3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua
3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa
egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da.
Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten
hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu
mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.
Blender software librea erabiltzen ari
gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste
software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta
etengabe komunitateak garatutakoa.
3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu.
Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta
argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game
atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro
fisikoetan jolastuz aritu gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina