2 DBH-n Ikus Entzun Tailerrean Iprentsa
5. alea iragartzen duten animazioak bukatzen ari dira. Plastikan,
berriz, komikia hurrengo asterako amaitzekoak dira: Inkscape, Gimp eta
Libreoffice software librea erabiliz. Testuak euskara txukunean
idazteko, irudiak sortu, eraldatuz eta komikia maketatzeko
programarekin uztartuz. Gidoia euskarako mintegiak koordinatu ditu.
3DBH-n Diseinuko azken lana 3D software
librea erabiliz, Blender, fruta egitea izan da. Bi dimentsiotik hasita, aurreko zein goiko bistekin. Frutaren argazkiak bilatu eta gogoko fruta aukeratuz. Gelara fruta ekarriz, erregela ondoan jarrita argazkia atera eta gero, nola ez, jaten gosea apur bat asetuz. Plastikan hilerrian argazkiak
atera ondoren, Gimp erabiliz irudiak berriz interpretatzen ikasi behar izan dugu, kutsu
artistikoa emanez. Gelan, akuarelaz, hilerriko irudiak gogoratuz,
marrazki librea egin dugu. Azken lana, A5 neurrian eta zubia gaitzat hartuta, teknika eta proposamen artistiko librea izango duena izango da.
4DBH-ko Plastikan proiektu luzea garatu
dugu bolumena landuz inauterietako bukatu nahi genituen zomorro edo
pertsonai ezberdinak egin eta ikastetxean zehar kokatuz.
4DBH bolumena lantzen ariketarekin.
Hilerria gaia eta akuarela
Hilerria gaiarekin Gimp eta ikaslea lagun
Diseinuko lana, fruta 3D eta Blender