bannerra 1

bannerra 1
euskal herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskal herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/01/17

PALEOLITOA. PROIEKTUA ELKARLANEAN. TALDE LANA.


Paleolitoa lantzen hasi gara #Plastika arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako ikasle bakoitzak #Euskal Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana erreproduzituko du eta #Lauaizeta ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta #Ekainberri bisitatuz, #birtualki eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:


Ikasle bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.



3 DBH A taldeak, #trikuharri eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.

4 DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du. Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da, hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak eta abar.
O

1 DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.

Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:

2016/11/16

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 3. Richard Stallman

(wikipedia)

Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.

Azaroak 22 IruƱeko Baluartean 19:00etan.
Azaroak 24 Donostiako San Telmon  19:00etan
Aldibereko itzulpena: GAZT-EUSK
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Sarrera librea.

Richard Matthew Stallman (1953ko martxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaileetako bat da. Programatzaile bezala bere arrakasta batzuk Emacs testu editorea, GCC konpilatzailea eta GDB araztailea aipatu daitezke. Baina software librearen inguruan berak sortutako influentzia batez ere esparru moral, politiko eta legezkoan izan dira, beti ere software pribatiboaren ordezko bezala aurkeztuz.Copyleft kontzeptuaren asmatzailea ere bada, softwareari lizentzia bat jarri eta hala ere honek libre jarraitu dezan eta bere erabilpena eta moldaketa komunitatearen esku egon dadin.
Richard Stallman GNU proiektuaren sortzailea ere bada.
Informazioaren jatorria: Alex Gabilondo. http://alexgabi.blogspot.com.

2016/02/02

INAUTERIAK. ERROMA. EUSKARAREN HEDAPENA ERROMATAR GARAIAN


ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO KLIKATU

http://www.badubada.com/eu/  webgunean ikus dezakezue oraindik. 2014 urtean BADU BADA erakusketatik kopiatu dugu ideia Plastika arloan Lauaizeta BHI ikastetxean Erroma inauterietako gaia izanda, garaiko EUSKARAREN hedapena islatzeko Europako mapan. Errioxatik Huescara, eta Bearne inguruan ere hitz egiten omen zen euskaraz. 2000 urte igaro dira eta gurekin dugu EUSKARA zaharra, hurrengo beste 2000 betetzeko prest...  







 
Erromako giroa lortzen ere Uxoa irakaslearekin egindako estatua erraldoiak ere ditugu hemen, photocall, alfonbra gorria etab...ALEA JACTA EST...


2015/12/16

SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA LAUAIZETA 2015 PLASTIKA LANEAN




Abenduak 18 honetan, oporrak, eta 21ean Santotomas festa eguna Euskal Herriko bazter guztietan. Txistorra eta azoka, txerriari begira. Udazkena joan eta harrera neguari. Erlijiorik gabeko eguna izen erlijiosoarekin. Lauaizetako 4dbhkoak han izango dira, Donostiako santoto jaietan murgildurik, txistorra postua jarrita, Gipuzkoa plazan. Animatu eta azaldu bertara! Iaz postu dotoreenaren saria jaso genuen, ea aurten ere irabazten dugun. Hemen bertarako prestatu dugun muntaia... Argazkiak ikusteko klikatu



2014/12/21

GURE TXERRIA GARAILE!!


Berri freskoak Donostiako Konstituzio Plazatik. Lauaizetak(4DBH) Txistorra Postuen Lehiaketan 1. SARIA irabazi omen dugu!!
4DBH plastika lanean: ikusi

2014/12/18

SANTOTOMAS BADATOR!

argazki gehiago


2014ko honetan, abenduaren 21ean, Donostiako Konstituzio Plazako Liburutegi azpiko erdian dagoen arkupean, 3. zenbakian, aurkituko duzue Lauaizetako Txistorra eta edari postua. 4DBHkoek antolatu dute, guraso eta ikasle, ikas bidaia diruz laguntzeko. Plastikako talde batek, txerri arrosa erraldoia egin dugu postua atontze arren. Santotomas badator! Ondo pasa, pasa gabe eta bisitariak pasa zaitezte Lauaizetako postutik giro paregabea izango baita!

2014/06/11

VELAZQUEZEN MENINAS KUADROAN BARRUAN: IKUS-ENTZUN TAILERRA 2DBH



Donostialdeko Hitza-irutxulotik jaso dugu azken berria: Velazquez margolariaren Meninak kuadroan barna sartu dira Lauaizetako 2DBH-ko 4 ikasle. Grabaketa zati bat bidali dute Hitzako egoitzara...baita ere kontatu digute, New Yorken, erle erraldoi batek ikasle batzuk erasotu dituela...ez dakit irudiak prest ditugun...


2014/06/10

IPRENTSARAKO TIRA KOMIKOA: 2Dko JUNE ZUƑIGA



Labea bero bero dabil eta laster izango dugu gure artean Lauaizetako aldizkari digital ale berria, 9. zenbakia. Normalean, Plastikakoei dagokigu tira komikoa egitea. Kasu honetan, gure ikasleen artean marrazkilari trebe ugari izanik, Juneri eman diogu aukera egiteko. Hurrengo ikasturtean beste gehiagori ere zabalduko diegu aukera...

2014/06/08

100HITZ LITERATUR LEHIAKETA. Eider Sanchez eta Ane Artetxe 2014 urteko irabazleak

Berri hau PlazaraGoaz blogetik bererabilita dago http://plazaragoaz.blogariak.net/category/100-hitz/

100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak.



GURE ARTEKO LEIHOA
Ni naiz. Ezagutzen nauzu, baina ez duzu inoiz nigan pentsatzen. Egunero ikusten nauzu, baina ez dakizu zergatik nagoen hor. Zure ahizpa naiz. Leihoaren atzekoa. Berdin-berdinak gara. Berdin pentsatzen eta jokatzen dugu, leihoaren atzean arauak daudelako. Zuk besoa luzatzean, nik berdina egiten dut. Horregatik ez duzu nigan sinesten. Horregatik uste duzu, ni zu naizela, eta gure artean pareta bat dagoela. Inoiz ez duzu imajinatu ukitzen duzuna ni naizenik. Baina arau garrantzitsuena, inolaz ere leihoa ez zeharkatzea da. Hala ere, arau-hausteak existitzen dira. Irtetea amesten dut, eta gure arteko leihoa gurutzatzea. Zuk ispilu deitzen duzun leihoa gurutzatu nahi dut.





ALA HANDIA DA
Gogogabetuta ikusten ditut denak, triste. Nire aurretik, gutxienez, 100 pertsona izango ditut, eta atzetik 1000 baino gehiago, seguru. Munduan goserik ez balego… jaten duguna ez da asko, baina eskertzekoa da. Gaur ere arroza. Arreba txikiari emango diot erdia, amak nahikoa lan dauka jaioberriarekin.
Ez dakit eskolara garaiz iritsiko naizen, bidea bost kilometrokoa baita, eta arriskutsua. Gaur zenbakiak desberdintzen ikasi dugu, Abdulai maisua oso jatorra da, basokada bat esne ematen digu eta gaur boligrafo gorria utzi dit.
Kanpalekuan denak lo daude. Izarrak oso argi ikusten dira gaur ere. Biharkoak, bihar. Ala handia da. Nola biziko dira han urrunean?

2014/06/04

ARKITEKTURA 2DBH. DONOSTIA EZAGUTZEN


Ingurua ezagutzeak dakarren aberastasuna dela eta, Donostiako eraikuntzak landu ditugu: argazkiak atera, interneten bilatu, irakurri, marraztu...eta azkenik bakoitzak aukeratutako eraikinaren sintesia bilatu dugu: forma nagusia, forma esanguratsuak eta perfila definituz, 3 koloretan eta collage teknikaz baliatuz. Denak ikusteko: IKASLEEN LANAK/ARKITEKTURA 2DBH edo klikatu hemen. Ea ezagutzen dituzuen...




Url edo esteka berdina mantenduz, falta diren eta hurrengo astean bukatuko dituzten eraikinak gehitzen joango gara, zerrenda osoa osatu arte. Hemen 38 badaude, beste hainbeste gutxienez...


2014/05/27

DONOSTIAKO ERAIKINEN MAPA: SKY LINE. 2DBH PLASTIKA

Ikertu, nabigatu eta auzoz auzo ibili eraikinak aurkitu arte. Ondoren, koloretako arkatzekin marraztu eta gaurkoz nahiko. Izena eta gela jarri.

2014/05/24

HORMA IRUDIA EGIAKO PLAZAN: EUSKARA EGUNA ETA OLATUTALKA








#EEE14 #olatutalka #euskarazblogosferan #donostiakultura eta hainbat hasthagen inguruan bor bor dabiltza TWITTER eta beste sare sozialak. Egian Euskararen Eguna 2014 ospatzeaz gain, Donostiako espazio ugari kulturaz blai baitaude, eta ez du euria hasi oraindik...
Gure ikasle talde boluntarioa, Euskara Batzordekoak ia denak, 9tan azaldu da Egiako plazan Horma irudia egitera. Trastuak prestatu eta prozedura adostu dugu. Gaiak: euskara eta Egia auzoa Baldintzak zehaztu eta hortik aurrera bakoitza libre, koloreekin dantzan. Baldintzak:

  • 1. fasea. Marrak.
  • 2. fasea. Plano mota ezberdinak eta marra ez dena koloreztatu.
  • 3. fasea. Euskarazko hitzak idatzi.

ARGAZKI guztiak ikusteko KLIKATU HEMEN

2014/01/16

INAUTERIAK BADATOZ


Gimp erabiliz, mozorroaren ideia eta ikaslearen argazkiaz, digitalki mozorrotzen hasi gara. Erakusketa digitala inauterietarako egongo bada ere, hasi gara emaitzak jasotzen eta IKASLEEN LANAK atalean dituzue ikusgai. Hemen, bi adibide...

2013/04/07

4 DBH PLASTIKA: EUSKALDUNAK ETA ARTEA, OTEIZA

Oteizari buruz eitbk eginiko bideoa Argia aldizkariaren webgunetik

Oteizaren Museoari buruzko bideoa: Oteizaren ondareak bizirik dirau Altzuzan






Oteizaren eskultura Blender 3D software librearekin egina


Amaitzeko, Oteizari buruz Wikipedian

2009/03/11

3DBH TINTA TXINARRA: HILERRIA


Lauaizeta BHI gure ikastetxea Donostiako hilerriaren ondoan dago, hormari ukitzen. Donostiako hilerri bakarra da. Handia, Euskal Herriko zati honen Historiako pasaguneak kontatu eta ezkutatzen dizkigunak. Polloe. Gizartearen maila sozialak, kultura aniztasuna, erlijioa, sinbolismoa, diseinua, fusilatuak, errepublikanoak, ateoak,...hainbat istorio...Europar Batasuneko lan talde batek proposatu du Patrimonio gisa...

Hori dela eta, ikasleei proposatu zaie hilerria marrazkirako gai. Argazkiak atera ditugu Polloen bertan. Plastikan proiektorea erabiliz denon artean ikusi eta aztertu ditugu hilerriaren ezaugarri nagusiak: formak, argia, testura, konposizioa, adierazpena,...Trikuharriak, Egiptoko piramideak, kristau hilerriak,...Marrazki guztiak ikusteko klikatu hemen.