bannerra 1

bannerra 1
software librea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
software librea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/10/01

SERIE, FILM, BIDEO-JOKO BATENTZAT TRAILERRA EDO HASIERAKO KREDITU-TITULUAK SORTU, INTROA DELAKOA.

Bakoitzaren sormena lantzea da helburua. Horretarako, hainbat ikus-entzunezko produkzioak ezagutu, analizatu eta sailkatuko ditugu. 

IKUS-ENTZUNEZKO ADIBIDE BATZUK


Ondoren, gure gustuko produkzioa aukeratu eta honetatik abiatuta kreditu-titulu eszena-animazioa sortuko dugu. Erabilitako soinu efektuak ikasle bakoitzak sortuko ditu digitalki grabatuta zuzenean, edo bestela, ahoarekin soinuak sortu eta grabatuta. Erabilitako irudiak ikasleak sortutakoak izango dira: eskuz egindako marrazkiak, digitalki sortutakoak, edo ikasleak ateratako argazkiak eta bideoak. Ikastetxean, plastika gelan, egindako guztia software librea erabilita izango da. Etxean klasetik kanpo egindakoa sofware pribatiboan egindakoa izan daiteke. Sortutako bideo-animazioaren hizkuntza euskara izango da. Iraupena 2-4 minutu artean, ahal bada.

Arauak arau, plano motak eskura izatea ongi datorkigu:


2017/02/18

IRUDI DIGITALA. INDEXATUA. AMELIE.

Inauteriak ate joka ditugularik, pertsonai ezagunen IRUDIA landuko dugu, KOLORE PLANOAK ardatz izanik. Kartelgintza eta diseinuan sarri erabilia izan da hizkuntza plastiko hau. Softwareak ahalbidetuko digu kolore banaketak egitea, modu merke eta azkarrean. Gure kasuan, modu digitalean irudia analizatu, landu eta koloretan banatu eta ikastetxeko korridorean lanak erakusteko asmotan, kartoi mehezko collagean bihurtuko ditugu.


Irudia internetetik hartua da. #Amelie filmeko kartelekoa, Amelie hain zuzen. #Gimp software librearekin zuri beltzean jarriko dugu Koloreak zutabetik desasetu klikaturik. Jarraian, GMIC plugin sortatik, artistic/cutout aukeratuta kolore planoetan irudia antolatuko dugu. Ondoren, koloretan hautatu erremintarekin: zuria, grisak eta beltza hautatu eta esportatuko ditugu banan banan.  

2017/02/03

YOUTUBE: PUBLIZITATERIK EZ!




Youtube doanekoa da eta mundu osoan interneten bideoak ikusteko plataformarik erabilienetakoa. Oiko prozedura da musika eta edukiak ikusteko bertara jotzea. Norberak sor dezake youtubeko kanala eta sare sozial gisa erabili, nahi duenarekin partekatuz edo jarraitzeko kanalak aukeratuz. Azpitituluak gehitu daitezke norberaren bideoetan eta hainbat gaietan edukiak ere deskarga daitezke ondoren editatu ahal izateko. Euskaraz erabil daiteke. Hezkuntzan ere, asko erabiltzen dugu gai ezberdinak jorratzeko edota musika gelan entzuteko.

Azken bolada honetan Youtubekoek erabaki dute publizitatea txertatzea. Ez zaigu ongi iruditzen adin txikikoek publizitatea ikusi behar izatea derrigorrez. Horregatik, hemen aurkezten dugu nahi duenarentzat publizitatea ekiditeko modua. Geihenetan bi nabigatzaile erabiltzen ditugu: Firefox(software librea) eta Chromium(Linux)/Chrome(Windows) Googlekoa.

Nabigatzaileak konfigura daitezke, norberak bere beharretara, nahi duen modura. Hori lortzeko HEDAPENAK jarri ditzakegu. Ezarpenetara joan eta intuizioa erabiliz lor daiteke. Hedapenak nahi adina instala daitezke, eta norberaren posta elektronikoaren kontuarekin sartzean, edozein ordenagailuko Firefox ala Chromen konfigurazioa mantenduko da.

Youtubeko publizitatea EZ IKUSTEKO honako hedapena instalatu behar da:

  • Firefoxen: ADBLOCKPLUS
  • Chromen: ADBLOCK

Behin instalatutakoan ez dugu publizitaterik ikusiko. Nahi izanez gero, aktiba eta desaktiba dezakegu gure nahiaren arabera.

2016/11/16

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 3. Richard Stallman

(wikipedia)

Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.

Azaroak 22 Iruñeko Baluartean 19:00etan.
Azaroak 24 Donostiako San Telmon  19:00etan
Aldibereko itzulpena: GAZT-EUSK
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Sarrera librea.

Richard Matthew Stallman (1953ko martxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaileetako bat da. Programatzaile bezala bere arrakasta batzuk Emacs testu editorea, GCC konpilatzailea eta GDB araztailea aipatu daitezke. Baina software librearen inguruan berak sortutako influentzia batez ere esparru moral, politiko eta legezkoan izan dira, beti ere software pribatiboaren ordezko bezala aurkeztuz.Copyleft kontzeptuaren asmatzailea ere bada, softwareari lizentzia bat jarri eta hala ere honek libre jarraitu dezan eta bere erabilpena eta moldaketa komunitatearen esku egon dadin.
Richard Stallman GNU proiektuaren sortzailea ere bada.
Informazioaren jatorria: Alex Gabilondo. http://alexgabi.blogspot.com.

2016/09/07

SOFTWARE LIBREAREN ALDEKO SINADURA BILKETA




(softwarelibreanahidugu.eus webgunetik hartua)

Manifestua


Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea (eta honek bere gain hartzen dituen teknologia estandar irekiak eta sare askeak) erabili nahi ditugula adierazten dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, LibreOffice, guifi.net…):
  1. Software Libreak, berdintasuna, parte-hartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu justuago bat sortzen laguntzen digun tresna delako.
  2. Giza garapena, jakintzaren jendarte eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, teknologia libreak denon eskura jarriaz.
  3. Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
  4. Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
  5. Independentzia teknologikoa ahalbidetzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten duelako (adibidez, Microsoft).
Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste euskal administrazio publikoei.
  1. Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
  2. Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta jendartearen arlo guztietan ezartzea.
  3. Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, jendarte onerako, Software Librearen, Teknologia eta Estandar irekien eta Sare Askeen garapenean inbertitzea.
  4. Software Librearen esanahia jendartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
  5. Jendarteko pertsona oro programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
  6. Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
  7. Teknologiekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenak eta hauen eratorriak diren ekintza guztiak gardentasunez informatzea.

Sinatu manifestua