bannerra 1

bannerra 1

2019/04/05

PORTUGAL-IKASBIDAIA. ARGAZKI LEHIAKETA.



Lauaizetako ikasbidaia dela eta ARGAZKI LEHIAKETA abian da eta ikasbidaian zehar egiteko egitasmoa da. Nahi duzuenak har dezakezue parte. Plastika mintegiak antolatu du eta bi modalitate izango ditu:
  1. ARTE, TURISMO ETA PLASTIKA. Honetan, konposizioa, kolorea, argia eta testurak izango ditu kontuan epaimahaiak.
  2. ARTE, GIZARTE ETA KULTURA. Gizartearekin zerikusia duen edozein gai izango da haria eta edukia azaltzeko modua; horrela, argazkiak isla dezakeen mezua izango da garrantzitsuena.
Telefono mugikorra edo beste edozein tramankulu erabil daiteke, arkatza paperean ere. iprentsa@lauaizeta.net helbidera bidali behar dira argazkiak eta bidali ahala publikatuak izango dira iprentsa23 zenbakian eta plastikalauaizeta.blogspot.com blogean. ARGAZKIA postaz bidalitakoan, argazki oina idatzi behar duzue, argazkiari idatzizko edukia gehitzeko. Nahi adina argazki bidali dezake bakoitzak eta identifikatzeko nork bidali duen, izena jarri edo eskolako bakoitzak duzuen postatik bidali. KLIKATU argazkiak ikusteko.

Ondo pasa Portugalen eta bidali argazkiak! Bi sari daude zain. Oraingoz, saldu gabe geratu ziren bi kamiseta.

2019/04/02

3D DISEINU ETA ANIMAZIOA. AULKIA.


3D Diseinu eta Animazioa Lauaizeta BHIko 3DBH-ko hautazkoa da, eta astean ordu beteko 2 saio ditu. Buru belarri aritu gara eta aulki klasikoa izan da lanaren haria. Interneten irudia aukeratu eta arkatzez marraztu ondoren, #Blender software librea erabili eta 3D digitalean formak sortu ditugu: kurbak, forma zulatuak, kurbak eta testurak.


Ondoren, bikoiztu eta mahaiaren inguruan kokatu ditugu eta zailtasun gisa oihala jarri dugu eszenan.

 Oihala malgua izango den eta beste formekin talka egingo duen planoa da. Blender 2.8 bertsioak gauzak errazten ditu eszenak argiztatzeko eta testura errealistak lortzeko.