klikatu irudian bideoa ikusteko.
Asko eta azkar ikasteko beste modua bizipenak eta esperientzia profesionalak edo beste eremuetan garatutako esperientziak ezagutzean datza.
Aurten, hain zuzen, hori gauzatzeko parada izango dugu. 4dbhn dauden bi ikasleren ahizpak Plastika eremuko hainbat alorretan dabiltza: Irati Albizu (@iratiroal /instagram) moda diseinuan eta June Alduntzin (@xurne.s /instagram) argazkigintzan. Gure ikasleak izandakoak dira. Gure ikaslea izandakoa da Ainhoa Gutierrez ere. Zinemagintzan dabil eta animatu da gurekin kultur aste honetan parte hartzera.
Oso interesgarria izango da beraien esperientziak partekatu eta gauza berriak ikasteko aukera izatea; Nolabait ikasle, eta bereziki plastikako ikasle, izan eta beraien ibilbidean berriz Lauaizetara itzultzea.
Agendari buelta batzuk eman eta maiatzean egingo ditugu bisita hitzaldiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina