bannerra 1

bannerra 1

2026/06/09

EKAINAK 23AN INTXAUR SUAK JAIA INTXAURRONDO AUZOAN.

Auzotik auzora, Egiatik Intxara, Intxatik Egiara. Oraingoan, Donostiako Intxaurrondo auzoko ekainak 23 gaueko suaren jairako  kartelak egiteko gonbita luzatu ziguten jai batzordetik. Plastikako 4dbhko ikasleekin egin ditugu kartel batzuk eta ondoko Maddi B.-ren kartela aukeratu dute jaiaren aurkezpenerako. KARTEL GUZTIAK ikusteko klikatu irudian.

2026/06/06

1DBH PLASTIKA: GIF ANIMATUAK

 

Ikasturtea amaitu da ia. Azken lanak jasotzen. 1DBH Plastikan #Gimp software librea erabilita animazio txiki batzuk egin ditugu. Gora beherak , estresak, gaizki ulertuak, adina, klima eta abar tarteko lan guztiak ez ditugu erabat burutu. Publikatzeko moduan daudenak ikusgai HEMEN KLIKATUTA.