bannerra 1

bannerra 1

2019/06/26

IPRENTSA. 24. ALEA SAREAN DA!



Lauaizeta ikastetxeak 8 urte darama IPRENTSA aldizkari digitala ekoizten.
Ikastetxean egindako proiektuak, bizitako pasadizo eta uneak islatzen
dituen eremua da aldizkari hau. Kazetaritzako atalak jorratzen ditu eta
horretan laguntzeko iprentsa hautazkoak lan asko egiten du. Beste mintegi
guztietatik egindakoak publikatzen dira: ariketak, hausnarketak, iritziak,
proiektuak, ekitaldiak, eta abar. Bitartez, sarean dabilenak,interesa duenak,
bisita dezake euskaraz egindako Lauaizetako aldizkari digitala. Hiruhilero
egiten dugu. 2012an sortu genuen, denon artean, 0 zenbakia. Azken hau
24 zenbakia da, 25. alea. Oporrak ondo pasa!

2019/06/12

KATTALIN USOZ. DISEINATZAILEA. GUREKIN PLASTIKAN.


Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan laguntza paregabea izan dugu
denboraldi luzean. Praktikak egiten egon da gurekin Kattalin Usoz.
Plastikako irakasle moduan aritu da ere eta elkar ezagutu eta ikasi dugu:
ikasleez gain, Kattalinek, Uxoak eta hirurok. Esperientzia aberasgarria.


Kattalin diseinatzailea da eta bere tailerrera bisita egin dugu ikasleekin
lanak ikustera. Horrenbestez, bere lana hartu dugu ardatz eta berak
zuzendu du proiektua. Zementua erabilita egindako lanak ditu ezagunenak.
BANOA marka sortua du. Ikosaedroa da erabili duen formetako bat.
Prozesuaren argazkiak ikusi ondoko irudian klikatuta.

2019/06/08

MARRAZKIAK


Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzaren barnean marrazkia ideia lantzeko tresna bihurtu da. Zaila da, gaur egun, marrazkia paperean izatea proiektu plastikoaren azken emaitza. Ideia da ardatza eta helburua, eta hau gauzatzeko hainbat hizkuntza eta euskarri aukera ditzakegu.