bannerra 1

bannerra 1

2025/02/18

MASKARAK: INAUTERIAK

 Greba deialdiak izanik eta greba egingo dugulako, aurten ez ditugu inauteriak ikastetxean ospatuko festa moduan. Baina ikas egoerak bai sortu ditugu inauterien inguruan. 3DBH-ko #arte teknikak hautazkoan #maskarak egingo ditugu. Pertsonaiak landu eta paper-kola eta tenperekin, birziklatutako materialekin ere, maskarak sortuko ditugu. Adimen artifiziala erabilita irudiak 3D objektu bihurtuko ditugu, dohainik, eta 3D eremuan, #Blender programarekin maskara birtualak ere sortuko ditugu. Horrela, hiru dimentsioak, objektuaren bolumena eta izaera, eta, baita ere, isometrikoa eta bistak landuko ditugu. Maskarak identitatea izan behar du, testura, pertsonalitate espezifiko bat adierazi behar du; eta ahal bada, keinuren bat egin behar du zerbait adierazteko: haserrea, alaitasuna, harridura, seriotasuna, ikara, sorpresa edo antzeko zerbait (emotikonoak...).

Klikatu beheko irudian lan guztien garapena ikusteko. Hau Lore B.-rena da.




iruzkinik ez: