bannerra 1

bannerra 1

2019/02/21

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADOREN KONTZERTUA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN



Gaur 4. mailako 80 bat ikasle eta 3.ko iprentsako 3 ikasle/kazetari izan gara #Intxaurrondoko Kultur Etxean #NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO musika taldearen kontzertu paregabean. Kultur etxearen gonbidapena jaso genuen eta bertan izan gara musikariekin, aldizkari digitalerako elkarrizketa eginez, beraiekin solasean; eta, gainera, ikaragarrizko zuzeneko mini kontzertua egin digute. Egitasmo mundiala: musika zuzenean, punta puntako sortzaileak, euskaraz, eta hurbiltasunez eginda. Ikasleentzat esperientzi aberatsa. #WillisDrummond taldearekin egin genuen udazkenean, eta gaur berriz, Niña Coyote Eta Chico Tornadorekin. Milesker musikariei eta Intxaurrondoko Kultur Etxeko lan taldeari. LARROTXENEKO bi ikasle ere bertan izan dira dena grabatzen. 

Lauaizetara bueltan, Plastika arloan, gaurkoaren ondorengo ariketa egingo dugu. Inauteriak eta Korrika 2019 pasa ondoren izango da hori. Plastika eta ikusizkoen hezkuntzaren ikuspuntutik egindako proiektua izango da, Niña Coyote Eta Chico Tornadoren musika eta musikariak ardatz hartuta. Aurretik egin genuen ikerketa eta dokumentazio lanean jakin genuen donostiarrak izateaz gain, auzokoak zirela! Erakutsiko dugu emaitza.






2019/02/19

KLIKA KORRIKA 2019 MURALA LAUAIZETAN





KORRIKA BADATOR! Inauteriak prestatzen ari gara baina KORRIKA 2019 proiektua martxan jarri behar dugu. Beste gauzen artean ikastetxeko patioan mural handia egingo dugu KLIKA bideoa oinarri hartuta. Bideoan lantzen den gaia oso interesgarria iruditu zaigu: mestizajea, genero gaiaren protagonismoa, kultura eta musika berriak, askatasunaren ideia...



Ikusizkoen hezkuntza eta plastikaren aldetik murala egiteko metodologia irudia sintetizatu eta txantiloia erabiltzea izango da. Hori lortzeko, KLIKA bideoko protagonistak hartu eta formato handian kopiatuko ditugu paperean, kolorestatzeko zulatu eta, azkenik, pintura botatzeko tramankuluarekin murala osatuko dugu. Azken konposizioan pertsonai nagusiak elkarrekin izango dira murala osatuz.


  • KLIKA bideoa ikusi eta talde txikietan pertsonaia aukeratu. Irudi kaptura egin eta GIMP programarekin koloretan sakabanatu.
  • Proiektatu eta formato handian kalkatu paperean, 4 koloretan, 4 marrazki.
  • 4 paperak zulatu marrazkiaren arabera.
  • Paretean pintura bota tramankuluarekin marrazkia osatuz.

2019/02/13

3D ANIMAZIOA. AULKIA, MAHAIA, OIHALA.


#Blender 2.8 bertsioak salto kualitatibo handia eman du Blender 3D munduko software ahaltsu honen ibilbide emankorrean. Orain, EEVEE motorra dela eta, unean ikus ahal dugu render emaitza eta 3D birtualean eszena mugitu, besteak beste.
Jarraian oihalaren simulazioa egiteko prozedura duzue.



2019/02/06

URBAN FEMME FESTIBALA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN MARTXOAREN 16AN.




Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dezakeen moduan, kasu honetan, esteka batek esan dezakeguna baino gehiago balio du. Irakurri gaztezulon: #Anier, #La Basu, #La Furia, #Audry Funk.