Arkitektura lantzen
ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz.
Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu.
Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non
dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building
geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo
analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG
artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren
marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian
marraztuko da.
Talde lanak ikasketa
prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu.
Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du
arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu,
oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi.
Gero,
hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera,
ingurunea zehazten joango gara.
Hau dena egiteko erabiliko
ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua,
ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia.
Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako
hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina