bannerra 1

bannerra 1

2024/04/25

BOLUMENA KOLORETAN ARGIA: ILEAPAINDEGIAK NONNAHI.


 SINA SINAIE artista hutsa da. #Blender software librea erabilita, #3Dn lana egiten duen sortzaile paregabea. #Youtuben du kanala #SINA SINAEk eta modu bikainean azaltzen ditu nola egin gauzak, oso ondo azalduta. Ondo datorkigu bere bideoa gure 1DBHko hurrengo lana egiteko Plastikan: ilea eta pertsonaiaren marrazkia koloretan, argiak bolumena itxuratzeko ariketa egiteko.

Ilea eta pertsonaia aukeratzeko interneten nabigatuko dugu. Adibide gisa hemen daukazue #Arcane animazio serieko pertsonaietako bat. Seriea izugarri ondo eginda dago norbait animatzen bada ikustera.



2024/04/15

ABSTRAKZIOA. OTEIZAREN ESKULTURA METAFISIKOA.

Abstrakzioa ezagutu eta ulertu nahi dugu Plastika arloan. Horretarako hainbat prozedura burutuko ditugu; batetik, #Mondrian eta #Neoplastizismoa ikertuko ditugu; ondoren, Donostiako Pasealeku Berrian dagoen Oteizaren eskulturari argazkia
aterako diogu eskulturaren barruan gaudela; jarraian, ikastetxeko espazioetan argazkiak aterako ditugu mugikorrarekin eta #Inkscape software librearekin 
geometria formak aurkituko ditugu irudietan; baitare, Oteizaren eskultura 
metafisikoak ezagutu eta bi dimentsioko formak egingo ditugu zuri eta beltzean (goiko irudia), #collage teknika erabilita; bestalde, eramangarriak babesteko erabiltzen diren kortxo zuriak moztu, itsatsi eta hauek sortutako itzalei argazkiak aterako diegu; 


horrez gain, Donostiako eskulturaren bat aukeratu eta boligrafoarekin modu naturalean marraztuko dugu; gainera, bideo-animazio bat sortuko dugu #Neoplastizismoaren irudiak erabilita; bestetik, auzora irtengo gara eta itzaletan irudi abstraktuak islatuko ditugu mugikorrarekin argazkiak aterata: eta azkenik, erakusketa egingo dugu guztiarekin.

Mate eta Teknok aurten ere egiten ari dira Geometriaren proiektua eta Plastikatik, maila guztietan, paraleloki #Geometria lantzen ari gara ere, ikastetxea girotzeko.

2024/04/10

POLIEDROAK. GEOMETRIA. PLASTIKA-MATE-TEKNO PROIEKTUA.



 Matematika mintegiak geometria lantzeko proiektua abian jarri du aurten ere Teknologia mintegiarekin batera. Erakusketarekin amaituko dute eta ikastetxearen kanpoan jarriko dute eskultura bigarren aldiz. Aurretik, duela urte batzuk, eginda dute honelako proiektua eta eskultura jarrita dago ikastetxearen eremua aberasten.


Iazko udaberrian ikastetxeko hormetan horma-pinturak edo muralak egin eta, gainera, eskultura pintatu genuen.

Aurten, Plastika mintegitik #GEOMETRIA proiektuan paraleloki parte hartuko dugu. Poliedro erregularrak abiapuntu hartuta marrazki libreak egingo ditugu 1DBH plastikan; 4DBH plastikan, berriz, #ABSTRAKZIOA landuko dugu eta, horrekin batera, #Oteizaren eskultura metafisikoa ere.

Goiko poliedroaren irudia #Blender programarekin eta #Gimp programarekin, eginda dago. Biak #software libreak dira.


2024/04/08

KARTEL LEHIAKETA. INTXAURRONDOKO JAIAK 2024.

 




Intxaurrondoko jaiak prestatzen ari dira auzotarrak


eta Kartel lehiaketa antolatu dute.


Jai parte hartzaile eta herritarrak dira Intxaurrondokoak;


eta auzoekin elkarlana egiten dugulako,


kartel lehiaketaren berri ematera gatoz;


eta, bitartez, parte hartuko dugu ere.