bannerra 1

bannerra 1

2023/01/29

Kreditu-titulu digitalak serie batean. Blender animazioa 3D.


Iraultza industrialean kokatu dugu seriea. XIX. mendearen hasiera aldera.
Kreditu-tituluak sortuko ditugu, ilaran, bata bestearen atzetik guztia osatu arte.
Goikoa eredua da eta, besterik ez bada, hasierako zatia.
#Unai Guerra Larrotxeneko irudi-diseinatzaile famatuak Lucio Urtubiaren pelikularen
kreditu-tituluak sortu zituen eta sekulako arrakasta izan zuen. Elkarrizketa
batean zioen moduan: "kreditu-tituluen blokea pelikularen aurkezpen txartela da. Eta gainera, 
artelana da". Hainbat adibide erakus genitzake estilo eta gaiaren arabera, baina zerrenda luzea izanik, 
youtuben eta antzekoetan erraz aurki daitezke. Hemen beste bat.



2023/01/23

ANIMAZIOA 3d plastika HEGAZKINA


Ikus-entzunezko tailerrean blender software librea
erabilita hegazkinaren animazioaren proiektuaren eredua
da hau. Ikasleek 3d programa pixkat erabiltzen ikasi dute:.
3 ardatzen arabera nabigatzea, X, Y eta Z. Bistak erabiltzea:
aurrekoa, profilak, goiko bista...
Objektuak animatzea denbora eta kokapenaren arabera...

Bideo honetako paisaiaren irudiak Getaria goiko 
mendietan ateratakoak dira . #Blender 
software librea erabilita hegazkin osoa sortu dugu. 
Hala ere, denbora aurreratzeko modu librean bakoitzak 
nahi duen hegazkin mota deskargatu dezake lizentzia 
librearekin. Horretarako hainbat webgune daude.

Musika eta soinu efektuak 
youtubetik jaitsita daude, baimen librearekin.
Hizkiak editatzeko #inkscape software librea eta irudiak 
lantzeko #Gimp erabili dugu. Hizki motak #dafont
web gunetik deskargatu dira eta bideo edizioa
#openshoten, software librea ere. Youtubetik deskargatzeko 
ssyoutube erabili da. Bideoaren atzeko paisaia irudi bat da.
Zabaleran luzea, Gimpen egin daiteke, eta animatu daiteke
3D sentsazioa lortzeko, ertzetatik tiraka. Ideia hori
Pepeschool-eko Daniel Martinez Larak(Pepeland) azaldu 
zuen youtubeko bere kanalean musu truke. Artista hau
Blenderren marrazki bizidunak ataleko (Grease Pencil) 
garatzailetako bat da.


2023/01/19

PINTXOAK JATERA, PLAN EDERRA!


Pintxoak jatea tabernetan baina

plan hobeagorik zaila aurkitzea.

Ume, gazte, heldu...

Nori ez zaizkio begiak joaten

tortila pintxo mitikoraino?

Hainbat leku, bezainbeste pintxo:

garestiak, betikoak, arraroak...

Denak onak.

Turismoa eta negozioa erakartzeko

bandera ere, edo banderilla gazteleraz.

Mundu hori marraztuko dugu Atzerriko

hizkuntza mintegiarekin elkarlanean

Erasmuseko programan erabil dezaten.

Guri balioko digu ongi pasatzeko;

baita ere, zuribeltzean marrazteko;

 argiari so, koloreak aldatzeko;

eta azkenik, kolore planoak erabilita,

irudi ikonikoak sortzeko. Boliaz egindako 

irudia klikatu emaitzak jarraitzeko.

Iaz egindako koloretakoa eta 

kolore planoekin egindako adibideak, hemen, jarraian.




2023/01/16

PERSPEKTIBA LANTZEN: GOSARIAREN MARRAZKIA KOLORETAN.
































Perspektiba lantzen arituko gara 


ariketa honetan ere,


korridoreko marrazkian hasitakoari 


jarraipena emanda.


Perspektiba zer den eta nola marraztu 


behar den


asmatzeko 3D digitalean ikasi dugu 


bistak nola erabili


eta 3D eremuan nola orbitatu.


Gogoratu #Blenderkit.


Free3D eta antzeko webguneak ditugu 


eskuragarri3D objektuak jaisteko 


modu librean, edo ordainduta


ere. Ordaintzen diren hoietakoetan 


ere aurki


daitezke lizentzia libreko 3D objektuak, 


deskargatu 


eta dirua irabazteko asmorik gabe proiektuak 


gauzatzeko.


Adibide honetan sketchfab.com erabili dugu:


#Omar Faruq Tawsif-en lana, mundiala!


klikatu irudian
























Etxeko gosariak gogoratuz zein interneten 


ikusitako bideo eta irudiak gogoratuz buruz


eginiko marrazkia egingo dugu. Tarteka, 


krisi egoeran erortzen bagara,


denbora batean interneten zein #Blenderren 


sartzeko aukera irekiko dugu: 10 minutuko 


tartea geihenez.


 




2023/01/13

ESNEAREN TEKNIKA: MICHELANGELO ERRENAZIMENDUKO ESKULTURA. IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA.




























Errenazimentuko artea 

antzinako Grezian eta Erroman oinarritzen da. 

Michelangelok zioen eskultoreak marmolezko 


blokean ikusi behar zuela norberak nahi zuen 


irudia.


Michelangelok buztinezko irudi txikiago bat 


egin eta esnez betetako bainuontzi batean 


sartu zuen.


Pixkana bainuontzia husten ari zen bitartean, 


egin behar zituen eskulturaren zatiak 


ikus zitzakeen.


Ikus-entzunezko tailerrean teknika hori 


egin dugu modu digitalean, 


#Blender software librea erabilita. 


#Free3D webgunetik jaitsi dugu eskultura, 


#Laokoonterena.


Eta #Michelangelok 1500. urtean egin zuena 


David irudiarekin 


irudikatu dugu Laokoonterekin.