bannerra 1

bannerra 1

2015/04/30

PRODUKTUAK DISEINATZEN. BIRZIKLAPENA


Kontsumo giroan murgilduta bizi garenez, produktuak diseinatzera jo dugu. Produktuak eta euskarriak hauek eraman edo gordetzeko. Etxean hasten da gure esku dagoen lana. #Birziklatuko ditugun ontzi eta poto guztien artean 3 aukeratuko ditugu eta Plastikara ekarri: neurri, forma eta material ezberdinekoak izango dira. Lanean hasteko, kafe kapsulen kaxak beste produktuan bihurtu ditugu. Lanak HEMEN.

2015/04/24

ILUSTRAZIOA GAZTELERA ARLOKO TESTUENTZAT. LIBURUAREN ASTEA. 2DBH



#Liburuaren egunaren inguruan Gaztelera arlokoek elkarlanera gonbidatu gaituzte eta onartu dugu. Beraiekin, ikasleek testua aukeratu dute eta Plastikan ILUSTRAZIOA gehitu. Emaitzak, bukatu ahala, KLIKATUZ ikusi ahal izango dituzu. Plastikan lortu nahi izan diren helburuak hauek izan dira:
  • Akuarela erabiliz, marrazkirako bide berriak irekitzea, nahiz eta marrazkiaren joan etorriaren(akuarela eta ur asko) kontrola, guztiz gure esku ez egon.
  • Kromatikoki, akuarelak gardentasunean nahasten direlarik, aberastasuna bermatzea, monokromatikorantz hurbilduz eta naturan ez dauden koloreak frogatuz.
  • Adierazpena indartzea, akuarelaren ura paperaz xurgatuz testura ezberdinak lortuz.
Erabili dugun papera A3 neurriko arrunta izan da, aurrekontuen erabilera jasangarriagatik. Akuarelazko papera erabilz gero, emaitzak hobeagoak izango lirateke(ikuspegi teknikotik).


2015/04/22

BLENDER. DISEINUA 3D: AULKIA


4DBH Plastikan #Marrazketa Teknikoa landu dugu: arku kapaza, bistak, eta angeluen eragiketak. #Diseinua 3D programa librea den #Blender paregabea erabiliz aulkia sortu dugu 20 minututan, azalpenak tarteko.

2015/04/16

PLASTIKAN ARKITEKTURA LANTZEN 2DBH

Arkitektura lantzen ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz. Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu. Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian marraztuko da.
Talde lanak ikasketa prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu. Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.




 Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu, oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi. 
Hau dena egiteko erabiliko ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua, ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia. Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.

Gero, hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera, ingurunea zehazten joango gara.