bannerra 1

bannerra 1

2012/09/27

2DBH PLASTIKA ARGILUNA LANTZEN




Hasi ginen sagarrari arkatzez argia eta itzalak jartzen. Ondoren, zerbait konplexuago aukeratu dugu: pago itxurako zuhaitza. Behin argilunaren kontzeptu eta prozedura barneratuta akuarelazko argiaren trataerari ekin diogu, liburu mordoa aitzakitzat hartuta...Lan guztiak ikusteko sar zaitez IKASLEEN LANAK atalean.

2012/09/11

2 DBH IKUS-ENTZUN: ANIMAZIOA ARKATZEZ


Liburuaren ertza erabiliz arkatzezko animazioa egingo dugu. Ideia sinplea bururatu eta 30-40 marrazki arin egingo ditugu. Ondoren, liburu ertzak mugitu eta kameraz animazio bideoa sortuko dugu. Behin ordenagailuan sartuta editatzeko aukera zabalduko zaigu: eszenen abiadura, izenburua, hitz bokadiloak eta soinu efektu eta musika.

2012/09/03

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Blog honetan elkartuko gara nahi dugun guztiok eta plastika inguruko partaideak. Bertan lanak egiteko azalpenak, hausnarketak, analisiak eta emaitzak bilduko ditugu. Informazioa jaso eta lantzeko lehioak irekiko ditugu hemendik: wikipedia, youtube, beste blog eta webguneak, komunikabideak, interneteko mundura. Ahal den neurrian euskaraz dagoen edukian zentratuko gara eta ezinezkoa denean beste hizkuntzetan ere.