bannerra 1

bannerra 1

2019/06/26

IPRENTSA. 24. ALEA SAREAN DA!



Lauaizeta ikastetxeak 8 urte darama IPRENTSA aldizkari digitala ekoizten.
Ikastetxean egindako proiektuak, bizitako pasadizo eta uneak islatzen
dituen eremua da aldizkari hau. Kazetaritzako atalak jorratzen ditu eta
horretan laguntzeko iprentsa hautazkoak lan asko egiten du. Beste mintegi
guztietatik egindakoak publikatzen dira: ariketak, hausnarketak, iritziak,
proiektuak, ekitaldiak, eta abar. Bitartez, sarean dabilenak,interesa duenak,
bisita dezake euskaraz egindako Lauaizetako aldizkari digitala. Hiruhilero
egiten dugu. 2012an sortu genuen, denon artean, 0 zenbakia. Azken hau
24 zenbakia da, 25. alea. Oporrak ondo pasa!

2019/06/12

KATTALIN USOZ. DISEINATZAILEA. GUREKIN PLASTIKAN.


Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan laguntza paregabea izan dugu
denboraldi luzean. Praktikak egiten egon da gurekin Kattalin Usoz.
Plastikako irakasle moduan aritu da ere eta elkar ezagutu eta ikasi dugu:
ikasleez gain, Kattalinek, Uxoak eta hirurok. Esperientzia aberasgarria.


Kattalin diseinatzailea da eta bere tailerrera bisita egin dugu ikasleekin
lanak ikustera. Horrenbestez, bere lana hartu dugu ardatz eta berak
zuzendu du proiektua. Zementua erabilita egindako lanak ditu ezagunenak.
BANOA marka sortua du. Ikosaedroa da erabili duen formetako bat.
Prozesuaren argazkiak ikusi ondoko irudian klikatuta.

2019/06/08

MARRAZKIAK


Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzaren barnean marrazkia ideia lantzeko tresna bihurtu da. Zaila da, gaur egun, marrazkia paperean izatea proiektu plastikoaren azken emaitza. Ideia da ardatza eta helburua, eta hau gauzatzeko hainbat hizkuntza eta euskarri aukera ditzakegu.

2019/05/24

3D ANIMAZIOA. LOREA.


Plastikako hautazkoa da #3D ANIMAZIOA dbhko 3. mailan. 3D diseinu eta animazioa lantzeko software librea da Blender. #Blender 2.8 bertsioak garapen handia dakar eta gauza zoragarriak egin daitezke, ditugun ekipo eta denborarekin; hauxe, software librearen indarra.

#Gimp software librearekin hasi gara ideia lantzen, 2D eremuan eta kolore planoekin. Ideia, udaberrian sartu berriak, lorea sortzean edo zabaltzean sortzen duen mugimendua adieraztean datza. Formaren aldaketa izan daiteke; edo, lotuta baitaude, kolorearen zein argiaren aldaketa.

Ikasle talde baten lanak ikusgai dituzue hemen blogean. Besteen lanak bukatutakoan ikusgai egongo dira argazki album honetan.

2019/05/10

ARGI BOLUMETRIKOA. 3D DISEINU ETA ANIMAZIOA #BLENDER 2.8 ERABILITA.



Blender 2.8 bertsioa erabilita, SOFTWARE LIBREA, LINUX sistema eragilea bezala, 3D diseinu eta animazio errealistak sor daitezke modu erraz eta azkarrean. Blender 2.8 bertsioak 2 motor ditu; EEVEE batetik, une oro argiztatzeak eta testura aldaketak ikus ahal izateko, besteak beste; eta Cycles, fisikan oinarritutako argiztatze eta testura errealistak eta kalitatezkoak lortzeko, baina aldaketak ez unean ikusita, aurrekoa bezala.

Argi bolumetrikoaren eszena sortzeko honako pausoak jarraituko ditugu:
- Formak sortu.
- Espazio-ontzia.
-(Modifier/SubdivisionSurface. Planoak modu kurbatuan eraldatzeko).
-(Modifier/Mirror. Simetria egiteko).
-Planoetan plano berriak txertatu (I tekla) eta eraldatu (E eta S teklak).
- Zorua. Planoa zatitu (subdivide) eta eraldatu puntuak eta inguruak mugituta (enable).
- Zuhaitzak. Aktibatu eta zuhaitzak txertatu.

- Argi bolumetrikoa.
- Volumetric aktibatu.
- Kuboa sortu eta Volumen Scater materiala txertatu eta intentsitatea neurtu.
- Argiak sortu (argiaren indarrak konfiguratu).
- Point 1 (ilargiaren argia).
- Point 2 (espazio-ontziaren argi txikiak).
- Spot (espazio-ontziaren argi foku nagusia).

- Kamera kokatu eta eszena render moduan jarri.

- Animazioa egin. Eszenaren konposizioa 1 frame dagoenean I teklarekin grabatu. Hurrengo frame posizioan eszena konfiguratu eta I tekla berriz. Horrela, animazio osoa egin arte.

2019/04/05

PORTUGAL-IKASBIDAIA. ARGAZKI LEHIAKETA.



Lauaizetako ikasbidaia dela eta ARGAZKI LEHIAKETA abian da eta ikasbidaian zehar egiteko egitasmoa da. Nahi duzuenak har dezakezue parte. Plastika mintegiak antolatu du eta bi modalitate izango ditu:
  1. ARTE, TURISMO ETA PLASTIKA. Honetan, konposizioa, kolorea, argia eta testurak izango ditu kontuan epaimahaiak.
  2. ARTE, GIZARTE ETA KULTURA. Gizartearekin zerikusia duen edozein gai izango da haria eta edukia azaltzeko modua; horrela, argazkiak isla dezakeen mezua izango da garrantzitsuena.
Telefono mugikorra edo beste edozein tramankulu erabil daiteke, arkatza paperean ere. iprentsa@lauaizeta.net helbidera bidali behar dira argazkiak eta bidali ahala publikatuak izango dira iprentsa23 zenbakian eta plastikalauaizeta.blogspot.com blogean. ARGAZKIA postaz bidalitakoan, argazki oina idatzi behar duzue, argazkiari idatzizko edukia gehitzeko. Nahi adina argazki bidali dezake bakoitzak eta identifikatzeko nork bidali duen, izena jarri edo eskolako bakoitzak duzuen postatik bidali. KLIKATU argazkiak ikusteko.

Ondo pasa Portugalen eta bidali argazkiak! Bi sari daude zain. Oraingoz, saldu gabe geratu ziren bi kamiseta.

2019/04/02

3D DISEINU ETA ANIMAZIOA. AULKIA.


3D Diseinu eta Animazioa Lauaizeta BHIko 3DBH-ko hautazkoa da, eta astean ordu beteko 2 saio ditu. Buru belarri aritu gara eta aulki klasikoa izan da lanaren haria. Interneten irudia aukeratu eta arkatzez marraztu ondoren, #Blender software librea erabili eta 3D digitalean formak sortu ditugu: kurbak, forma zulatuak, kurbak eta testurak.


Ondoren, bikoiztu eta mahaiaren inguruan kokatu ditugu eta zailtasun gisa oihala jarri dugu eszenan.

 Oihala malgua izango den eta beste formekin talka egingo duen planoa da. Blender 2.8 bertsioak gauzak errazten ditu eszenak argiztatzeko eta testura errealistak lortzeko.





2019/02/21

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADOREN KONTZERTUA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN



Gaur 4. mailako 80 bat ikasle eta 3.ko iprentsako 3 ikasle/kazetari izan gara #Intxaurrondoko Kultur Etxean #NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO musika taldearen kontzertu paregabean. Kultur etxearen gonbidapena jaso genuen eta bertan izan gara musikariekin, aldizkari digitalerako elkarrizketa eginez, beraiekin solasean; eta, gainera, ikaragarrizko zuzeneko mini kontzertua egin digute. Egitasmo mundiala: musika zuzenean, punta puntako sortzaileak, euskaraz, eta hurbiltasunez eginda. Ikasleentzat esperientzi aberatsa. #WillisDrummond taldearekin egin genuen udazkenean, eta gaur berriz, Niña Coyote Eta Chico Tornadorekin. Milesker musikariei eta Intxaurrondoko Kultur Etxeko lan taldeari. LARROTXENEKO bi ikasle ere bertan izan dira dena grabatzen. 

Lauaizetara bueltan, Plastika arloan, gaurkoaren ondorengo ariketa egingo dugu. Inauteriak eta Korrika 2019 pasa ondoren izango da hori. Plastika eta ikusizkoen hezkuntzaren ikuspuntutik egindako proiektua izango da, Niña Coyote Eta Chico Tornadoren musika eta musikariak ardatz hartuta. Aurretik egin genuen ikerketa eta dokumentazio lanean jakin genuen donostiarrak izateaz gain, auzokoak zirela! Erakutsiko dugu emaitza.






2019/02/19

KLIKA KORRIKA 2019 MURALA LAUAIZETAN





KORRIKA BADATOR! Inauteriak prestatzen ari gara baina KORRIKA 2019 proiektua martxan jarri behar dugu. Beste gauzen artean ikastetxeko patioan mural handia egingo dugu KLIKA bideoa oinarri hartuta. Bideoan lantzen den gaia oso interesgarria iruditu zaigu: mestizajea, genero gaiaren protagonismoa, kultura eta musika berriak, askatasunaren ideia...



Ikusizkoen hezkuntza eta plastikaren aldetik murala egiteko metodologia irudia sintetizatu eta txantiloia erabiltzea izango da. Hori lortzeko, KLIKA bideoko protagonistak hartu eta formato handian kopiatuko ditugu paperean, kolorestatzeko zulatu eta, azkenik, pintura botatzeko tramankuluarekin murala osatuko dugu. Azken konposizioan pertsonai nagusiak elkarrekin izango dira murala osatuz.


  • KLIKA bideoa ikusi eta talde txikietan pertsonaia aukeratu. Irudi kaptura egin eta GIMP programarekin koloretan sakabanatu.
  • Proiektatu eta formato handian kalkatu paperean, 4 koloretan, 4 marrazki.
  • 4 paperak zulatu marrazkiaren arabera.
  • Paretean pintura bota tramankuluarekin marrazkia osatuz.

2019/02/13

3D ANIMAZIOA. AULKIA, MAHAIA, OIHALA.


#Blender 2.8 bertsioak salto kualitatibo handia eman du Blender 3D munduko software ahaltsu honen ibilbide emankorrean. Orain, EEVEE motorra dela eta, unean ikus ahal dugu render emaitza eta 3D birtualean eszena mugitu, besteak beste.
Jarraian oihalaren simulazioa egiteko prozedura duzue.



2019/02/06

URBAN FEMME FESTIBALA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN MARTXOAREN 16AN.




Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dezakeen moduan, kasu honetan, esteka batek esan dezakeguna baino gehiago balio du. Irakurri gaztezulon: #Anier, #La Basu, #La Furia, #Audry Funk.