bannerra 1

bannerra 1

2026/10/21

ERAIKIN HISTORIKOA MARRAZTU. 1DBH PLASTIKA.


 Perspektiba landu dugu korridorean marraztuta eta gelan kupula eta ganga, arkua eta kuboa landu ditugu ere.

Orain, behin gure eraikin historikoa aukeratuta, bitartez Euskal Herriko bazterrak ezagutu ditugu apur bat, marraztuko dugu paperean.

Egin beharrekoa: eraikinaren forma geometrikoa eta bolumen itxura adierazi. Arkitektura ezaugarri nagusiak marraztu, teilatua nolakoa, aurreko zatia, profilekoak, lehioak nolakoak, ateak, dekorazioa, ingurua, argiguneak, itzalguneak, harria, testura...



2026/10/07

IKASEGOERA: 1813. DONOSTIAKO SUTEA.

Abuztuak 31 kalea, Donostiako alde zaharrean. Nondik datorkio kaleari izen hori? Ba al dakigu?

Erretratua landu dugu tenperak kartoi gainean teknikarekin. Argiak kolorearengan duen eragina bilatu dugu, pertsonaiaren adierazpena eta arroparen testura. 4DBH-ko Lararen marrazkien garapena ikus dezakegu hemen:


Beste lanak ikusteko KLIKATU HEMEN.

Murgildu gara Napoleon garaian. 120 marrazkiz osatutako 10 segunduko animazioa egingo dugu jarraian. Ondoren txorimaloa Santo Tomas azokarako eta, azkenik, arte instalazioarekin emango diogu amaiera ikasegoerari.






2026/10/01

SERIE, FILM, BIDEO-JOKO BATENTZAT TRAILERRA EDO HASIERAKO KREDITU-TITULUAK SORTU, INTROA DELAKOA.

Bakoitzaren sormena lantzea da helburua. Horretarako, hainbat ikus-entzunezko produkzioak ezagutu, analizatu eta sailkatuko ditugu. 

IKUS-ENTZUNEZKO ADIBIDE BATZUK


Ondoren, gure gustuko produkzioa aukeratu eta honetatik abiatuta kreditu-titulu eszena-animazioa sortuko dugu. Erabilitako soinu efektuak ikasle bakoitzak sortuko ditu digitalki grabatuta zuzenean, edo bestela, ahoarekin soinuak sortu eta grabatuta. Erabilitako irudiak ikasleak sortutakoak izango dira: eskuz egindako marrazkiak, digitalki sortutakoak, edo ikasleak ateratako argazkiak eta bideoak. Ikastetxean, plastika gelan, egindako guztia software librea erabilita izango da. Etxean klasetik kanpo egindakoa sofware pribatiboan egindakoa izan daiteke. Sortutako bideo-animazioaren hizkuntza euskara izango da. Iraupena 2-4 minutu artean, ahal bada.

Arauak arau, plano motak eskura izatea ongi datorkigu: