bannerra 1

bannerra 1

2013/10/31

MARRAZKI ABSTRAKTUA. KONPOSIZIOA 3DBH




Konposizio abstraktuak (ikusi Wikipedian) ulertzea kosta egiten zaie ikasleei 3DBH Plastika arloan. Bestalde, ikasleak lanean hasten direnean, abstrakzio filosofian barneratzen direnean, sormenaren jarioa etengabea da. Galderak ez egitea proposatzen zaie. Konposizioan sartzea, barnean bidaiatzea, formen arteko talkak eta armoniak kontenplatzea. Jolas moduan hartuta gustuko lana bihur daiteke, nahiz eta 15 urte izan. Kartoi koloreztatuekin egin izan dugu lan duela urte gutxi arte, collage moduan. Azken urteetan berriz, software librea erabiliz emaitzak aurkitu bitartean prozedurak asko aberasten dituztelako, diseinu grafikorako programak erabil ohi ditugu: Inkscape eta Gimp.



2013/10/30

ERREPORTAJEA 2DBH


Euskara arloan landuriko erreportaje testuei diseinu ukitua eman eta ordenagailuekin bukatu dugu oraingoz, hurrengo urte arte, inauteri inguru arte. Lan batzuk falta badira ere IKASLEEN LANAK atalean ditugu ikusgai ia denak. Hemen lagin batzuk. Akatsak aurkitu ezkero esan.




2013/10/23

PLASTIKA IKASLEEN LANAK IKUSGAI




Marrazkiak, formak, objektuak, eszenak, irudiak eta testuak sortu ahala, proiektuak osatzen doaz. Zatiek osotasuna ahalbideratzen dute. Azaroak 20 aldera, lehen ebaluazioa amaituko da. Emaitzak jaso bezain pronto, Plastikako Blogeko IKASLEEN LANAK atalean igotzen dira, beste ikasturteko lanen ondoan, karpeta ezberdinetan antolatuta. Ikusi nahi? Sartu eta ongi etorri!


2013/10/19

KARTELA DISEINUA IKASGAIAN



Diseinua lantzen 3. DBH-ko hautazko ikasgaian, buru belarri ari gara Zinemaldiko kartelak egiten. Lehenik eta behin, Gimp irudi editatzaile software librea erabiltzen ikasteko irudi muntaiak sortu ditugu. 


Ondoren, Gimpen baliabideak klik batean aprobetxatuz, tituluak sortu ditugu, ondoren hauek geruzetan landu eta bakoitzak berea pertsonalizatuz. Proiektu luzea izanik atalka lantzen ari gara. Dokumentazio lana egin ondoren, ideiak borobildu ondoren, teknika digitala lagun kartela osatzea besterik ez zaigu falta. Kartel ezagunak aukeratu ditugu eta baldintzak medio gure kartela diseinatu: ikaskideak izango dira aktoreak, titulua originala eta irudi muntaia landua ahalik eta gehien, fondoak klonatuz eta pintatuz.






2013/10/17

PLASTIKA ETA EUSKARA BATZORDEA. ZU ZEU SORTZAILE.


   
Lauaizetako Euskara Batzordeak “ zu zeu sortzaile” bideo lehiaketa antolatu du aurtengo ikasturtean ere. Baliteke aldaketak izatea lehiaketaren inguruan, pegatina lehiaketa ere proposatu omen da eta. Bat edo beste, lehiaketaren ildo nagusiak erabakitzen dituztenean , eta sariak, blog honetan behintzat publikatuko ditugu.

    Plastikako 4. mailako ikasleak ikastetxean egitasmoa zabaltzeko ardura hartu dugu. Nola? Lehenik eta behin ikasleak talde ezberdinetan antolatuko gara eta ikastetxeko espazioak argazki kameraz ehizatu eta paperean inprimatuko ditugu. Ideiak konposizio bihurtu ondoren irakaslearekin eztabaidatzea izango da hurrengo pausoa. Proiektua gauzatzeko egutegia markatu ondoren, prozeduraren fase, erritmo eta pausuak idatziko ditugu. Lehiaketa zabaltzeko Horma irudia instalazioan eraldatuko dugu. Ideia adostu ondoren, birziklapenerako gordetzen ditugun kartoi erraldoiak hartu eta marrazkiak pintatu eta moztuko ditugu. Beti, lan praktikoa eten eta erabaki teorikoak eztabaidatuz arbelaren inguruan bilduta. 


2013/10/16

KOLORE BATEAN. IRUDIAREN SINTESIA. 4 DBH PLASTIKA



Hizkuntza plastikoaren barnean zuri eta beltzera sintetizatzeko aukera XX. Mendeko aboangoardien ezaugarrietakoa izan da. Andy Warhol sortzaile eta artegile iparamerikarrak bultzatutakoa, mass-mediak sustraitzat zituen Pop Art delakoa: (wikipediatik) Gerra osteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Latafamatua.


Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.

COLLAGE ETA DISEINUA 4 DBH PLASTIKAN


Collage. Zer da? harira joanik MOZTU ETA ITSATSI. Gehiago ikasteko jo Wikipediara. Ez da berdina pintzelak tinta txinatarrarekin egiten duen grafismoa eta guraizeek paperak moztuta egiten duenarekin alderatuta. Bakoitzak dauka berea. Aurten ordea, IKT baliabideak erabiliz, digitalki egingo dugu. 


Prozedura kontzeptual bera baina teknika ezberdina erabiliko dugu. Inkscape software librea erabiliko dugu: diseinu grafiko programa bektoriala.Lanpara gaitzat hartuta ikasleen lanak ikusgai betiko gunean. Hitzak geldi eta hitz egin dezatela irudiek! On egin!


MARRAZKIA ZURIBELTZEAN ARKATZEZ 3 DBH PLASTIKA

ZURI BELTZA ETA GRISAK Azaroak 11 azken eguna irakasleari marrazkia emateko.
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean ( A4 erditik moztua )irudia interpretatu. Lortu behar dena: 
marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea, 
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen testura.
Bidali dezakezu emailez: mikelplastika@gmail.com

Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.

2013/10/09

IRUDIAK BILTZEN ERREPORTAJERAKO

Euskara ikasgaian erreportajerako testua buruturik, diseinu grafikoa landuz Plastika arloan proiektuari osotasuna emango diogu. Batetik testua, bestetik irudiak eta dena lotuz diseinua, ideia, itxura. Oraingoan irudiak prestatuko ditugu. Irudiak bilatu, irudiak sailkatu, irudiak aukeratu eta beraien diseinu estiloa erabaki: tamaina, kolore balantzea, kokapena, etab.

OHARRA

2013/10/07

DISEINUA ETA KARTELA


Diseinua ikasgaian kartela egiterakoan kontuan hartu beharreko pausoak zerrendatu ditugu hemen. Lehenik, dokumentazio lana egin behar da. Zeri buruzko kartela nahi dut egin?
Behin gaia eta ideia erabakita, interneten gai horri buruzko profesionalen lanak ikusiko ditut nire ideiak eta diseinua hobetze arren.
Prozesuaren lehenengo lana fondoa egitea da. Koloreak pentsatu. Izango duen izaera kromatikoa ere: armonia, kontrastea, kolore biziak ala apalak, kolore beroen eta hotzen arteko erlazioa.



Zinema kartelak dituen berariazko elementuak jarri: filmaren titulua, eslogan modukoa edo azpititulua, irudi nagusiak, informazio testua (zuzendaria, aktoreak, produktorea,...), bigarren mailako irudiak,...

2013/10/03

DISEINU GRAFIKOA. 2 DBH. ERREPORTAJEA PRESTATZEN.


Diseinu grafiko digitalean murgildu gara eta Inkscape, Gimp, Libreoffice Writter eta Internet konbinatu ditugu edozein maketazio-diseinu garatzen ikasteko. Bigarren saiorako gidoiari lotutako beste saiakera antolatu dugu: aztorearen inguruko orrialde hau diseinatzea. Sareko karpetan dituzue testua eta irudiak. Hasi lanean...