Animazio hauekin amaitu dugu lehen
ebaluazioa. Lan giro polita izan dugu Ikus-entzun taldean eta pixkanaka
lanak atera dira aurrera. Inkscape software librean marrazki
bektorialak egin ditugu eta gero Gimp erabiliz animazioa Gif modura.
“Ikasleen lanak” atalean dituzue ia lan guztiak. Hurrengo
ebaluazioan soinua gehituko diegu.
bannerra 1
2013/11/20
2013/11/17
GIF ANIMATUAK ETA BIDEO EDIZIOA. 3DBH DISEINUA.
Lehen Ebaluazioa amaitzeko 3DBH
Diseinuan falta zaiguna Tximistaren lana bideo formatuan bakoitzak
bere blogean aurkeztea da. Jarraitu beharreko pausuak irudian
grafikoki azalduta dituzue: 1. Tximistaren GIF animatua. 2. Lizentzia
libreko soinua bilatu eta aurkitu. Ondoren jaitsi. 3. Audacityn
soinua egokitu. 4. Openshoten lana amaitu.
Lan hau amaitutakoan Ebaluazioko nota
osatuko da.
Zuzenketak GIF animatuetan: Blogean
igotako soinurik gabeko Gifak, ez daude ongi burutuak, salbuespenak
salbuespen. Tximista baino lehen, denbora luzeago behar du, bestela
ez du itxura naturalik hartzen. Hori egiteko modu egokiena, geruzari
izena aldatzean datza. Identifikatzeko izenaren ondoren, parentesi
artean denbora jarriko dugu. Horrela: niregeruza(100ms),
bestegeruza(500ms), etab.
2013/11/09
ARGAZKI DIGITALAK 4DBH PLASTIKA
4DBHko Plastikako ikasle!! 4 Argazki egin behar dituzu, zure Blogean txertatu eta bakoitzari dagokion izenburua jarri, txukun. Gaia KOLOREA da. Konposizioa libre, edukiak, enkoadraketa, ikuspuntua, adierazpena...ZURE SORMENARI ATERIK EZ ITXI!!!
1- KOLORE
BIZIAK: Jatorrizko koloretik hurbil dabilena
2- KOLORE
APALAK: Jatorrizko koloreaz gain kolore gehiago
nahasturik dituena
3- KOLORE
ARGITSUAK: Jatorrizko koloreak zurirantz jotzen
duenean
2013/11/06
ZU ZEU SORTZAILE LEHIAKETARAKO PEGATINA NOLA EGIN
Logotipoaren antzera, ideia, irudi eta testuan sintetizatzean datza pegatina egiteko prozesua. Pegatinaren indarra eta arrakasta sormenaren esku utziko dugu. Batzuetan gaiak dauka indarra, bestetan ideia gauzatzeko formak, hizkuntza leloak, hizkuntza tipografiak, koloreak,....Hemen, ikasleek jarrai ditzaten pausuak eskaintzen dira. Gogoratu, teknikak helburuari jarraitu behar diola, eta guztiaren motorra gogoa eta adimena direla. Irudia eta testuak sortutako irudiaren diseinua egiteko modurik erosoena, ekonomikoena eta azkarrena software bektoriala erabiltzea da: euskaraz ere badago eta software librea eta ikaragarri ona da: inkscape
2013/11/04
KOLOREA
KOLOREA
Wikipediatik hartua: Kolorea gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua, objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen duena eta begien bidez hautematen dena.
Kolorea ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispertsiosistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorria, laranja, horia,berdea, urdin argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.
Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako kolore guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza ateratzen da, eta kolore guztiak batzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabardura, argitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektroaren argi uhinen luzerak definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore batek zuritik duen desberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak.
Zirkulu kromatikoa egingo dugu, baina
modu libreago batean. Hasteko, ikasle bakoitzak kolore bat aukeratuko
du eta tenperekin kolorea lortutakoan kristalezko potoan sartuko du.
Ondoren, arbela digitalean kolorearen teoriari buruz azalpenak jaso
ondoren, gorde dugun kolorearen ñabardurak sortuko ditugu.
Bakoitzaren kolorea BEROTUZ joango gara, ondoren HOZTU egingo dugu,
jarraian ILUNDU eta azkenik ARGITU. Hau guztia egin ondoren, atseden
txikiaz gozatuz KOLORE ERLATIBOARI buruz talde hausnarketa egingo
dugu, galdera honi erantzun nahian: kolore bat, adibidez gorri
bizia, betirako izango al da? Alda al daiteke kolore baten izaera
kromatikoa ondoko kolorearen arabera, eta argiaren aldaketen arabera?
Behin galderak argituta, kolorezko
marrazki librea egingo dugu, hauetako gaiak zozketatu ondoren:
- Paisaia/mendia
- Paisaia/basoa
- Paisaia/itsasoa
- Paisaia/ibaia
- Paisaia/industria
- Paisaia/hiria
- Paisaia/fantasia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)