bannerra 1
2012/12/13
2012/12/12
2012/12/04
2012/11/28
2012/11/24
2012/11/22
4 DBH PLASTIKA NOTA HOBETZEN
Lan giro jatorra izan dugun arren, lan batzuetan emaitzak ez dira hain landuak izan, eta etxerako lanetan lan maila eta kopurua galdu egin da zertxobait. Nota hobetzeko aukera hemen duzue: Gimp erabiliz lanpararen proposamen berria egin...
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
LAUAIZETA,
plastika
2012/11/21
4 DBH PLASTIKA: KOLORE BAKARREAN
Kolore bakarrean, paper beltza eta
collage teknika erabili beharrean, ordenagailuetara jo eta Inkscape
software bektoriala erabili dugu. Ikasle batek etxean amaitu du eta
bere blogean lan prozesu osoa publikatu du. Hemen emaitza
2012/11/20
3 DBH PLASTIKA: 2. EBALUAZIOA HASTERA DOA
Gure
ikastetxea Polloeko hilerriari itsatsita dagoenez, iaz bezala kaletan
antolaturiko eremu zabal eta berezi honetan murgilduko gara, hilerria
gaia harturik errealitatearen zatiak argazkitan harrapatu eta gero
artelanetan bihurtzeko. Badakizue artea=ehizatzeko tresna. Espazioa
eta formak nahiko ez balira, hor daukagu herriaren historiaren
aurpegi bat: sendiak, boterea, maila sozialak, erlijioa,
gerrak,...eta gainera heriotzaren inguruko pentsamendu eta
sinbologia.
3DBHko
ikasleak argazkiak ikastetxeko barne sarean bildu behar dituzte,
izenik eta giza irudirik azaldu gabe. Irudiak eraldatzeko Gimp
softwarea erabiliko ditugu. Kopurua 3-6. Behin Plastikan gaudela,
tinta txinaz marrazkiari ekingo diogu.
2012/11/19
2 DBH PLASTIKA: PUBLIZITATE KARTELA
Plastika gela atsegin dute ikasleek,
ikasgaia erakargarria eta espazio zabala bada ere, betiko gelatik
irteteko parada baita, eta errutina hausteagatik ere gustura igotzen
dira. Kartelak lantzeko, ordea, Gimp softwarea erabili dugu gelako
ordenagailuetan. Irudiak internetetik lortzeko, irudien kolorea
aldatu, moztu, itsatsi, gardentasunak landu,...ehunka aukera klik
batera.
2012/11/15
2012/11/13
4DBH PLASTIKA: IRUDIA LANTZEN. POP ART.
Hemen daukazue Quattrocentoko arkitekturarik esanguratsuenetakoa. Firenzeko katedraleko kupula, Brunneleschik sortua. Kanpoko nerbioek lortu zuten horrelako tamainako kupula gaur egun ere zutik irautea.
Zuri beltzeko irudiak izango dituzue. Moztu, kendu, itsatsi, margotu, zer irudi berri aterako da?------------------
2012/11/12
BIDEO LEHIAKETA: ZU ZEU SORTZAILE
beste atalak
euskara,
LAUAIZETA,
Lauaizeta BHI,
plastika
2012/11/10
3D KONPOSIZIOA EGITEKO AZALPEN GEHIAGO
Ikasle batzuek azalpen gehiago eskatu
dituztenez, hemen saiatuko gara gehiegi mareatu gabe apur bat
laguntzen. 3D konposizioa errazteko argiluna erabiliko dugu gelan
ikasi ditugun 3 teknikekin: tinta txina, zuri beltzeko tenpera eta
errotulagailua. Konposizioa librea eta abstraktua izango da. Kontuan
izango ditugu honako kontzeptuak: simetria, asimetria, hutsuneak,
konplexutasuna, sakonera, erliebea, zuloak, errepikapenak, kaosa,
ordena, hausturak, inklinazioak, etab. Ikasleen lanak atalean
beste ikasturteetan ikasleek egindako 3D lanak ikusgai daude gehiago
ikasteko baliagarri izan daitezen asmoarekin. Nahiz inanez gero irudi ugari aurki ditzakezue interneten...
2012/11/08
4 DBH PLASTIKA: ARGAZKIGINTZA DIGITALA
Ikasle bakoitzak bere blogean 3 argazki jarriko ditu, etxean ateratakoak eta euskara txukunean bakoitzarekiko zerbait idatzi, euskaraz eta irudiarekiko zer adierazpen maila duen, sinbologia, poetika, erretorika,...Argazkien lan hau bukatzeko epea AZAROAK 12. Lan honek notaren %10 balio du, 10 puntutik 1 puntu.
- ILUNTASUNA
- ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA
- ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.
Caravaggio da pintura honen egilea...sartu wikipedian gehiago ikasteko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Caravaggio
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
LAUAIZETA,
plastika
4 DBH PLASTIKA: ZU ZEU SORTZAILE
Lauaizetako Euskara Batzordeak “ zu
zeu sortzaile” bideo lehiaketa antolatu du eta Plastikako 4-
mailako ikasleak ikastetxean zabaltzeko ardura hartu dugu. Nola?
Lehenik eta behin 12 ikasleko taldea arbel digitalaren aurrean bildu
gara irakaslearekin. Proiektua gauzatzeko egutegia markatu ondoren,
prozeduraren fase, erritmo eta pausuak idatzi ditugu. Lehiaketa
zabaltzeko Horma irudia instalazioan eraldatu dugu. Ideia adostu
ondoren, birziklapenerako gordetzen ditugun kartoi erraldoiak hartu
eta marrazkiak pintatu eta moztu ditugu. Beti, lan praktikoa eten eta
erabaki teorikoak eztabaidatuz arbelaren inguruan bilduta. Datorren
astean, korridorean itsatsiko dugu proiektua eta hemen erakutsiko.
2012/11/07
3 DBH LANAK JASOTZEN
Aste bete luzatu da Gretaren marrazkia aurkezteko epea. Oraingoz, lan batzuk iritsi dira eta ikasleen lanak atalean daude ikusgai.
2012/10/22
2012/10/17
3 DBH PLASTIKA: 3D IRUDIKATZEN
3D irudikatzen saiatuko gara, nola?
beste atalak
3D,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
LAUAIZETA,
plastika
4 DBH PLASTIKA: HORMAIRUDIA
Euskara batzordeak iaz Amodiozko
Gutun lehiaketa antolatu zuen. Aurtengoan, ordea, bideoa izango da lanak aurkezteko euskarria. eta gaia SORMENA izango da. 2 minutukoa gehienez eta aurkezteko epe
eta moduak zehaztuko dira laster. Bideoak, IPRENTSA aldizkari digitalaren 4. alean, abenduaren lehenengo asterako, argitaratuko dira. 4. DBH-ko plastikako ikasleek iaz
bihotz erraldoia hormatik zintzilik egon zenaren lekuan horma irudia
marraztuko dugu. Hemen beheko argazkian duzue horma. Gimp erabiliz
muntaia egiteko, ideia definituz, koloreak eta helburua.
beste atalak
euskara,
kolorea,
LAUAIZETA,
plastika,
prentsa digitala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)