bannerra 1

bannerra 1
2DBH IET etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2DBH IET etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/25

TANTAREN JARIOA


Ikus-entzunezko tailerrean hurrengo erronka honako hau da: tantaren jarioaren animazioa. Ez du balio internetetik deskargatzea. Bakoitzak berea grabatu behar du mugikorrarekin. 2 bideo, bakoitza segundo gutxitakoa eta gurea den 2 demostrazio-argazki; batetik, tantaren jarioa azalera batean irristaka; bestetik, tanta airean erortzen da, azalerarik gabe. Mugikorrarekin grabatuko dugu, baina norbaitek eskuz edo ordenagailuarekin animazio bat egin nahi badu, aurrera. Epea maiatzaren 31.

2018/04/11

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA. EFEKTU BEREZIAK.



Chroma efektua erabiliko dugu, koadro animatuak egiteko. Hasteko, gidoia egingo dugu; jarraian, gaztelu edo jauregiaren bideoa aurkitu eta deskargatuko dugu; hura egindakoan, oihal berdearen gainean geure buruak grabatuko ditugu, koadroan txertatzeko; azkenik, #openshot bideo editorea erabiliko dugu bideoak uztartu eta azken lana burutzeko; nola ez, azken lanari musika, izenburua eta gainerako zehaztasunak erantsiko dizkiogu.

2016/06/15

1516ko AZKEN EKITALDIRAKO BIDEO ANIMAZIO BILDUMA

Iñigo Alvarezen lana berreskuratu dugu, sekulako altxorra, maravilloso...berak etxean egindako lan zoragarria. Beste urtetako lanak eta aurtengoekin tartekatuz bilduma osatu dugu Intxaurrondoko kultur etxeko ekitaldian erakusteko.

2015/10/01

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA


NOLA EGIN ANIMAZIO TXIKI BAT ZINEMATOGRAFOAREN ANTZERA


2DBH-ko Plastikako #IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA martxan doa eta bigarren lanak hasi dira azaltzen. Lehenengoa liburuaren ertzean eginiko arkatzezko animazioa izan zen, bideo formatuan. Bigarrena, #ZINEMATOGRAFOAREN moduko animazioa. Zinematografoarekin konturatu ziren garaikoak, zaldiaren hanken mugimenduaz. Jarraian publikatzen ari garen hau Joane B.-ren lana da: #Gepardoa.


  1. youtubeko bideoa aukeratu, animazioa egiteko oinarri gisa 
  2. pause egin eta pantaila-irudiak sortu, dozena erdi gutxi gora behera
  3. Gimp editorearekin irudiaren silueta lortu
  4. beharrezkoa balitz, distira eta kontrastea, zein kolore balantzea egokitu          

  5. esportatu antzeko irudiak .png bezala, gardentasuna errespeta dezan
  6. esportatu karpeta berdinean
  7. Gimpen ireki GERUZA GISA
  8. silueta bakoitzari fondo zuria itsatsi
  9. Artxibo berri hau esportatu .gif animazio artxibo moduan. Ez ahaztu klikatzea "as animation"
  10. gif animazioa eginda dago eta publikatu daiteke


2015/09/24

2DBH IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA





Irudiak bata bestearen ondoan errepikatuz, eta elkarrekiko aldatzen badira MUGIMENDUZKO IRUDIAK, ZINEMA EDO BIDEO mundua sortuko dugu. Eskuz hasi gara, IKUS-ENTZUNEZKO TAILERREAN. 
Lan guztiak publikatuz joango bagara ere, hemen 2dbh  IET-ko ikasle baten lana, lagin gisa...



Teknika eta formatoak aldatzen joango gara. Gehiago ikasteko jo ezazue WIKIPEDIARA

1895 ZINEMAN(wikipedia)

  • Otsaila - martxoa: Robert W. Paulek eta Birt Acresek 35 mm-ko lehen kamera sortu eta erabili zuten, Kineopticon izenekoa.
  • Otsaila: Frantzian Auguste eta Louis Lumière anaiek Zinematografoa (Cinématographe) diseinatu eta sortu zuten; makina honek filmak egiteko balio izateaz gain, proiekzioak egiteko ere pentsatua zegoen.
  • Martxoaren 22a: Lumièretarrek lehenengo filmen proiekzioa egin zuten.
  • Iraila: C. Francis Jenkinsek eta Thomas Armatek euren gailua aurkeztu zuten Atlantan: Phantoscope zinema-proiektagailua.
  • Azaroa: Alemanian Emil eta Max Skladanowsky asmatzaileek euren proiektagailua sortu zuten.
  • Abenduaren 28a: Lumière anaiek ordaindu beharreko lehen emanaldia eskaini zuten Pariseko areto batean (Grand Café, 14, Boulevard des Capucines). Hainbat historialarik data honetan ikusten dute zinema komertzialaren eta aisialdikoaren abiatzea.

2015/05/22

HAUTAZKOAK AUKERATU 201516 IKASTURTERAKO

HAUTAZKOAK aukeratu behar dira. Informazioa ahalik eta gehien izate arren, hoberena da azken ikasturteetan egindako lanen ibilbidea ikustea. Horretarako, bisitatu blog hau eta ETIKETAK erabiliz maila eta eremu ezberdinak sailkatu daitezke>








2015/02/25

2DBH PLASTIKA-BIDEO KOMIKIAK: EMAITZAK BADATOZ




Lanak biltzen hasi gara, #KOMIKIBIDEOAK, komikiak bideo-trailer moduan kontatuak. Helburu nagusia, istorio bat kontatzea izan da, audioa, irudia, hizkiak eta bideoak uztartuz. Ikasleen gaur egungo informazio-kultura-aisialdi eremua #kontsola, #internet, #smartphona, #bideo jokoetatik dator kopuru handi batean. Interneten ikusten diren bideo jokoen trailerrak hartu ditugu eredu gisa. Horregatik, garaia, kokapena, pertsonaiak aurkeztu nahi izan ditugu egoera konkretu batean, istorioan sakontzen jarraitu gabe, bukaera jakin gabe, expoilerra ekidinaz.


Trailer guztietan, audio efektuak, titulua, melodia, testua, irudi siluetak, irudi fondoak, animazioa sartu ditugu. Adibidez, #MUTATION lanean, begi handiaren animazioa 3 irudiekin egin du J. Oncala ikasleak. Begia itxia internetetik jaitsi eta irudi editorearekin, moztu eta koloreztatu ondoren, animazioa lortuz. Beste helburu nagusia TALDE LANEAN aritzea izan da. Ikasle batzuek, ordea, talde lanean aritu dira, elkarrekin ideiak adostuz, eta elkarri lagunduz, baina banakako lanak aurkeztuz.

Iaz digitalki landu genuen komikia, baina komiki formatua jarraituz eta zuri beltzean. IKASLEEN LANAK atalean daude ikusgai, edo iazko IPRENTSA 8. zenbakian.


Komikiaren betiko formatua aldatu dugu. Eszenak, planoak, narrazio testuak, bokadiloak, onomatopeiak, eskuzko zein modu digitalean eginiko marrazkiak,...Zein izan da arrazoia? Sormena eta talde lana. Marrazkiak egitea atsegina bada, ideia sakonduz marrazkiak gidoiari lotuta egiteak, 2DBH mailan, luze egin daiteke. Digitalki, goiko irudian ikusgai, abantailak ikusi genituen komikia egiteko atal batzuetan: biñetak, bokadiloak, testu ezberdinak, irudiak internetetik eraldatuak, kopiatu-itsatsi erraztasuna, zoomak egitea klik batean, etab. Baina, iaz, modu digitalean eginda, luze egin zitzaigun azken biñetara heltzea. Aurtengo Komikia, bideokomikia, trailer gisa lantzean, eremu asko jorratzen dituen proiektua burutu dugula uste dut. Hobea edo ez, ikasleei galdetuko diet ea zer pentsatzen duten...

LANAK BADATOZ PIXKANAKA...

























































2014/06/11

VELAZQUEZEN MENINAS KUADROAN BARRUAN: IKUS-ENTZUN TAILERRA 2DBH



Donostialdeko Hitza-irutxulotik jaso dugu azken berria: Velazquez margolariaren Meninak kuadroan barna sartu dira Lauaizetako 2DBH-ko 4 ikasle. Grabaketa zati bat bidali dute Hitzako egoitzara...baita ere kontatu digute, New Yorken, erle erraldoi batek ikasle batzuk erasotu dituela...ez dakit irudiak prest ditugun...


2014/05/14

TABAKALERA IKUSTENIKASTEN 2014 maiatzak 20-23



Tabakalera Arte Garaikide gunean Tabakalera Hezkuntza-IkustenIkasten pedagogia eta hezkuntza proiektuan parte hartuko du Lauaizetako Plastika eta Ikusizkoen Blogak. http://goo.gl/UtfLNJ. Twitterren#IkustenIkasten.



Ikus-entzunezkoak Hezkuntzan aplikatutako egitasmoak partekatuko ditugu.



Aipatu behar da, Luberri ikastetxean, zein Lauaizetan, irakasle batzuk eginiko lana software librearen alde. Lan horretaz baliatu gara beste irakasle batzuk gure berariazko arloan eremuak garatzeko proiektu, erritmo eta garapen maila ezberdinekin. Eskertu behar da irakasle hauen lana. Eskertu, baita ere, muxu truk interneten hainbat eta hainbat jenderi, bere jakinduria partekatzeagatik, mundu guztiko txoko ezberdinetatik bideoak, berriak eta teoriak lau haizetara zabalduz, lizentzia libreaz. Nola ez, lizentzi libreko sistema eta programa garatzaileei: linux, firefox, gimp, inkscape, openshot, audacity, libreoffice, blender, librecad, etab. bukaezina.



Hala ere, software librearen erabileraren gako nagusiak hauek dira: libreak dira, euskaraz daude ia denak, azkarrak, potenteak, pribatiboak baina hobeak eta garapen konstantean dauden programak dira. Hartu, erabili eta zabaldu. 


2013/11/20

ANIMAZIOA IKUS-ENTZUN HAUTAZKOAN 2DBH


Animazio hauekin amaitu dugu lehen ebaluazioa. Lan giro polita izan dugu Ikus-entzun taldean eta pixkanaka lanak atera dira aurrera. Inkscape software librean marrazki bektorialak egin ditugu eta gero Gimp erabiliz animazioa Gif modura. “Ikasleen lanak” atalean dituzue ia lan guztiak. Hurrengo ebaluazioan soinua gehituko diegu.



2013/09/25

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ANIMAZIOAK GIMP ERABILIZ


Animazioak egiten hasi gara: lehenik arkatzez liburu ertzetan. Ondoren, Gimp software librea erabiliz animazioak GIF artxibo modura. Beranduago, Gifak argazkiekin eta bukatzeko stop-motion modua erabiliz “ Frutaren desagerpena”. Joan zaitez tiketa hartzera eta hartu eserlekua. Denak ikusteko sartu IKASLEEN LANAK atalean, edo KLIKATU HEMEN.

2013ko IRAILA 2dbh

2010eko APIRILA 2dbh


2008ko OTSAILA 3dbh

2013/09/18

61. DONOSTIAKO ZINEMALDIA



Marrazki ugari egin eta jarraian jarriak animazioa sortzen du. Donostian gaudenez eta Zinemaldia hastera doanez hauxe egingo dugu: Batetik, ikus-entzuneko tailerrean Gimp irudi sortzailea erabiliz marrazkia eraldatzen joan geruza ezberdinetan eta erreproduzitu animazioa sortuz. Bestetik, Diseinua lantzen dugun ikasgaian Zinemaldiko dokumental, labur metrail eta luze metrailak asmatuko ditugu eta beraien kartelak sortu.

2013/02/28

PLASTIKA: 2. ebaluazioa amaitzen



Lanak jasotzen ari gara eta hemen berri ematen.
2 DBH-n Ikus Entzun Tailerrean Iprentsa 5. alea iragartzen duten animazioak bukatzen ari dira. Plastikan, berriz, komikia hurrengo asterako amaitzekoak dira: Inkscape, Gimp eta Libreoffice software librea erabiliz. Testuak euskara txukunean idazteko, irudiak sortu, eraldatuz eta komikia maketatzeko programarekin uztartuz. Gidoia euskarako mintegiak koordinatu ditu.
3DBH-n Diseinuko azken lana 3D software librea erabiliz, Blender, fruta egitea izan da. Bi dimentsiotik hasita, aurreko zein goiko bistekin. Frutaren argazkiak bilatu eta gogoko fruta aukeratuz. Gelara fruta ekarriz, erregela ondoan jarrita argazkia atera eta gero, nola ez, jaten gosea apur bat asetuz. Plastikan hilerrian argazkiak atera ondoren, Gimp erabiliz irudiak berriz interpretatzen ikasi behar izan dugu, kutsu artistikoa emanez. Gelan, akuarelaz, hilerriko irudiak gogoratuz, marrazki librea egin dugu. Azken lana, A5 neurrian eta zubia gaitzat hartuta, teknika eta proposamen artistiko librea izango duena izango da.
4DBH-ko Plastikan proiektu luzea garatu dugu bolumena landuz inauterietako bukatu nahi genituen zomorro edo pertsonai ezberdinak egin eta ikastetxean zehar kokatuz.

4DBH bolumena lantzen ariketarekin.

Hilerria gaia eta akuarela

Hilerria gaiarekin Gimp eta ikaslea lagun

Diseinuko lana, fruta 3D eta Blender



2012/09/11

2 DBH IKUS-ENTZUN: ANIMAZIOA ARKATZEZ


Liburuaren ertza erabiliz arkatzezko animazioa egingo dugu. Ideia sinplea bururatu eta 30-40 marrazki arin egingo ditugu. Ondoren, liburu ertzak mugitu eta kameraz animazio bideoa sortuko dugu. Behin ordenagailuan sartuta editatzeko aukera zabalduko zaigu: eszenen abiadura, izenburua, hitz bokadiloak eta soinu efektu eta musika.