Ikasturtea amaitu da ia. Azken lanak jasotzen. 1DBH Plastikan #Gimp software librea erabilita animazio txiki batzuk egin ditugu. Gora beherak , estresak, gaizki ulertuak, adina, klima eta abar tarteko lan guztiak ez ditugu erabat burutu. Publikatzeko moduan daudenak ikusgai HEMEN KLIKATUTA.
bannerra 1
1DBH PLASTIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1DBH PLASTIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026/06/06
2026/02/25
MARRAZKIAK 1DBH: COLLAGE TEKNIKA, INAUTERIAK.
Collage teknikak lortzen duen hizkuntza plastikoa berezia da, adierazpen handikoa. Kolore planoek sortzen dute irudia, adierazpen handiarekin eta ikusizko indar handiarekin.
Pasatako inauteriak girotzeko egin genituen pertsonaiak. LANAK ikusteko klikatu goiko irudian.
beste atalak
#inauteriak,
#plastika,
1DBH PLASTIKA,
COLLAGE
2020/05/26
ARTE ABSTRAKTUA ETA TXORIEN KANTUA
Covid 19-aren pandemia dela eta etxean sartuta egon gara denbora
luzean. Gure mundua aldatu zaigu bat batean: eskola etxetik, ezin
atera, leihotik begira...Orain, berriz, kalera atera gaitezke eta
haize apur bat hartu behintzat. Irudimena hautazkoan audio grabaketa
bat egingo dugu. Gure izena esan eta jarraian txorien soinuak
grabatuko ditugu. Txoriak entzutea arte abstraktuaren modukoa da,
gustukoa dugu baina ez dugu ulertzen bere esanahia. Goiko irudia Sistiagarena da.
2018/06/21
LAUAIZETAKO POPCORN TIME

Argazki kamera asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu, #ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa ikusgai duzue hemen.
2018/04/09
1DBH PLASTIKA: KOADROETAKO PERTSONAI HISTORIKOAK
#Gimp irudi editorea erabiliz irudi digital berriak sortu ditugu, muntaiak eginda. Behin teknika ikasita, koadro klasikoetako, XIV-XIX mendeetakoak, pertsonaia aukeratuko dugu internetetik eta gure aurpegia erantsiko diogu. Pertsonai berri honek jatorrizkoaren maila sozial eta kargu politiko edo militarra mantenduko du, baina gure aurpegiarekin. Ondoren eta pertsonai berria ardatz, kartela sortuko dugut. Hau dena euskarri eta prozedura digitalak erabilita: #Ubuntu sistema eragilean eta software libre hauekin: Gimp eta #Inkscape. Kartela ez bada, liburuaren azala izan daiteke, dokumentalaren karatula, zinemarako pelikula, interneteko telesaila, bideo-joko edo edari zein jaki asmatua.LANAK jarraitzeko HEMEN.
2018/01/31
KOLOREA ALDATU ARGIAREN ARABERA
1DBH #Plastikan
kolorea lantzen ari gara hamabost aldiro, 3D animazioarekin
txandatuz. #Kolorea argiarekiko aldatzen da. Fenomeno hori islatzen
saiatu gara. Telesail, zinema edo bideo-jokoetako pertsonaia aukeratu
behar izan dugu. Youtuben pause sakatu ondoren, pertsonaiaren
pantaila-argazkia atera dugu, eta argazki horretatik abiatuta orrian
marraztu dugu eta koloreztatu, akuarela-arkatzekin. LANAK HEMEN.
2017/03/17
PALEOLITOA: PLASTIKA ETA GIZARTE ELKARLANEAN.
Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran, marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak. Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean, kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, Beñat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.

Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
2017/03/14
MARTXOAK 8. HORMA-IRUDIA.
Martxoak 8 egunero
da. Aurten, Lauaizeta ikastetxean lan taldea osatu da ikasle eta
irakasleen artean. Lan taldeak proposatu du beste ekintzen artean
horma-irudia egitea. Plastika arloan erronka jaso eta martxoak 8
egunean plastika saioa zuen taldeak ekin dio horman pintatzeari.
Euskara horman itsasteko asmotan hitzak jarri ditugu, marrazki
gehiagorik gabe. Argazkiak HEMEN.
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
euskara,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2017/01/17
PALEOLITOA. PROIEKTUA ELKARLANEAN. TALDE LANA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
beste atalak
#marrazki,
1DBH ARTISAUTZA,
1DBH PLASTIKA,
2DBH PLASTIKA,
3D,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
3DBH TEKNIKAK,
4DBH PLASTIKA,
diseinua 3D,
eskultura,
euskal herria,
euskara,
ikt,
PLASTIKA 2.0
2015/12/16
UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA

1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta
ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez
eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso,
prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.
2015/10/27
IPUIN DIGITALA PRESTATZEN: PELIKULETAN SARTU. 1DBH PLASTIKA
IIpuin
digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko
youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez,
#openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara,
eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik
ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak
erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu
eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute,
antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute.
Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak
partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.
Azkenean,
istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala
bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin
aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA
nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak
izango dira.
beste atalak
#marrazkia,
1DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ikt,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2015/10/22
BIDAIAK EGITEA BETI DA ABERASGARRIA. 1DBH ARANTZAKO ATERPEAN.
Azken
ikasturteetan bezala, urriak 14-15-16 egunetan, Arantzako Aterpera joan gara 1DBH ia 100 ikasle
eta dozena erdi irakasle, 2 egun igarotzera, Nafarroako txoko horietan barneratu eta
elkar hobeto ezagutuz ondo pasatzera. Urte amaierako Iprentsan, abendukoan, honi
buruz jardungo dutelakoan ez gara hemen luzatuko...
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
euskara,
iprentsa,
LAUAIZETA
2013/10/23
PLASTIKA IKASLEEN LANAK IKUSGAI
Marrazkiak, formak, objektuak, eszenak,
irudiak eta testuak sortu ahala, proiektuak osatzen doaz. Zatiek
osotasuna ahalbideratzen dute. Azaroak 20 aldera, lehen ebaluazioa
amaituko da. Emaitzak jaso bezain pronto, Plastikako Blogeko
IKASLEEN LANAK atalean igotzen dira, beste ikasturteko lanen ondoan, karpeta ezberdinetan antolatuta.
Ikusi nahi? Sartu eta ongi etorri!
2013/10/17
PLASTIKA ETA EUSKARA BATZORDEA. ZU ZEU SORTZAILE.
Lauaizetako Euskara Batzordeak “ zu zeu sortzaile” bideo lehiaketa antolatu du aurtengo ikasturtean ere. Baliteke aldaketak izatea lehiaketaren inguruan, pegatina lehiaketa ere proposatu omen da eta. Bat edo beste, lehiaketaren ildo nagusiak erabakitzen dituztenean , eta sariak, blog honetan behintzat publikatuko ditugu.
Plastikako 4. mailako ikasleak ikastetxean egitasmoa zabaltzeko ardura hartu dugu. Nola? Lehenik eta behin ikasleak talde ezberdinetan antolatuko gara eta ikastetxeko espazioak argazki kameraz ehizatu eta paperean inprimatuko ditugu. Ideiak konposizio bihurtu ondoren irakaslearekin eztabaidatzea izango da hurrengo pausoa. Proiektua gauzatzeko egutegia markatu ondoren, prozeduraren fase, erritmo eta pausuak idatziko ditugu. Lehiaketa zabaltzeko Horma irudia instalazioan eraldatuko dugu. Ideia adostu ondoren, birziklapenerako gordetzen ditugun kartoi erraldoiak hartu eta marrazkiak pintatu eta moztuko ditugu. Beti, lan praktikoa eten eta erabaki teorikoak eztabaidatuz arbelaren inguruan bilduta.
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
2DBH PLASTIKA,
3DBH PLASTIKA,
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
diseinua,
euskara,
kartela,
kolorea,
LAUAIZETA,
publizitatea
2012/05/11
MUSEOAK BIRTUALKI BISITATUZ

