bannerra 1

bannerra 1

2016/05/25

MARRAZKIAK ETA BUZTINA. LANAK BILTZEN IKASTURTE AMAIERAN.


Ikasturtea amaitzera doa eta azken lanak egiten ari gara. Bakoitzak bere intimitatean hausnarketak eta balorazioak egingo ditu 15/16 ikasturteari buruz, eta guk hemen, modu publiko eta gardentasunez plazaratuko ditugu ekaineko suaren festaren egunean, gure balorazioak Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan bizitutakoari buruz.

Bitartean lanak bildu eta publikatuko ditugu. Hasteko, 3dbhko marrazkiak, zuribeltz eta koloretan. Sormena bultzatuz, teknikak bereganatuz eta gaitasunei begira, prozesua dokumentatuz. Bai frutak, Gerrako hiri hautsiak, objektu zaharrak, etab. Lanak ikusteko KLIKATU


Bestetik, buztinarekin aritu gara 4dbhn. Lehenik, buztin lehorreko bolumenak hartu eta #Oteiza gaztea bezala “tallatzen”. Bigarrenik, buztin freskoa erabiliz bolumenak sortu ditugu, esanahi figuratiboak jarraituz. Lanak ikusteko KLIKATU.

Blogean joango gara arlo eta maila ezberdinetako lanak publikatzen.