bannerra 1

bannerra 1

2014/02/26

GLOBALIZAZIOARI BIRAKA. 3DBH DISEINUA

3D Diseinuan atsedenaldi txikia hartuko dugu, hirugarren ebaluazioa hasi arte. Orduan, objektu baten analisia egingo dugu: bere neurriak, forma, Librecad-ekin aurreko eta goiko bistaz marrazki teknikoa, garapen tridimentsionala eta testura Blender-ekin, eta azkenik, produktuaren katalogo digitala(zertarako den, nola funtzionatzen duen, atal ezberdinak,...), Gimp eta Inkscape-z baliatuz. Ondoren, , Blender programari etekina tope ateraz espazio untzia sortu eta nabigatzen jarriko dugu labirinto batetik.
Orain, eta ebaluazioa amaitu arte, azken lana burutu beharko dute: Globalizazioan ezaguna den produktu baten markaren izaera aldaketa Gimp erabiliz.


 orijinala

ideia garatzen, amaitzeke

2014/02/20

KOMIKIA ZURIBELTZEAN 2DBH PLASTIKA


Dagoeneko jasota daude ordenagailuz eginiko orri bateko komikiak. Gimp eta Inkscape programak erabili ditugu, software librekoak eta oso onak, biak. 100 ikasletik 60 lan publikatuko dira. Bat, mp3 formatuan, ipuin kontalari gisa. Beste bat, pdf moduan, testu formatuan. Beste hiru, eskuz egindakoak dira, arkatzez paperean. 55 ordenagailuz, esandako moduan. Zeintzuk ez daude publikatuak? Bukatu gabe daudenak, artxibo mota desegokian gordetakoak, hizkuntzarekiko prozedurak jarraitu ez dituztenak, gidoia egiterakoan prozedura modu desegokian erabilitakoak, batez ere. Komikiak ikusteko 3 modu dituzue:

1- IKASLEEN LANAK atalean, streaming eginez.

2- IKASLEEN LANAK atalean, banaka deskargatu ondoren.

3- JARRAIAN datorkizun aplikazioa erabiliz(CHROME eta FIREFOX nabigatzaileekin ondo doa). 
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
KOMIKIA plastika 2DBHklikatu gainean

GIMPEKIN MAKILLAJEA 4DBH PLASTIKA


                   

4DBH PLASTIKAN, ikasturte honetan, eremu digitalari 3tik saio bat eskaini diogu. Ebaluazio honetako ariketak: Pop Art ezagutzen, ikas bidaia Italiara denez, Firentzeko kupula izan da haria. Inauteriak gaiarekin, Lauaizeta ikastetxea mozorrotu dugu egoera ezberdinetan jarriz, irudi bat kanpotik eta beste bat barrutik. Jarraian, inauteriak aitzakiatzat, Gimp irudi editorea erabiliz, pintzelekin norberaren aurpegia makillatuko dugu. Azken lan hau girotzeko irudi pare bat eta Liza Minelliren “Money” abestiaren dantza youtubetik hartua.




2014/02/19

3D DISEINUA: BLENDER eta "tximeleta efektua"

3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua 3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da. Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.

Blender software librea erabiltzen ari gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta etengabe komunitateak garatutakoa.



3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu. Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro fisikoetan jolastuz aritu gara. 



2014/02/07

INAUTERIAK LAUAIZETAN


Inauterien xarma neurtu ezinezkoa da. Zenbat pertsonai eta zenbat barre. Eremu digitalak ez du errealitatearen pare jarri nahi. Blog honetan plastikako lana eginez inauterietarako pertsonaiak sortu ditugu, ikasleak digitalki mozorrotuz. Gero, Inauteriak iristean, kalean mozorrotuz BIZIKO du bakoitzak bere modura!!