bannerra 1

bannerra 1

2022/12/09

ANIMAZIOA ESKUZ. "DANTZA 2021" ESKUZ ANIMATUA.


 

Ikasle bakoitzak ia 120 marrazki egin eta gero, animazio bakoitza jarraian elkartu eta “Dantza 2021” bideoaren eskuzko animazioa gauzatzea zen egitasmoa. Hemen ikusgai ariketaren planteamendua. Pasatako ikasturte amaierako festan Ane, Juan eta Alaitzek dantza emanaldi paregabea eskaini ziguten. Dantzaren bideoa hartu dugu eta ikasle bakoitzak zati bat aukeratu du. Zati hori segundoko 12 marrazkitan bihurtu du, 10 segundoan, 120 marrazki.

Marrazkiak arkatzez egin ditugu. Ondoren, errotuak erabili, tinta, eta marrazkiak estetikoki landu ditugu. Fase hori amaitutakoan hainbat teknika erabili ditugu marrazkiak bideoan bihurtzeko; hala nola, software libreko bideo editoreak, #Shotcut zein #Openshot; edo baita ere, mugikorretako aplikazioak, #Capcut batez ere.

Arazo teknikoak medio, ikasle batzuren 120 marrazkiak bide teknologikoan galdu zaizkigu; eta, bideoa osatu gabe geratu bada ere, azken emaitza balekoa dela uste dugu.






2022/12/08

KULTUR ASTEA PLASTIKAN ETA LAUAIZETAN


Plastikan iazko ikasturtean hiru ikasle ohi izan genituen bisitan (estekan daukazue ikusgai iazko bisita). Aurten ere hiru ikasle ohi izango ditugu, baina bi saiotan banatuta; Batetik, Miren Samaniego etorriko zaigu inteligentzi artifizialaz eta bere unibertsitateko proiektuaz hitz egitera, bere esperientzi pertsonalak izango dira hizpide eta sor daitekeen hainbat hausnarketa eta pasadizo. 4DBHko plastikakoentzat izango da mahai ingurua; bestetik, Joseba Oncala eta Gorka Arriola hurbilduko zaizkigu. Unibertsitatea eta erdi-goi mailako zikloen inguruan arituko dira galderak erantzunez, esperientziak kontatuz, bizitzako kapituluak errepasatuko dituzte, Lauaizetako anekdotak…ateratzen dena. Azken saio honetara Teknokoak ere gonbidatuta daude. Amaitzeko, Plastikatik kanpo ere Lauaizetan beste hiru hitzaldi izango dira eta guztiek Kultur Astea 2022 Lauaizetan osatu dute: June Gurrutxaga (Biomedikuntza), Haizea Aranburu (Zuzenbidea) eta Aiora Jaka (Itzulpengintza).