bannerra 1
kolorea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kolorea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024/05/10
GEOMETRIA ETA ILE ORRAZKERAK. 1DBH PLASTIKA.
Koloreak bolumena irudikatzen laguntzen digu. Argiak kolorearen tonalitateak aldatuko ditu, hau da, kolorearen tonalitate horiak adibidez, hori argiagoak edo ilunagoak, hori garbiagoak edo nahastuagoak izango ditu, Kolorearen tonalitatea (zein kolore den), bizitasuna (kolore nagusiari zenbat hurbiltzen zaion, purutasuna) eta kolorearen argitasuna (gris kantitatea) erabaki dugu eta marrazkian ilearen bolumena irudikatzen saiatu gara, bitartez marrazten ondo pasatzen saiatu gara eta pertsonaiaren izaera adierazten ere saiatu gara. Marrazki guztiak ikusteko klikatu goiko irudian.
beste atalak
BOLUMENA,
ile orrazkera,
kolorea,
marrazkia,
pertsonaiak,
plastika
2020/04/24
HONDARREKIN MARRAZTEN.
Nork ez du inoiz ketchuparekin 2 begi eta irribarre bat marraztu?
Etxean jarraitzen dugun honetan etxeko gauzekin jarraituko dugu
plastika garatzen. Kasu honetan marrazki bat egingo dugu. Nola?
Gosariarekin mahai gainean geratu ohi diren arrastoekin, kakao
hautsarekin, azukrearekin, zerealekin...Bazkarian jandako pureak
utzitako hondarrekin egin dezaket marrazki bat platerean? Edo solomo,
patata eta tomatearekin jan ondorengo hondarrekin? Interneten badituzue ideiak bilatzeko aukera; adibidez, goi mailako sukaldaritza deituriko platerrak. Piztu irudimena, marraztu platerrean, prest mugikorra
eta argazki bat bidali!
beste atalak
kolorea,
KOMIKIA,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2019/02/19
KLIKA KORRIKA 2019 MURALA LAUAIZETAN
KORRIKA BADATOR! Inauteriak prestatzen ari gara baina KORRIKA 2019
proiektua martxan jarri behar dugu. Beste gauzen artean ikastetxeko
patioan mural handia egingo dugu KLIKA bideoa oinarri hartuta.
Bideoan lantzen den gaia oso interesgarria iruditu zaigu: mestizajea,
genero gaiaren protagonismoa, kultura eta musika berriak,
askatasunaren ideia...
Ikusizkoen hezkuntza
eta plastikaren aldetik murala egiteko metodologia irudia sintetizatu
eta txantiloia erabiltzea izango da. Hori lortzeko, KLIKA bideoko
protagonistak hartu eta formato handian kopiatuko ditugu paperean,
kolorestatzeko zulatu eta, azkenik, pintura botatzeko tramankuluarekin
murala osatuko dugu. Azken konposizioan pertsonai nagusiak elkarrekin
izango dira murala osatuz.
- KLIKA bideoa ikusi eta talde txikietan pertsonaia aukeratu. Irudi kaptura egin eta GIMP programarekin koloretan sakabanatu.
- Proiektatu eta formato handian kalkatu paperean, 4 koloretan, 4 marrazki.
- 4 paperak zulatu marrazkiaren arabera.
- Paretean pintura bota tramankuluarekin marrazkia osatuz.
2018/01/31
KOLOREA ALDATU ARGIAREN ARABERA
1DBH #Plastikan
kolorea lantzen ari gara hamabost aldiro, 3D animazioarekin
txandatuz. #Kolorea argiarekiko aldatzen da. Fenomeno hori islatzen
saiatu gara. Telesail, zinema edo bideo-jokoetako pertsonaia aukeratu
behar izan dugu. Youtuben pause sakatu ondoren, pertsonaiaren
pantaila-argazkia atera dugu, eta argazki horretatik abiatuta orrian
marraztu dugu eta koloreztatu, akuarela-arkatzekin. LANAK HEMEN.
2018/01/10
ARTE GARAIKIDEA EZAGUTZEN: ARTE LAN ANIMATUAK
Artea ezagutu eta
ulertu ahal izateko, ikasle bakoitzak hiru arte lan aukeratuko ditu;
batetik, XX. Mendeko abangoardietako arte lan bat eta honekin
animazioa egingo du. Horretarako, #Gimp irudi editore digitala
#Ubuntu sistema eragilean erabiliko du. Animazioak zenbat eta esanahi gehiago orduan eta puntuazio altuagoa izango du; bestetik, kolore biziko(XX. mendekoa) eta kolore apaleko(XIV-XIX. mendekoak) bi lan
hautatuko ditu eta 10 kolore sailkatuko ditu, zirkulu kromatikoaren
ordenaren arabera, tenperaturaren arabera eta argiaren arabera.
2017/04/26
EGIPTO. PROIEKTU LANA.
beste atalak
#marrazkia,
1DBH ARTISAUTZA,
2DBH IET,
3DBH DISEINUA,
animazioa 3D,
ARKITEKTURA,
ARTE garaikidea,
BLENDER,
BOLUMENA,
erakusketa,
eskultura,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2017/03/14
MARTXOAK 8. HORMA-IRUDIA.
