bannerra 1

bannerra 1

2012/10/17

3 DBH PLASTIKA: 3D IRUDIKATZEN

3D irudikatzen saiatuko gara, nola?



Tinta txina erabiliz 3D konposizio librea sortuko dugu, kartoi mehe laranjan A5 neurrian. 3D itxura emateko prozedura, planoen gainjartzea eta argiluna erabiliko ditugu. Ondoko A5ean berriz, collage teknika eta beltzezko kartoi mehe formak gehituz 3Dko labirinto antzekoa sortuko dugu.

4 DBH PLASTIKA: HORMAIRUDIA




Euskara batzordeak iaz  Amodiozko Gutun  lehiaketa antolatu zuen. Aurtengoan, ordea, bideoa izango da lanak aurkezteko euskarria. eta gaia SORMENA izango da. 2 minutukoa gehienez eta aurkezteko epe eta moduak zehaztuko dira laster. Bideoak, IPRENTSA aldizkari digitalaren 4. alean, abenduaren lehenengo asterako, argitaratuko dira. 4. DBH-ko plastikako ikasleek iaz bihotz erraldoia hormatik zintzilik egon zenaren lekuan horma irudia marraztuko dugu. Hemen beheko argazkian duzue horma. Gimp erabiliz muntaia egiteko, ideia definituz, koloreak eta helburua.

3 DBH PLASTIKA: ARGILUNA ETA TESTURA


ZURI BELTZA ETA GRISAK

Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean (A4 erditik moztua)irudia interpretatu.

Lortu behar da: marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen ehundurak.

Noizko eta nola entregatu: marrazkia egiteko epea azaroak 4, igandea, 20:00tan amaituko da. Postaz bidali dezakezue (mikelplastika@gmail.com) edo eskura Mikel irakasleari eman.

Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.

2012/10/08

3DBH DISEINUA: GIF ANIMATUAK




Programazioari jarraituz, Gif animatuak sortzen ari gara. Lehenik eta behin, ikasle guztiek ariketa berdina egingo dute, teknika eta prozedurak bereganatzeko. Hau egindakoan gaia eta sormena, libre. Iprentsa Lauaizetako prentsa digitalekoei ongi iruditzen bazaie Gif animatuak 4. alerako prest izango ditugu. Hemen dituzue teknika ezagutzeko 3 ariketa ikusgai...Gimp programarekin egindakoak dira eta Audacity-rekin audioa landu eta erantsiko zaizkie...

2012/10/04

4 DBH PLASTIKA: BLOGEAN LAN TEORIKOA


Ezin dizuegu pista gehiagorik eman. Mark Rothko edo Minimal Art mugimenduaren kontzeptu teorikoa azaldu behar duzue 4 esaldi zehatz erabiliz.
Arte garaikidea ezagutu eta ulertzeak ikasketa prozesu luzeago eta sakonagoa eskatzen duenez, begirada xume eta arinean, gaur egungo Arte Modernoaz ere ezagutzen ditugun aurrekari garrantzitsuenak aztertuko ditugu: XX. Mendeko Suprematismoa, Kubismoa, Surrealismoa, Dadaismoa, Neoplastizismoa (Mondrian), Expresionismo Abstraktoa (Pollock), Minimal Art (Rothko), Land Art eta Arte instalazioak.

2012/10/02

4 DBH PLASTIKA: ABSTRAKZIOA





Ez da erraza marrazki abstraktuei azalpen sineskorrak ematea. Wikipedia eta Arteko liburu eta web guneetan jartzen duenari kasu egingo diegu. Pixkanaka ulertzen saiatu eta ideia eta Arte forma berriei pertzepzio zabalarekin harrera egin. Oraingoz, ikasle bakoitzak bere blogean kontzeptu teorikoak idatzi arte, Plastikako gelan lan abstraktuak EGIN ditugu.

2012/10/01

3 DBH PLASTIKA, OBJEKTUA MARRAZTEN


Objektua marrazten aritu gara, ikertzen, analizatzen. 2 eta 3 dimentsioak menperatu nahi ditugu. Formak, egiturak eta bolumena errepresentatzeko argiluna. Horretarako teknika ezberdinetaz baliatuko gara,

2 DBH PLASTIKA: ILUSTRAZIOA




Tinta txina erabiltzea ez da gau erdiko ahuntzaren eztula. Aukera ederrak eskaintzen dizkigu, arriskuak ere, baina batez ere, kontrola ezaren eremuan sor daitezkeen emaitza motak interesatzen zaizkigu. Ureztatuko paperean sortzen diren formak, marra motak eta beltza eta grisen argiztatzeko moduak.

Ariketa honetan testua eta marrazkiak uztartu nahi izan ditugu...