bannerra 1

bannerra 1

2018/12/18

METRAJE LABURREKO FILMAK: IZKUTUAN DAGOEN ALTXORRA


Metraje laburreko filma egin nahi badugu, abantaila handi bat izango dugu metraje luzeko filmarekiko: ekonomia. Bai gidoia egiterakoan, denbora kopuruan eta diru kopuruan. Diru gutxiago behar izatean, edo lan talde txikiagoa behar izatean egitasmoa burutzeko, zinema munduan hasten diren sortzaileak, gazteak orokorrean, metraje laburreko filmak sortzen dituzte hastapenetan. Gazteak, diru gutxi...zer dakar horrek? Irudimen asko eta askatasun asko proiektuak aurrera ateratzeko. Auto edizioa eta mundu digitalaren unibertsalizazioarekin (nahi izanez gero, 4K erresoluzio eta pazientzia handiarekin, etxeko ordenagailuan edita daiteke metraje laburreko filma), interneteko bideo plataformetan aurki daitezke film on ugari. Zinemetan, ia beti, Estatu Batuetako produkzio erraldoiak besterik ez dira ikusten. Mugitzen bagara, ordea, aurki ditzakegu harri bitxiak, nahi adina, interneteko itsaso zabalean.

Oraingo honetan, bi film ikusiko ditugu eta gustuko 2 eszena marraztuko ditugu, gure erara, gauzak kendu eta jarriz. Helburua hauxe da: 2 filmak ikusi ondo pasatzeko eta 2 marrazki egin ondo pasatzeko ere. Orduan, ordenagailuak hartu eta paperean marraztu.



ARTE ABSTRAKTUA ULERTZEN.



Piet Mondrian arte munduan garrantzitsua da. Neoplastizismoaren sortzaile, arte abstaktua eta arte garaikidearen aitzindaritako bat da.

Arte abstraktua ulertzeko ariketa egingo dugu:


  1.  1ARIKETA.Google iruditan sartu eta 6 irudi lortu, Mondrianenak denak, zuhaitzetik hasi eta abstrakziora iritsi arte. Zuhaitzaren itxura galtzen doa pixkanaka, pausoz pauso, eta geometria hutsean amaituko du.
  2. Zenbatu 1etik 6ra. 1 zuhaitza izanik eta 6 geometria hutsa.
  3. Posta elektronikoz bidali 00mikel helbidera.
  4. 2ARIKETA.Hiru arte lan abstraktu eta ospetsu hautatu, Mondrianenak ez direnak eta postaz bidali ere.
  5. Kalifikazioa. Bidalitako lan bakoitza 3 puntu. Bakoitzak 2 puntu geihago lanaren kalitateari lotuta. 2x3=6; 6+4=10.




2018/12/08

WILLIS DRUMMOND PROIEKTUAREN BALORAZIOA.

Bukatu da WD proiektua eta hemen bildu nahi izan dugu ibilbide guztia. Hitz gutxi eta musika asko; eta nola ez, Artea. 4. dbh Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzako ikasleekin sortu dugu proiektua eta Kultur Etxearen bitartez auzokoekin partekatuz gain, gure 1dbh ikasleekin izan dugu feedbacka. Egia esanda, asko gustatu zaie erakusketa.Oso aberatsa izan da guretzat. Errepikatzekoa. 




Urtarrilean NiƱa Coyote eta ChicoTornadorekin daukagu hitzordua. Baina hori beste kontu bat da, lehenik oporrak disfrutatu behar ditugu eta.

Lehenengo bideoa 2 ikasle erakusketa jaso ondoren, azterketa prozesu luzearen ondoren...



  • PROMOZIO BIDEOAK SARE SOZIALETAN ZABALTZEKO


  • ENTSAIO/KONTZERTUA ZUZENEAN  IKASLEENTZAT+ELKARRIZKETA


  • ERAKUSKETAREN KARTELA ETA ARGAZKIAK (klikatu kartela). Eta jarraian erakusketaren bideoa.

2018/12/07

KAMISETAK SALGAI IKAS BIDAIA 18/19


Eztabaida artistiko luze eta aberatsaren ondoren, ez gara guztiz ados jarri, baina proposamena egiteko gai izan gara. Aurten 4. mailako Plastikako taldeak hartu du ikas bidairako kamiseten ardura. IRUDIA KLIKATU ETA HOR DITUZUE EROSTEKO AUKERAK: KOLOREAK, ZEIN IRUDI, SUDADERA ALA KAMISETA. 3 kolore ditugu: beltza, zuria eta grisa. Bakoitzarekin 5 irudi aukeran: aske maite aske bizi, aske maite txikian, aske maite handian, logo handia eta logo txikia. Kolorea eta irudia aukeratu badituzue kamiseta, sudadera soila, ala sudadera txapela eta poltsikoarekin aukera dezakezue.

2018/11/20

LAUAIZETA BEGIRADAK NAZIOARTEKO ZINEMALDIAN.



#BEGIRADAK Nazioarteko Zinemaldia martxan da, jada. Sevilla, Madril, Brasil, Donostia eta beste txokoetako lanak izango ditugu ikusgai. #IKERTZE-k antolatzen du. Epaimahaiak aurkeztutako filmen artean batzuk hautatu eta proiektatzen ditu egun hauetan, Trueba antzokian eta Aquariumean. Hainbat atalen artean eskola mailan egindakoak daude ere eta Lauaizetako lan bat hautatu dute, bigarren hezkuntza mailan. Metraje laburreko film hau duela hiru urte egin genuen 3. DBH mailan, Diseinu hautazkoan. Ikasturte amaieran ikusi ahal izan genuen Intxaurrondoko Kultur Etxean, beste lanak, musika eta antzerkiarekin batera. Batxilergoa eta Zikloak egiten ari dira egileak gaur egun: Joseba Oncala, Gorka Arriola, Martin Castro eta Xabier Cuellar. 2. zatiaren zain gauden bitartean, berrikusi dezakegu filma HEMEN.


2018/11/13

ARTE ERAKUSKETA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN: WILLIS DRUMMOND.


"Intxaurrondoko Kultur Etxeak urriak 13an Willis Drummond taldearen kontzertu arrakastatsua antolatu zuen bertako musika aretoan. Emanaldia prestatzeko, taldekideek egonaldia burutu zuten aurreko astean. Testuinguru honetan, Kultur Etxearen eta auzoan dagoen Lauaizeta Ikastolaren arteko elkarlana abian ipini zen, Bigarren Hezkuntzako ikasleen eta Willis Drummondeko kideen arteko topaketa bideratzeko. Ordutik hona, Lauaizetako 4.DBHko plastikako ikasle eta irakasleek lanean murgilduta jarraitu dute eta prozesuaren emaitza batzuk, hilabete honetako 19tik 30era Kultur Etxeko Areto Nagusian ikusgai egongo den erakusketan bilduko dituzte. Guztiok gonbidatuta zaudete bertara gerturatzera!"  (Leire De Miguel – IKERTZE).

2018/11/09

TIME-LAPSE. ARGIA HARRAPATU NAHIAN.


Time-Lapse teknika erabili dugu 3D Animazioa hautazkoan (3. DBH) argia behatzeko eta objektuetan eta espazioan denboran zehar izaten duen eragina analizatzeko. Helburutako bat kolorearean aldaketa ikustea zen. Beste bat, doako aplikazio batekin, mugikorra hartu eta ondo pasatzea. Azkena, sormena garatzea.





2018/11/04

BLENDER 2.8 BADATOR. MOLEKULA BAT SORTU ETA KOLOREZTATU.

Aurki izango dugu eskuragarri Blender 2.8 Beta. Bitartean Alpha bertsioak jaitsiko ditugu eta erabiltzen hasi. Zerbait serioa egin nahi badugu, Blender 2.79 daukagu.: oso ona eta ahaltsua. Baina, Blender 2.8 bertsioak berrikuntza handiak dakarzkigu. Bere kode hezurdura zuzenduago du, txukunagoa, indartsuagoa. Eevee motorea sortu dute unean argiaren eraldaketak eszenan ikusi ahal izateko. Cycles motorea hobetua du argazki/irudi errealistak sortzeko. Grese Pencil marrazki bizidunak egiteko eremuak txundituta ditu sortzaileak. Interfazea zerbait aldatu da eta eltzea sutan bezala, probatzea izango da onena. Hasi berrientzat baliozkoa izango delakoan, hemen duzue 10 minutuko bideo tutoriala.

