Erritmoak konposizioan zer garrantzi har dezakeen landuko dugu. Etxean gaude eta balkoitik inoiz baino gehiago begiratzen ari gara. Nola ez ordenagailuko leihotik. Konposizioko elementu batek errepikatzen denean erritmoa sortzen du. Erritmo hau hainbat modukoa izango da: protagonismo handia izango duena, hainbat neurriko errepikapenak, 2 edo 3 elementu ezberdinen errepikapenak etab.
Gure lana 2 argazki
eta marrazki 1 egitea izango da. Etxean atera daitezke argazkiak
mugikorrarekin edo baimendutako irteeretan kalean. HELBURUA argazki
eta marrazki adierazgarriak egitea da, zuen gustukoak direnak,
“artistikoak”, zerbait transmititzen dutenak ez badakigu ere zer
den...eta ERRITMOA dutenak, konposizioko elementuren bat errepikatzen
delako.
Hemen dituzue 3 adibide ERRITMOA ulertzeko; lehenengoan, eraikinetan gertatu ohi den moduan leihoak eta forma ugari errepikatzen dira; bestetik, leiho isolatu honetan, pertsianaren marrak errepikatzen dira; eta azkenik, azken irudi honetan zutabeen arteko espazioak errepikatzen dira irudiari aberastasuna emateko. Ados?