bannerra 1

bannerra 1

2016/03/16

ERAKUSKETA. TATUAJEAK ARTE LAN KLASIKOETAN

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/TATUAJEAKARTELANKLASIKOETAN4DBHPLASTIKA

Erakusketa jarri dugu 4dbhko Plastikatik Lauaizetako bigarren solairuan. #Tatuajeak landu ditugu eta Arte lan klasikoetako pertsonaietan marraztu fotokopiaz baliatuz. Behin fotokopia eskuan, akuarelazko arkatzekin margotu ditugu, fotokopiaren argilunak lagun. Azkenik, markoa erantsi diegu, #Artelan klasikoaren(#googleArtproject) itxura berreskuratzeko. Lanak ikusteko klikatu irudian.

MOZORRO DIDITALAK 3DBH PLASTIKA

#Gimp irudi editore librea erabiliz mozorrotu gara...Hemen emaitzak Kleopatraren irudian  klikatuz

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/MOZORRODIGITALAK2016

2016/03/11

CYBER ROBOTA 3DBH DISEINUAN


Oporretatik bueltan 3DBH DISEINUAN egingo dugun proiektuaren aurkezpena doakizue hemen. #Blender Fundazioaren lan itzela goraipatzeaz gain, komunitatearen partekatze lan aberatsa aipatu behar da, software 2.0 eta copyleft filosofiarekin. Honako laburmetraia gaia izanik zera egingo dugu: eszena bat, alienigena edo cyber robotarekin partekatuko duen gizakiaren eszena, asmatutako gidoiarekin, fase hauek egitasmo berdinean uztartuz...chroma eszenak, robotaren diseinua eta animazioa, musika eta audio efektuak eta muntaiaren publikazioa youtuben, titulu eta abarrekin.

Duela 2 urte, #3DBH Diseinuan ere, froga egin genuen #chroma eta Blender erabiliz, gizakia eta espazio ontzien arteko abenturak. Hemen ikus dezakezue froga