bannerra 1

bannerra 1

2009/11/18

4DBH INFORMATIKA B NOTAK




Ikasle maiteak! Iritsi da notak emateko unea. Ostegunean ez naiz INFOR gelan izango, gaixorik bait nago, baina ZAINTZA aprobetxatuz LANA egin behar duzue. Notak! lana egin duenarentzat pozgarria eta gazigozoa kolperik ia jo ez duenarentzat, gutxiengoa gure kasuan. Hala ere, NOTAK jeitsi egingo dira lanak BLOGEAN ez badaude. Ezin izan baduzue, arazo teknikoak direla medio, lanen bat igo; idatzi itzazue sarrerak non azaltzen duzuen lan edo ariketa horren ezaugarriak, zerbait, nik IRAKASLEAK, ZUEN HAUSNARKETA irakurri eta ondorioztatzeko lan hori ikasgelan edo etxean egin duzuela, edo behintzat saiatu.

Hasteko, bidali zuen Blogaren eta lanen egoeraren berri, eta zein NOTA espero duzuen mikelplastika@gmail.com helbide elektronikora ( horrela, etxetik, edozein arazo edo galderari erantzun diezaioket ).

IKASLE bakoitzak hau jakin behar du: BLOGEAN 10 LAN EZ BADAUDE, EZIN DA GAINDITU EBALUAKETA.

Hortaz, OSTEGUNA 19, BLOGA txukuntzeko saioa izango da. Ez galdu denbora! 10 lanak ezin badituzue igo, lanak ordezkatuko dituzten azalpen-hausnarketa-teorikoak. Ondoren, bakoitzari zein lan falta zaizkion azaltzen duen taula. Okerren bat balego, lasai, zuzenduko baitugu. Klikatu taulan eta handiagoa ikusiko da. Laukitxo zuriak lana ez dagoela Blogean esan nahi du, eta grisak nota jarria daukala. Sarean animazio lanak baleude, idatzi sarrera hori aipatuz.


Ahal izanez gero, ostegunean, bestela, OSTIRALEAN, inkesta, NOTAK eta mahai ingurua. Ziurrenik, sendatuz gero, han izango naiz.


2009/10/16

4DBH PLASTIKA: OBJEKTUA, ARGIA ETA ADIERAZPENA SAKONTZEN


Irudikatzeko modua, pentsatu eta irudimena martxan jarri, eraldatu, erabaki...eskuak, teknika, formatoa, objektua...Atzo bukatu eta atzo eguerditik daude hor. Inork igo ez dituenez ea asteburuan animatzen zareten!!Lan guztiak betiko lekuan,...eskuinean dago ezteka: aurtengo lanak

2009/03/26

3DBH PLASTIKA


Hasi dira ikasleak puskak, egiturak eta azpiegiturak antolatzen. Batzuek kurbaren diseinua aukeratu dute, besteak puska handi eta txikiak elkartzen ari dira. Aurreko lanean, hilerriarena, ikasle bakoitzak egindako ikerketa, dokumentazio eta ideiaren eta adierazpenaren lanketak garrantzia zuen, noski, baina marrazterakoan maila ezberdinak lortu ziren. Ikasle batzuei konfidantza eta formazio pixkat falta zitzaielako. Oraingo honetan teknika eta metodologia honek ikasle guztiak maila berdinean jarriko ditu abiapuntuan. Bakoitzaren gogoak, indarrak, ideiak, pertzeptzio eta garapenak jarriko du norbera bere tokian. Laster emaitzak hemen.

2009/03/11

3DBH TINTA TXINARRA: HILERRIA


Lauaizeta BHI gure ikastetxea Donostiako hilerriaren ondoan dago, hormari ukitzen. Donostiako hilerri bakarra da. Handia, Euskal Herriko zati honen Historiako pasaguneak kontatu eta ezkutatzen dizkigunak. Polloe. Gizartearen maila sozialak, kultura aniztasuna, erlijioa, sinbolismoa, diseinua, fusilatuak, errepublikanoak, ateoak,...hainbat istorio...Europar Batasuneko lan talde batek proposatu du Patrimonio gisa...

Hori dela eta, ikasleei proposatu zaie hilerria marrazkirako gai. Argazkiak atera ditugu Polloen bertan. Plastikan proiektorea erabiliz denon artean ikusi eta aztertu ditugu hilerriaren ezaugarri nagusiak: formak, argia, testura, konposizioa, adierazpena,...Trikuharriak, Egiptoko piramideak, kristau hilerriak,...Marrazki guztiak ikusteko klikatu hemen.