bannerra 1

bannerra 1

2013/11/04

KOLOREA



KOLOREA
Wikipediatik hartua: Kolorea gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua, objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen duena eta begien bidez hautematen dena.
Kolorea ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispertsiosistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorrialaranjahoria,berdeaurdin argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.
Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako kolore guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza ateratzen da, eta kolore guztiak batzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabarduraargitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektroaren argi uhinen luzerak definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore batek zuritik duen desberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak.



Zirkulu kromatikoa egingo dugu, baina modu libreago batean. Hasteko, ikasle bakoitzak kolore bat aukeratuko du eta tenperekin kolorea lortutakoan kristalezko potoan sartuko du. Ondoren, arbela digitalean kolorearen teoriari buruz azalpenak jaso ondoren, gorde dugun kolorearen ñabardurak sortuko ditugu. Bakoitzaren kolorea BEROTUZ joango gara, ondoren HOZTU egingo dugu, jarraian ILUNDU eta azkenik ARGITU. Hau guztia egin ondoren, atseden txikiaz gozatuz KOLORE ERLATIBOARI buruz talde hausnarketa egingo dugu, galdera honi erantzun nahian: kolore bat, adibidez gorri bizia, betirako izango al da? Alda al daiteke kolore baten izaera kromatikoa ondoko kolorearen arabera, eta argiaren aldaketen arabera?
Behin galderak argituta, kolorezko marrazki librea egingo dugu, hauetako gaiak zozketatu ondoren:

  • Paisaia/mendia
  • Paisaia/basoa
  • Paisaia/itsasoa
  • Paisaia/ibaia
  • Paisaia/industria
  • Paisaia/hiria
  • Paisaia/fantasia

iruzkinik ez: