bannerra 1

bannerra 1

2016/04/20

SAREAN EUSKARAZ ZER BERRI 3. ZER OTE DA ARTE GARAIKIDEA?


#ZER DA ARTE GARAIKIDEA? liburua aurkeztera natorkizue. #Txemi Valdecantos, 2014.

Beste behin aurkitu dugu sarean eta euskaraz atalerako altxorra. Euskaraz hitz egin gutxi eta irakurri bat ere ez egiten duten gazteen artean goza dezaten. Ikasleentzat zuzendutako liburua da, Arte Garaikidea ulertzeko gakoak argitzen dituena. Zenbatek baztertzen du Artelan bat ulertzeko lanik hartu gabe? Zenbat aldiz marrazteko erraza edo zaila den eztabaida antzuarekin bueltaka? Bazter guztietan dabilen ume horrena, “ume batek egin lezake”...Lauaizetakoek liburutegian daukazue zain, merezi du...

2016/04/13

ABSTRAKZIOA. JUAN MORENO EGIAKO KULTUR ETXEAN


 Abstrakzioa lantzen ari gara. Juan Moreno sortzaile nafarraren lanaren inguruan gabiltza, erakusketa baitu apirila honetan Egiako Kultur etxean. Oteizaren eskultura metafisikoen antzera, karratuaren eta kuboaren formarekin egiten ditu sortze prozesuak.Hemen jarraian, makiltxoak erabiliz ikasleen 3Dko lanaren zati bat ikus dezakezue.
Guk, stop-motionaz baliatuz, 2D zein 3D moduan, karratu eta kuboarekin jolasten ibili gara.

2016/04/07

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA.IET: ESZENAK GRABATZEN


Eszenak egiten hasiko gara, talde lanean eta ardurak banatuz: aktoreak, soinu efektuak, musika, argiaren trataera, interpretazioa, bideo grabaketa, post-produkzioa, azpitituluak, publikazio eta dibulgazioa. Pausoak:

  • Grabaketa estudioan edo kalean: bideoa, chroma, audioa zuzenean, plano egiturak
  • Edizioa: bideoa(openshot), audioa(audacity, openshot), azpitituluak( inkscape/openshot, youtube, plastikabloga,...sare sozialak eta ikastetxeko webgunea

2016/04/06

DEGAS/VLAMYNCK. KOLOREAREN ANALISIA. 4 DBH PLASTIKA



#Koloreak erabiltzen ikasteko behaketa eta analisia egiten ari gara, IKTak erabiliz. Horretarako, bi artegile aukeratu ditugu: #Degas eta #De Vlamynck. Lehenengoak lana estudioan egiten zuen, errealismo kutsua ematen aurrean ikusitakoari, nahiz eta mugimendu itxura emate arren pintzelkada solteak erabili. Inpresionismoaren sortzailetako bat izango da. eta besteak, De Vlamynckek, inpresionisten bidea jarraituz, estudiotik kanpo egingo ditu artelanak. Faubismo mugimendu abangoardistaren barruan, koloreak bortizki erabiliz, kromatismo mugagabean eta pintzelkada askeaz. Paris munduko Arte gune garrantzitsuena da mementu hauetan, eta #industri iraultzarekin batera, argazki makina asmatu da,  #abangoardiak bezala ezagutzen diren mugimenduen sorrera garaia da eta Arte garaikidearen ateak irekiz doaz...
10 lauki zuri artelanetik bildutako kolorez bete ditugu, kolore analisia eginez. Prozedura garatzeko #Inkscape software librea erabili dugu koloreak biltzeko eta Internet eta google artegileen lanak aukeratzeko.