#Koloreak erabiltzen ikasteko behaketa eta analisia egiten ari gara, IKTak erabiliz. Horretarako, bi artegile aukeratu ditugu: #Degas eta #De Vlamynck. Lehenengoak lana estudioan egiten zuen, errealismo kutsua ematen aurrean ikusitakoari, nahiz eta mugimendu itxura emate arren pintzelkada solteak erabili. Inpresionismoaren sortzailetako bat izango da. eta besteak, De Vlamynckek, inpresionisten bidea jarraituz, estudiotik kanpo egingo ditu artelanak. Faubismo mugimendu abangoardistaren barruan, koloreak bortizki erabiliz, kromatismo mugagabean eta pintzelkada askeaz. Paris munduko Arte gune garrantzitsuena da mementu hauetan, eta #industri iraultzarekin batera, argazki makina asmatu da, #abangoardiak bezala ezagutzen diren mugimenduen sorrera garaia da eta Arte garaikidearen ateak irekiz doaz...
10 lauki zuri artelanetik
bildutako kolorez bete ditugu, kolore analisia eginez. Prozedura
garatzeko #Inkscape software librea erabili dugu koloreak biltzeko
eta Internet eta google artegileen lanak aukeratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina