Konposizio abstraktuak (ikusi Wikipedian) ulertzea kosta
egiten zaie ikasleei 3DBH Plastika arloan. Bestalde, ikasleak lanean
hasten direnean, abstrakzio filosofian barneratzen direnean,
sormenaren jarioa etengabea da. Galderak ez egitea proposatzen zaie.
Konposizioan sartzea, barnean bidaiatzea, formen arteko talkak eta
armoniak kontenplatzea. Jolas moduan hartuta gustuko lana bihur
daiteke, nahiz eta 15 urte izan. Kartoi koloreztatuekin egin izan
dugu lan duela urte gutxi arte, collage moduan. Azken urteetan
berriz, software librea erabiliz emaitzak aurkitu bitartean
prozedurak asko aberasten dituztelako, diseinu grafikorako programak
erabil ohi ditugu: Inkscape eta Gimp.
bannerra 1
2013/10/31
2013/10/30
2013/10/23
PLASTIKA IKASLEEN LANAK IKUSGAI
Marrazkiak, formak, objektuak, eszenak,
irudiak eta testuak sortu ahala, proiektuak osatzen doaz. Zatiek
osotasuna ahalbideratzen dute. Azaroak 20 aldera, lehen ebaluazioa
amaituko da. Emaitzak jaso bezain pronto, Plastikako Blogeko
IKASLEEN LANAK atalean igotzen dira, beste ikasturteko lanen ondoan, karpeta ezberdinetan antolatuta.
Ikusi nahi? Sartu eta ongi etorri!
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
4DBH PLASTIKA,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
publizitatea
2013/10/19
KARTELA DISEINUA IKASGAIAN
Diseinua lantzen 3. DBH-ko hautazko
ikasgaian, buru belarri ari gara Zinemaldiko kartelak egiten. Lehenik
eta behin, Gimp irudi editatzaile software librea erabiltzen ikasteko
irudi muntaiak sortu ditugu.
Ondoren, Gimpen baliabideak klik batean
aprobetxatuz, tituluak sortu ditugu, ondoren hauek geruzetan landu
eta bakoitzak berea pertsonalizatuz. Proiektu luzea izanik atalka
lantzen ari gara. Dokumentazio lana egin ondoren, ideiak borobildu
ondoren, teknika digitala lagun kartela osatzea besterik ez zaigu
falta. Kartel ezagunak aukeratu ditugu eta baldintzak medio gure
kartela diseinatu: ikaskideak izango dira aktoreak, titulua originala
eta irudi muntaia landua ahalik eta gehien, fondoak klonatuz eta
pintatuz.
2013/10/17
PLASTIKA ETA EUSKARA BATZORDEA. ZU ZEU SORTZAILE.
Lauaizetako Euskara Batzordeak “ zu zeu sortzaile” bideo lehiaketa antolatu du aurtengo ikasturtean ere. Baliteke aldaketak izatea lehiaketaren inguruan, pegatina lehiaketa ere proposatu omen da eta. Bat edo beste, lehiaketaren ildo nagusiak erabakitzen dituztenean , eta sariak, blog honetan behintzat publikatuko ditugu.
Plastikako 4. mailako ikasleak ikastetxean egitasmoa zabaltzeko ardura hartu dugu. Nola? Lehenik eta behin ikasleak talde ezberdinetan antolatuko gara eta ikastetxeko espazioak argazki kameraz ehizatu eta paperean inprimatuko ditugu. Ideiak konposizio bihurtu ondoren irakaslearekin eztabaidatzea izango da hurrengo pausoa. Proiektua gauzatzeko egutegia markatu ondoren, prozeduraren fase, erritmo eta pausuak idatziko ditugu. Lehiaketa zabaltzeko Horma irudia instalazioan eraldatuko dugu. Ideia adostu ondoren, birziklapenerako gordetzen ditugun kartoi erraldoiak hartu eta marrazkiak pintatu eta moztuko ditugu. Beti, lan praktikoa eten eta erabaki teorikoak eztabaidatuz arbelaren inguruan bilduta.
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
2DBH PLASTIKA,
3DBH PLASTIKA,
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
diseinua,
euskara,
kartela,
kolorea,
LAUAIZETA,
publizitatea
2013/10/16
KOLORE BATEAN. IRUDIAREN SINTESIA. 4 DBH PLASTIKA
Hizkuntza plastikoaren barnean zuri eta beltzera sintetizatzeko aukera XX. Mendeko aboangoardien ezaugarrietakoa izan da. Andy Warhol sortzaile eta artegile iparamerikarrak bultzatutakoa, mass-mediak sustraitzat zituen Pop Art delakoa: (wikipediatik) Gerra osteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Latafamatua.
Hasieran
arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena
eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu
zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte
mugimendu nagusia bilakatu zen arte.
COLLAGE ETA DISEINUA 4 DBH PLASTIKAN
Collage. Zer da? harira joanik MOZTU ETA ITSATSI. Gehiago ikasteko jo Wikipediara. Ez
da berdina pintzelak tinta txinatarrarekin egiten duen grafismoa eta
guraizeek paperak moztuta egiten duenarekin alderatuta. Bakoitzak
dauka berea. Aurten ordea, IKT baliabideak erabiliz, digitalki egingo
dugu.
Prozedura kontzeptual bera baina teknika ezberdina erabiliko dugu. Inkscape software librea erabiliko dugu: diseinu grafiko programa bektoriala.Lanpara gaitzat hartuta ikasleen lanak ikusgai betiko gunean. Hitzak geldi eta hitz egin dezatela irudiek! On egin!
MARRAZKIA ZURIBELTZEAN ARKATZEZ 3 DBH PLASTIKA
ZURI BELTZA ETA GRISAK Azaroak 11 azken eguna irakasleari marrazkia emateko.
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean ( A4 erditik moztua )irudia interpretatu. Lortu behar dena:
marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen testura.
Bidali dezakezu emailez: mikelplastika@gmail.com
Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean ( A4 erditik moztua )irudia interpretatu. Lortu behar dena:
marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen testura.
Bidali dezakezu emailez: mikelplastika@gmail.com
Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.
2013/10/09
IRUDIAK BILTZEN ERREPORTAJERAKO
Euskara ikasgaian erreportajerako
testua buruturik, diseinu grafikoa landuz Plastika arloan proiektuari
osotasuna emango diogu. Batetik testua, bestetik irudiak eta dena
lotuz diseinua, ideia, itxura. Oraingoan irudiak prestatuko ditugu.
Irudiak bilatu, irudiak sailkatu, irudiak aukeratu eta beraien
diseinu estiloa erabaki: tamaina, kolore balantzea, kokapena, etab.
2013/10/07
DISEINUA ETA KARTELA
Diseinua ikasgaian kartela egiterakoan kontuan hartu beharreko pausoak zerrendatu ditugu hemen. Lehenik, dokumentazio lana egin behar da. Zeri buruzko kartela nahi dut egin?
Behin gaia eta ideia erabakita,
interneten gai horri buruzko profesionalen lanak ikusiko ditut nire
ideiak eta diseinua hobetze arren.
Prozesuaren lehenengo lana fondoa
egitea da. Koloreak pentsatu. Izango duen izaera kromatikoa ere:
armonia, kontrastea, kolore biziak ala apalak, kolore beroen eta
hotzen arteko erlazioa.
2013/10/03
DISEINU GRAFIKOA. 2 DBH. ERREPORTAJEA PRESTATZEN.
Diseinu grafiko digitalean murgildu
gara eta Inkscape, Gimp, Libreoffice Writter eta Internet konbinatu
ditugu edozein maketazio-diseinu garatzen ikasteko. Bigarren saiorako
gidoiari lotutako beste saiakera antolatu dugu: aztorearen inguruko
orrialde hau diseinatzea. Sareko karpetan dituzue testua eta irudiak.
Hasi lanean...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)