Museoak Artea hiltzeko lekuak omen dira diote batzuek. Besteek, Bilboko Guggenheim kasu, intelektualarena egin pixka bat, inguruneaz gozatu, piperrik ulertu ez, argazkiak atera eta oporrak biribildu. Ikertzaileak berriz esan dezakete bertan biltzen diren lanak gizarteari hurbiltzeko, ideiak zabaltzeko, lanak ulertzeko baliagarriak direla. Administrazioarekin loturik presupuestoak direla, politika, itxura, diru estalketa, nahasketa, interes pribatuak, hel diezaiokegu analisiari ikuspuntu ezberdinetatik.
Museoak museo sarrerarik ordaindu gabe, interneteko kuotaz gain, bisita ditzakegu museo mordo bat on line gaudenez artproject egitasmoan. Pena ez dagoela euskaraz. Bertan, arte lan ugari ditugu ikusgai, erresoluzio handiaz, eta museotik barrena joan gaitezke birtualki bisitatuz. Azkenetakoa jarri dutena Bilboko ArteEderretako Museoa da.
2012/03/16
KAIXO BISITARIAK!
Esan
bezala Plastikan IKT inguruan lanean
aritzeko softwareen zerrenda jarriko dizuet. Ia denak 2.0, copyleft
edo creative commons dira, libreak. Hauek jaisteko, instalatzeko edo
zer eta zertarako diren sakontzeko google bilatzailean jarri eta
aukera pila izango dituzue. Bestela lasai galdetu...
- CAMSTUDIO: pantailakoa grabatzeko.
- GIMP: irudiak egin eta argazkiak ere editatzeko.
- INKSCAPE: maketatu eta sormena modu bektorialean.
- COMIC LIFE: komikiak erraz egiteko.
- LIBREOFFICE: testuak prozesatzeko.
- XUXEN: testuak euskaraz zuzentzeko, luzapena.
- BLENDER/SKETCHUP/3DMAX: 3D diseinua eta animazioa
- AUTOCAD: marrazki teknikoa ordenagailuz, 2D eta 3D
- FLASH: animazioak web eremurako.
- VOZME: testua audio bihurtzeko.
- AUDACITY: audioa sortu eta editatzeko.
- MOVIEMAKER: bideoa editatzeko.
- YOUTUBE: bideoak bilatu eta online gordetzeko.
- A TUBE CATCHER: youtube-tik bideoak jaisteko.
- X MEDIA RECODE: artxibo motak aldatzeko.
- 7-ZIP: konprimitzailea.
- PICASA: irudiak on line gordetzeko.
- DOCS: dokumentuak elkarrekin landu, on line gorde, aurkezpenak, galdera sortak,...
- PREZI: aurkezpenak on line egiteko.
- IMPRESS: aurkezpenak egiteko.
beste atalak
1DBH ARTISAUTZA,
1DBH PLASTIKA,
2DBH IET,
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
3DBH TEKNIKAK,
4DBH INFORMATIKA,
4DBH PLASTIKA,
Lauaizeta BHI
2012/01/28
AMODIOZKO GUTUNAK LAUAIZETAN
Euskara batzordeak proposatuta
Lauaizetako I. Amodiozko Gutun Leihaketa antolatu da. Bi maila izango
dira, ikasleen artekoa eta helduena ( gurasoak, irakasleak, eta
irakasleak ez diren Lauaizetako langileak). Gutunak euskaraz. Noizko
esango dugu, hasi pentsatzen...
beste atalak
1DBH ARTISAUTZA,
1DBH PLASTIKA,
2DBH IET,
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
3DBH TEKNIKAK,
4DBH PLASTIKA,
Lauaizeta BHI
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


.jpeg)
.jpeg)



























art2.jpg)
