Urriaren 30etik azaroaren 1era Intx Apain jaialdiak muralismoz, hiri-kulturaz eta euskaraz bete du auzoa. Hainbat artistek hartu dute parte, eta haien artean Lauaizetako 4 Plastikakoak (Leire, Ane eta Eider irakasleak barne). Erroak-Sartu eskolak gurekin egin du murala elkarlanean. Eta Sandra Garayoa artista ere, Lauaizetako ikasle ohia, gurekin aritu da muralean igandeko saioan batez ere, antolakuntzak gonbidatuta. ARGAZKIAK HEMEN.
Oso ondo pasa dugu murala egiten, eguraldia lagun. Auzoko jendearekin egon gara eta orokorrean harrera ona izan du gure lanak. Gure ikasleek Erroak-eko ikasleekin partekatu dute lana eta, hori, oso aberasgarria izan da. Bi egunetan, ostegun eta ostiraleko klase orduetan, ordu biak arte egon gara Lauaizeta eta Erroak; eta, igande goizean, Sandrarekin, klase orduetatik kanpo. Hemendik eskerrak jaso dugun laguntzagatik; antolakuntzakoak (GKO, Bitamine, argazkilariak...) eta Erroak, pintura, tresnak, eskailerak eta guztia; Intxaurrondoko kultu-etxekoak hamaiketakoengandik batez ere, hori luxua!; Plazaragoaz elkarteari, lokalagatik eta laguntzagatik; bertsolariei, beste muralistei, eta, azkenik, jendeari, bertan emandako animo eta laudorioengatik...

.jpeg)



.jpeg)
















.png)







.gif)