2018/10/30

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BLENDER PROGRAMAREN SORTZAILETAKO BAT: TOM ROOSENDAAL



Blender fundazioak ahalbideratzen du Blender software librea. Webgunea blender.org da eta bertatik deskarga dezakezu programa, sistema eragile guztietarako: linux, mac eta windows.

Talde lan itzelaren ondoren eta komunitatearen laguntzaz punta puntako programa da gaur egun Blender. 3D munduan egin daitekeen oro ahal duzu egin: 3D/2D diseinu eta modelatua, simulazio fisikoak, argazki errealistak, errealitate birtuala, animazioak, bideo/audio edizioa, filmak, bideo jokoak, irudi eta animazio artistikoak, marrazki bizidunak 2D eta 3D nahastuta, efektu bereziak...

Programaren sortzaile eta proiektuaren bultzatzaile nagusietariko bat #Tom Roosendaal holandarra da. Elkarrizketatu du youtuben #Blenderguru 3D artista garrantzitsuak. Ezarpenetan, pantailaren azpiko aldean, azpititulu automatikoan hautatu ezazu euskara hizkuntza.

2018/10/03

#WILLIS DRUMMOND SARE SOZIALETAN ZABALTZEN



Urriaren 13an kontzertua grabatuko dute zuzenean #Willis Drummond musika talde euskaldunak Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur-etxean. 4Dbh-ko Plastikako lana izango da ekitaldia sare sozialetan zabaltzea formatu digitalean. Lanak egin ahala publikatzen ari gara plastikako blog honetan eta sare sozialetan. Gonbidatuta zaudete denak sareetan zabaltzen jarraitzea. WD taldeak musika oso ona egiten du eta euskaraz, gozatu ezazue!

2018/09/30

WILLIS DRUMMOND PROIEKTUA. SARE SOZIALETAN PROMOZIOA.



#willisdrummondintxan proiektua abian da gurean eta ikasleekin proiektua garatzen hasiak gara. Lehen fasean sare sozialetan willis drummond taldearen kontzertua promozionatzea da. Plastika ikuspegitik, hainbat proposamen ditugu esku artean eta haiei forma ematen ari gara.

2018/09/26

WILLIS DRUMMOND INTXAURRONDOKO KULTUR-ETXEAN, URRIAREN 13AN.



Willis Drummond musika talde euskalduna dator Intxaurrondoko Kultur-etxera kontzertua zuzenenean grabatzera, urriaren 13an. Hori dela eta, Lauaizetako Plastika eta hainbat arlo gehiago lantzen ari gara, Intxaurrondoko kultur-etxeko arduradunekin elkarlanean, eta Ikertzeko Leireren laguntzarekin, Willis Drummond taldearen ekitaldiaren inguruko proiektua. Zorte itzela daukagu Baionako taldea guregana etorriko delako. Aukera eman digute WD taldea gai hartuta zein taldeko partaideekin sortze-prozesuak garatzeko plastika eta ikusizkoen ikuspuntutik. Musika eta euskara arloetara ere zabaldu dugu egitasmoa. Sortze prozesuak garatzen hasi gara. Ikasleak lan taldeak sortu eta ideiak bildu ondoren, hainbat euskarrietara egokitzen hasiak dira, jada. Lehen helburuetako bat ekitaldiari sona ematea izan da, sare sozialetan ekitaldiaren berri eman, eta ahalik eta gehien zabaltzeko. Hashtag bat ere sortu dugu: #Willis Drummond Intxan. Taldeari buruz jakiteko beraien webgunean sartu.





2018/06/27

MURALA LAUAIZETAN 2018


Duela 10 urte baino lehenago Ernesto irakasle ohiak bultzatuta eta Piru artista gonbidatuaren gidaritzapean, orduan zeuden ikasleek Lauaizetako patioko paretetan 2 mural erraldoi egin zituzten. Geroztik, gure aldetik, mural asko egin ditugu ere: atarikoa, kalezulokoa, patiora ematen duten paretakoak hainbatetan, patioan bertan hainbat neurri eta formakoak...Leku gabe geratu garenez, aipatu paretak erabil behar izan ditugu #mural berriak egiteko.

Aurten 3 egin ditugu plastikako ikasleek, 3 gai hartuta: hezkidetza, grafitia eta adierazpen askatasuna.

#Plastika gelan bozetoak egin ditugu, ideiak landu eta #gimp software librea erabilita argazki fotomuntaketak egin ditugu ideia zehaztu arte.


Parte hartu duten 4DBH plastikako ikasleak: Saioa A., Julen E., Julen Tx., Yaiza R., Anartz O., IƱaki B., Adriana M., Libe O., Jokin Z., Nagore C. eta Joane B.



2018/06/22

BIDEO-JOKOAK LAUAIZETAN #BLENDER SOFTWARE LIBREA ERABILITA



#Blender programa erabilita bideo-jokoak sortu ditugu 4DBHko Plastikan eta 3DBHko Animazioa3D hautazkoan. Emaitza zoragarriak lortu ditugu, baina oraindik publikatzeko Blender programa garapen fasean aurkitzen da eta maiatzean bertan liberatu dute lehen pribatua zen programa bat, besteak beste. Blenderrekin publikatu daiteke, exekutagarri bat sortuz, baina lan asko emango lioke erabiltzaileari: Lauaizetako webgunetik, edo Plastikako blogetik, artxiboa deskargatu eta exekutatu. Jatorrizkoa Linuxen sortua bada, Linuxekin soilik erabil daiteke. Windowsen erabil ahal izateko, Windowsen sortu beharko litzateke exekutagarria. Berriz diot, lan gehiegi. #Scratch programaren sortzailea den MIT unibertsitateak sortu du ere #Godot Engine programa, 2D eta 3Dko bideo-jokoak sortzeko programa. Honetan eginez gero bai ahalbideratzen du modu egokian, webgunean bertan jokoak aktibatzeko aukera. Errazago erabiltzailearentzat. Modu berean, #Armory3D programa software librea bihurtu da. Diru laguntza itzela jaso ondoren, modu pribatutik modu librera igaro da. Programa honek #Blender erabiltzen du oinarri gisa eta bertan egindako bideo-jokoak PC plataforma anitzetan, Android zein HTML formatuetan publikatzen ahalbideratzen du, besteak beste. #Blend4web ere lizentzia librearekin dabil, Blender erabiltzen du eta modu errazean publikatzen ahalbideratzen du ere. Ea 2018-2019 ikasturtean, azken hiru hauek erabilita guk sortutako bideo-jokoak guztiek erabil dezaten lortzen dugun.

Aurten sortutako bideo-joko bat grabatu dugu bideoan eta hemen daukazue ikusgai. 4DBHko J. Txabarrik sortua. Bideo-joko gehiago baditugu gordeta: Anartzena, Ekain Ruizena, Paularena, ZuriƱerena, Ekain De la Palmarena, Haizea eta Nahia P.rena, Nahia U.rena, Maitanerena, Ane eta Izaskunena, Maialenena, Iratxe eta Naiararena...Hurrengo urtean publikatuko ditugu denok jokatzeko!




2018/06/21

LAUAIZETAKO POPCORN TIME

 
Argazki kamera asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu, #ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa ikusgai duzue hemen.



2018/05/24

18/19 PLASTIKA HAUTAZKOAK

Blog honetan ikus ditzakezu urteetan eginiko lanak, Lauaizetan eskainitako Plastikako mintegiari dagozkion hautazkoei buruz jakiteko.


2018/05/09

3D BISITA BIRTUALA. ERROMA.

 PIAZZA DEL CAMPIDOGLIO (Julen Txabarri, 4D)
https://it.wikipedia.org/wiki/Piazza_del_Campidoglio




Ikasbidaia Erromara egin ondoren, bertako eraikinak bisitatu ditugu modu birtualean. Ariketa, #Ubuntun #GoogleEarth erabilita aukeratutako eraikina aurkitzea izan da. Bidea bideoz pantaila grabatu eta gorde dugu. Azkenik, #Openshot bideo editorean konponketak egin, testua erantsi eta musika gehitu diogu.


2018/04/11

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA. EFEKTU BEREZIAK.



Chroma efektua erabiliko dugu, koadro animatuak egiteko. Hasteko, gidoia egingo dugu; jarraian, gaztelu edo jauregiaren bideoa aurkitu eta deskargatuko dugu; hura egindakoan, oihal berdearen gainean geure buruak grabatuko ditugu, koadroan txertatzeko; azkenik, #openshot bideo editorea erabiliko dugu bideoak uztartu eta azken lana burutzeko; nola ez, azken lanari musika, izenburua eta gainerako zehaztasunak erantsiko dizkiogu.

2018/04/09

1DBH PLASTIKA: KOADROETAKO PERTSONAI HISTORIKOAK

#Gimp irudi editorea erabiliz irudi digital berriak sortu ditugu, muntaiak eginda. Behin teknika ikasita, koadro klasikoetako, XIV-XIX mendeetakoak, pertsonaia aukeratuko dugu internetetik eta gure aurpegia erantsiko diogu. Pertsonai berri honek jatorrizkoaren maila sozial eta kargu politiko edo militarra mantenduko du, baina gure aurpegiarekin. Ondoren eta pertsonai berria ardatz, kartela sortuko dugut. Hau dena euskarri eta prozedura digitalak erabilita: #Ubuntu sistema eragilean eta software libre hauekin: Gimp eta #Inkscape. Kartela ez bada, liburuaren azala izan daiteke, dokumentalaren karatula, zinemarako pelikula, interneteko telesaila, bideo-joko edo edari zein jaki asmatua.LANAK jarraitzeko HEMEN.

2018/02/27

ARTE GARAIKIDEA ULERTZEN. ERREPRODUKZIOA.


Ikasteko metodo on bat norberak egitea omen da. #Arte garaikidea analizatu eta ulertu bidean, XIV-XX mendeen arteko artea berregiten ari gara. Batetik, tailer barruko erretratu itxurakoak (#Velazquez, #Tiziano, #Goya...); bestetik, abangoardiak ondorengo arte abstraktua (Delaunay, Pollock, Klein...); azkenik, arte kontzeptuala (#Duchamp, #Banksy,..). Arte garaikidearen konplexutasuna argitu nahian, erretratuan eta teknikan oinarritutako arte klasikoa analizatuko dugu, lehenik; argazki kamera (industri iraultza) asmatu baino lehenagokoa. Bai argilunaren teknika klasikoak zein hizkuntza berriak kontrajartzeak lagunduko digu arte abstraktua eta arte kontzeptuala baloratzeko jarrera eraikitzeko. Lanak erreproduzitu ondoren, mahai ingurua burutuko dugu arte garaikidea ulertzeko, gakoak identifikatzeko eta definitzeko. Azken fasean erakusketa jarriko dugu ikastetxean eta Plastikako blog honetan.



2018/01/31

KOLOREA ALDATU ARGIAREN ARABERA



1DBH #Plastikan kolorea lantzen ari gara hamabost aldiro, 3D animazioarekin txandatuz. #Kolorea argiarekiko aldatzen da. Fenomeno hori islatzen saiatu gara. Telesail, zinema edo bideo-jokoetako pertsonaia aukeratu behar izan dugu. Youtuben pause sakatu ondoren, pertsonaiaren pantaila-argazkia atera dugu, eta argazki horretatik abiatuta orrian marraztu dugu eta koloreztatu, akuarela-arkatzekin. LANAK HEMEN.

XX. ARTEAREN ANALISIA


#XX. mendeko artea ezagutze bidean, aurreko mendeetako artea analizatzen ari gara lehenik; XIV. mendetik hasi eta #XIX. menderaino. Arte lan ugari hainbeste urteetan, hainbeste herrialde eta hainbat kultura garapen. DBHko 4. #Plastikan, dozenaka arte lan aukeratuta hurbilduko gara arte garaikidearen funtsezko ideiak ezagutzera. Aukeratu arte lanak HEMENDIK.



Lehenengo pausoa arte lan klasikoa hautatu eta kolorea analizatzea izan da. #Inkscape programarekin arte lanaren kolore Ʊabardura ezberdinak hautatu eta sailkatu ditugu. Irudia internetetik jaitsi eta inportatu dugu programara. Jarraian, laukitxo bat sortu dugu eta 10 izan arte kopiatu eta itsatsi. Objektuak/lerrokatu aginduarekin distantzia berdinera jarri ditugu, txukun lerrokatuta. 3 errenkada izan arte kopiatu eta itsatsi. Azkenik, tanta kontagailua erabilita laukitxo bakoitzean arte laneko koloreak sailkatu ditugu: Lehenengoan, kolore nagusiak; Bigarrengoan, tenperatuaren arabera ordenatu ditugu; Hirugarrengoan, bizitasunaren arabera.



Ondoren, arte lan moderno bat aukeratuko dugu eta kartoiaren gainean, formatu handian, tenperaz pintatu ondoren erreprodukzioa lortuko dugu.

Azkenik, taldeka, bideo formatuan arte lan horien gakoak azalduko ditugu,

2018/01/21

TXIMELETA EFEKTUA 3D DIGITALEAN. #BLENDER.



Aurreko DominoEfektua 3D bideo-tutorialean ikusitako prozedurak errepikatuz egingo dugu Tximeleta Efektua deiturikoa. Behin, prozedurak ikasita, aukera anitzak izango ditugu ibilbideari eta konplexutasunari dagokionez: maldaren luzera, inklinazio angelua, abiadura, esferen kopurua, jauziak, marruskadura indarra, talkak, objektu geometrikoen masa, eta abar luzea.

Helburu nagusia 3D munduan murgiltzea da, espazio geometrikoa ulertu (X,Y,Z), dinamika eta fisikarekin jolastu, #BLENDER softwarea librearekin prozedura gutxi batzuk erabili eta ariketa dibertigarri zein interesgarriak egin.



#BLENDER 3D munduko programarik ahaltsuenetakoa da, komunitateak sortua, nahi duen guztiarentzat erabilgarri dagoena, plataforma anitzekoa eta doan. Guk #Ubuntu(#Linux) darabilgu, oso ona, erabiltzeko erraza eta librea ere. Animazio eta diseinu konplexuak egin daitezke Blender programarekin, bideo-jokoak, objektuen diseinua, arkitektura-lanak, simulazio fisikoak, efektu bereziak, konposizio digitalak, bideo-edizioa, argazkigintza errealista, eta abar. Denetarik egin daiteke. Guk, pixkanaka, gauza gutxi batzuk ikasita, sormena bultzatu eta emaitza aukerak ugaritu nahi ditugu, ikasleak gainezka egin gabe; Hau da, esferaren mugimendu naturala simulatuko dugu, argiztapena, objektuen materiala, hauskortasuna, marruskadura, bideo-errealizazioa eta egin daitezkeen gauza gehiago horiek ukitu gabe.


2018/01/19

XX. ARTE LAN ANIMATUAK




4 DBH #Plastikan XX.mende hasierako #abangoardiak ikasteko hainbat #arte lan hautatu ditugu eta haiekin #GIF animatuak sortu ditugu. Lanak bukatutakoan HEMEN ikusgai jarriko ditugu. Julen E. eta Julen Tx. Ikasleek bere lana amaitu dute dagoeneko.




2018/01/11

3D ANIMAZIOA. BLENDER. DOMINO EFEKTUA.




#3D animazioa eta #3D espazioa lantzen hasteko “domino efektua” ariketa egingo dugu. #Blender softwarea librea erabiliko dugu. 3D mundu digitala lantzeko programarik ahaltsuenetakoa. Plataforma anitzekoa da. Guk ikastetxean #Ubuntu(Linux) sistema eragilearekin erabiltzen dugu. Nahi duenak Windows eta IOS sistemetan erabil dezake. Dohainik deskargatu eta erabil daiteke. Eremu zabala jorratzen duen mundua izanik, 3D mundua, proiektuaren arabera ikasiko ditugu beharrezko atalak. Jakina, 3D mundua eta animazioan landu daitezkeen gaiak bukaezinak gerta daitezke: 3D espazioa eta geometria, 3D objektuen diseinua, mugimendua eta zinematika(fisika), efektu bereziak, koloreak eta testurak, argiztapena, soinu efektuak, edizio eta konposizioa, zinemaren berariazko hizkuntza, adierazpena, interakzioa, eta abar. Bideo tutoriala jarrai dezakezue ariketa egiteko lagungarri gisa.  

2018/01/10

ARTE GARAIKIDEA EZAGUTZEN: ARTE LAN ANIMATUAK


Artea ezagutu eta ulertu ahal izateko, ikasle bakoitzak hiru arte lan aukeratuko ditu; batetik, XX. Mendeko abangoardietako arte lan bat eta honekin animazioa egingo du. Horretarako, #Gimp irudi editore digitala #Ubuntu sistema eragilean erabiliko du. Animazioak zenbat eta esanahi gehiago orduan eta puntuazio altuagoa izango du; bestetik, kolore biziko(XX. mendekoa) eta kolore apaleko(XIV-XIX. mendekoak) bi lan hautatuko ditu eta 10 kolore sailkatuko ditu, zirkulu kromatikoaren ordenaren arabera, tenperaturaren arabera eta argiaren arabera.