bannerra 1

bannerra 1

2025/02/20

ADIMEN ARTIFIZIALA 3D OBJEKTU DIGITALAK SORTZEKO. MARRAZKI ANALITIKOA.



3D objektu digitalak norberak sortzea prozedura oso interesgarria da. Baina denbora eta lana suposatzen du. Plastikako beste atal eta prozedurak lantzeko dohainik deskargatu daitezkeenak erabili izan ditugu. Zer lantzeko? eszenen diseinua, animazioak, bideokomikiak, enkuadrea, argiztapena, kamera planoak, kamera ikuspuntuak, desenfokeak edo eremu sakonerak, testurak, adierazpena...eta abar.

Azken boladan bolo bolo dabilen adimen artifizialera hurbilduko gara. Etengabeko garapenean doa hau. Webgune batzuk aurkitu ditugu ikastetxeko postarekin erregistratu eta doako kredituak erabilita hiruzpalau 3D objektu digital sortu eta deskargatzeko. 

Nola egiten da? Behin erregistratuta irudi soil bat igo eta irudi horren 3D eskatu.

Zertarako? Isometrikoa erabili eta ikasteko. Bistak egiten ikasteko. Espazioa, bolumena eta perspektiba erabili eta ikasteko egiten.

Guk egingo duguna: 

  • Pertsonaiaren iruditik pertsonaiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • Motore/makina iruditik motore/makina 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • BARAZKI nire marrazkitik barazkiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin. Marrazkia tinta txinatarrarekin zein errotu beltzekin egingo dugu, hainbat marra mota erabilita. Lortutako 3D objektu digitalak #BLENDER 3Dko software librean erabiliko ditugu.


iruzkinik ez: