus-entzunezko tailerrean hurrengo erronka honako hau da: tantaren
jarioaren animazioa. Ez du balio internetetik deskargatzea.
Bakoitzak berea grabatu behar du mugikorrarekin. 2 bideo, bakoitza
segundo gutxitakoa eta gurea den 2 demostrazio-argazki; batetik,
tantaren jarioa azalera batean irristaka; bestetik, tanta airean
erortzen da, azalerarik gabe. Mugikorrarekin grabatuko dugu, baina
norbaitek eskuz edo ordenagailuarekin animazio bat egin nahi badu,
aurrera. Epea maiatzaren 31.
2020/05/17
IRUDI GEOMETRIKOAK-TANGENTZIAK INGURUAN
Geometria lantzen da DBHko plastikan ere. Gaitegiaren barruan helburuetako bat ikasleak planoan eta bolumenean aurkitzen diren irudi geometrikoak ulertzean datza. Irudi hauek identifikatu eta analizatu behar ditugu. Objektuen egituretan geometriak duen garrantzia baloratu behar dugu, zuzenen arteko harremanak, angeluak eta geometria egituratzeko matematika. Ikaslearen jarrera ikertzekoa bada, behatzekoa eta ikastekoa, geometria egitura hauek ezagutu eta ulertuko ditu.
- 2 zirkunferentzi ukitu gabe.
- 2 zirkunferentzi ukitzaile.
- 2 zirkunferentzi ebakitzen dira.
- 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitu gabe.
- 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitzaile.
- 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ebakitzen dira.
- 2 zuzen paralelo.
- 2 zuzen elkarzut.
- 2 zuzen ebakitzen dira.
- 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile kanpotik.
- 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile barrutik.
- 2 zirkunferentzi paralelo.
- Karratua.
- Kuboa.
- Zilindroa.
- Esfera.
- Planoa eta kuboa batera.
- Zilindroa eta kuboa batera.
- Zilindroa eta planoa paralelo.
- Zilindroa eta planoa elkarzut.
2020/05/11
MARRAZKIA ALA ARGAZKIA. LIBURUA IRAKURTZEN.
IKUSPUNTUAK ETA PLANO MOTAK ZINEMAN.
Hemen dituzue WIKIPEDIA-n zinema eta argazkigintzarako ikuspuntu eta planoen sailkapena. Hauetatik 5 hautatu eta 5 argazki atera behar dituzue mugikorrarekin edo etxean duzuen kamerarekin. Ondoren, sailkatu eta bidali argazki bakoitza bere izenarekin(ZEIN PLANO MOTA DEN) eta ondoan zuena dela demostratzen duen beste argazki batekin (selfie edo...).
IRRATSAIOAREN SERIEAREN GOIBURUA. AUDIO NARRAZIOAK.
Teknikoki mugikorra
erabiliko dugu. Soinu grabagailua eta soinu efektu bereziak egiteko
gure ahotsak edo etxeko trastuak erabiliko ditugu: sukaldeko
tresneria, familiakoen laguntza, altzariak mugituz sortutako soinua,
internetetik jaitsitakoa, telebistatik edo ordenagailutik zuzenean
grabatuta...denak balio du.
Radio Polloe irratia, Lauaizetako irratia, martxan da. 3Tekniketako hirugarren lana honekin lotuta doa. Fikziozko irratsaio baten aldiro errepikatzen den hasierako zatia, hau da, seriearen goiburua sortuko dugu. Seriea izango da eta tramaren berri eman behar du. Zuek asmatu seriea zein estilokoa den eta zein gai tratatzen dituen.
Teknikoki mugikorra erabiliko dugu. Soinu grabagailua eta soinu efektu bereziak egiteko gure ahotsak edo etxeko trastuak erabiliko ditugu: sukaldeko tresneria, familiakoen laguntza, altzariak mugituz sortutako soinua, internetetik jaitsitakoa, telebistatik edo ordenagailutik zuzenean grabatuta...denak balio du.
Kontuan eduki beharrekoak:
MUSIKA
SOINU EFEKTUAK
TRAMA EDO SERIEAREN GAIA
PERTSONAIAK ETA DESKRIBAPENAK
SARRERA TESTUA: “Behin batean ez dakit non...”
LOGOA SORTU: RADIO POLLOE IRRATIA
Maiatzean sartu eta alerta egoeran jarraitzen dugu konfinamenduan koronabirusa dela eta. IPRENTSA 26 Lauaizetako aldizkari digitala sarean da eta bertan ezagutu dugu egitasmo berria, Lauaizetan sortua ere: Radio Polloe irratia. Hau podcast bitartez entzun daiteke. Oraingoz 1. irratsaioa entzun dezakegu esteka honetan.
Plastikatik Radio Polloeren logoa egingo dugu, ea zer sortzen dugun.
Logoaren baldintzak: Lauaizetako irratia hitzak eta Radio Polloe irratia hitzak azaldu behar dira eta digitalki zein eskuz eginda egon, zerbait sintetizatua izan behar du. Hau da, sinplea den irudia izan behar du, kolore batean edo bitan eginda, eta zerbait iradoki behar du...