HAUTAZKOAK
aukeratu behar dira. Informazioa ahalik eta gehien izate arren,
hoberena da azken ikasturteetan egindako lanen ibilbidea ikustea.
Horretarako, bisitatu blog hau eta ETIKETAK erabiliz maila eta eremu
ezberdinak sailkatu daitezke>
bannerra 1
2015/05/22
2015/05/20
ESPAZIOA ETA FORMAK LANTZEN> PARAMETRO FISIKOAK. #BLENDER
Donostian
zehar argazkiak ateratzen ibili ondoren, #Blender programa erabiliz
jardun gara. Espazio tridimentsionala landuz, esfera, prisma, plano
eta beste formak eraldatuz, mugituz eta biratuz. Konposizioa
diseinatu dugu,karanbolak eginaz pilota zuloan sartzeko. Horrela
gerta dadin, grabitatea eta antzeko parametro fisikoak erantsi
dizkiegu elementuei.
2015/05/11
ARGAZKI LEHIAKETA: ARKITEKTURA. 2DBH PLASTIKA
Arkitektura
lantzen aritu gara eta ia ez gara ikasgelatik atera, lan eta lan,
birtualki ez bada izan. Bada garaia, udaberria lagun, hortik zehar
ibiltzeko. Horretarako, argazki lehiaketa baina hobeagorik?
Lehiaketa, baldintzak zehazteko da. Norberak bere buruarekin duen
lehia baino ez dugu sustatu nahi. Elkarrekin ibiliko gara, elkarren
arteko lana eta laguntza beti bultzatuko dugu. Denon artean, bozketa
antolatu eta argazki hoberenak hautatuko ditugu, hiru guztira, maila
bakoitzeko. Mugikorrak erabiliko ditugu argazkiak ateratzeko eta bi
bakarrik bidali behar dira mikelplastika@gmail.com
helbide elektronikora. Horrela: ikasleak Lauaizetan duen postatik,
IZENBURUAREKIN eta maila adieraziz...1 ARKITEKTURA 2 DONOSTIA
HIRIA. Aste honetan joango gara, eguzki ala euri, argazkiak atera eta
bidali. Ondoren, oinez ala Mugirekin, Lauaizetara buelta.
ARGAZKIAK HEMEN
ARGAZKIAK HEMEN
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
ARKITEKTURA,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
donostia,
LAUAIZETA,
plastika,
PLASTIKA 2.0
2015/05/08
PRODUKTUAK BIRZIKLATZEN: PUBLIZITATE KARTEL DIGITALA
Produktuak birziklatzen eta
diseinaitzen ari gara 3DBH DISEINUAN eta #PUBLIZITATE kanpaƱarako #KARTEL DIGITALA
sortuko dugu produktuarekin. Software librea erabiliko dugu
horretarako(Inkscape eta Gimp, Ubuntu Linux gainean) eta baldintza hauek jarraitu beharko ditu ikasleak gauzatzerakoan:
- KOLOREA kontuan izateaMonokromia, harmonia, kontrastea, bizitasuna, tenperatura,...
- IKASLEAK modelo gisa parte hartzea argazkianProduktuaren araberako erabilerarekin
- PUBLIZITATEAN orokorrean erabili ohi den erosketarako esaldia erabiltzeaEdozein produkturentzat balio lezakeena(erosi, frogatu, eskaintza, hemen,...)
- PRODUKTUAREN berariazko esaldi deskriptiboa erabiltzeaTipografia kontuan izan produktuaren izaera eta merkatuarekiko
- IKUSIZKOEN HIZKUNTZA kontuan izateaKonposizioa, adierazpena, erritmoa, testura, argia,espazioa, izakera,...
beste atalak
3DBH DISEINUA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
donostia,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolore teoria,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
publizitatea
2015/05/06
3D DISEINUA ETA ANIMAZIOA: BLENDER
Korrupzioa dela eta eraikin batzuk
ilegalak dira, kostatik hurbilegi egoteagatik, edo babestutako
eremuetan eraikitzeagatik...Arkitektura lantzen gauden honetan,
espazioa landuz eta #blender erabiliz, eraikinak bota ditugu.
Indar dinamikak landuz, jolasean, "domino efektua" edo "tximeleta efektua" delako fenomenoen saiakerak egin ditugu, espazio tridimentsionala ikertuz eta konposizioak frogatuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)