Martxoak 8 egunero
da. Aurten, Lauaizeta ikastetxean lan taldea osatu da ikasle eta
irakasleen artean. Lan taldeak proposatu du beste ekintzen artean
horma-irudia egitea. Plastika arloan erronka jaso eta martxoak 8
egunean plastika saioa zuen taldeak ekin dio horman pintatzeari.
Euskara horman itsasteko asmotan hitzak jarri ditugu, marrazki
gehiagorik gabe. Argazkiak HEMEN.
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
euskara,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2016/05/25
MARRAZKIAK ETA BUZTINA. LANAK BILTZEN IKASTURTE AMAIERAN.
Ikasturtea amaitzera doa
eta azken lanak egiten ari gara. Bakoitzak bere intimitatean
hausnarketak eta balorazioak egingo ditu 15/16 ikasturteari buruz,
eta guk hemen, modu publiko eta gardentasunez plazaratuko ditugu
ekaineko suaren festaren egunean, gure balorazioak Plastika eta
Ikusizkoen Hezkuntzan bizitutakoari buruz.
Bitartean lanak bildu eta
publikatuko ditugu. Hasteko, 3dbhko marrazkiak, zuribeltz eta
koloretan. Sormena bultzatuz, teknikak bereganatuz eta gaitasunei
begira, prozesua dokumentatuz. Bai frutak, Gerrako hiri hautsiak,
objektu zaharrak, etab. Lanak ikusteko KLIKATU
Bestetik, buztinarekin
aritu gara 4dbhn. Lehenik, buztin lehorreko bolumenak hartu eta
#Oteiza gaztea bezala “tallatzen”. Bigarrenik, buztin freskoa
erabiliz bolumenak sortu ditugu, esanahi figuratiboak jarraituz.
Lanak ikusteko KLIKATU.
Blogean joango gara arlo eta maila ezberdinetako lanak publikatzen.
Blogean joango gara arlo eta maila ezberdinetako lanak publikatzen.
2016/04/06
DEGAS/VLAMYNCK. KOLOREAREN ANALISIA. 4 DBH PLASTIKA
#Koloreak erabiltzen ikasteko behaketa eta analisia egiten ari gara, IKTak erabiliz. Horretarako, bi artegile aukeratu ditugu: #Degas eta #De Vlamynck. Lehenengoak lana estudioan egiten zuen, errealismo kutsua ematen aurrean ikusitakoari, nahiz eta mugimendu itxura emate arren pintzelkada solteak erabili. Inpresionismoaren sortzailetako bat izango da. eta besteak, De Vlamynckek, inpresionisten bidea jarraituz, estudiotik kanpo egingo ditu artelanak. Faubismo mugimendu abangoardistaren barruan, koloreak bortizki erabiliz, kromatismo mugagabean eta pintzelkada askeaz. Paris munduko Arte gune garrantzitsuena da garai hauetan, eta #industri iraultzarekin batera, argazki makina asmatu da, #abangoardiak bezala ezagutzen diren mugimenduen sorrera garaia da eta Arte garaikidearen ateak irekiz doaz...
10 lauki zuri artelanetik
bildutako kolorez bete ditugu, kolore analisia eginez. Prozedura
garatzeko #Inkscape software librea erabili dugu koloreak biltzeko
eta Internet eta google artegileen lanak aukeratzeko.
2016/03/16
ERAKUSKETA. TATUAJEAK ARTE LAN KLASIKOETAN
Erakusketa jarri dugu 4dbhko
Plastikatik Lauaizetako bigarren solairuan. #Tatuajeak landu ditugu
eta Arte lan klasikoetako pertsonaietan marraztu fotokopiaz
baliatuz. Behin fotokopia eskuan, akuarelazko arkatzekin margotu ditugu, fotokopiaren argilunak lagun. Azkenik, markoa erantsi diegu, #Artelan klasikoaren(#googleArtproject) itxura berreskuratzeko. Lanak ikusteko klikatu irudian.
beste atalak
diseinua,
erakusketa,
iprentsa,
kolorea,
Lauaizeta BHI
2016/02/24
GURE IKASLE IZANDAKOEN JARRAIPENA: KONTZERTUA
Gure ikaslea izandako Ekaitz Tejedorrek
diseinatu du honako Kartel hau. Dotorea. Ekaitz musikazale eta
musikaria da, eta Kartela benetakoa denez, Errenterian izango den
kontzertura gonbidatzen gaitu.
beste atalak
diseinua,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/12/18
KOTXEAK TUNEATZEN. 3DBH DISEINUA
Egia
esanda, talde langilea 3DBH Diseinuko taldea. Diseinu digitala landuz
kotxeak internetetik deskargatu eta GIMP software librea erabiliz
tuneatu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.
2015/12/16
UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA

1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta
ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez
eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso,
prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.
2015/06/02
HORMAIRUDIA EGIAN. EUSKARAZ EGUNA. OLATUTALKAK 2016
#olatutalkak #EgiaEuskaraz Iaz parte hartu zuten ikasleek ere, Egiako Euskaraz Egunean eta Olatu Talkak ekimenean. Aurten, Hormairudia osatu dute, bigarren fasea pintatuz. Zorionak! ARGAZKI GUZTIAK HEMEN.
2015/05/08
PRODUKTUAK BIRZIKLATZEN: PUBLIZITATE KARTEL DIGITALA
Produktuak birziklatzen eta
diseinaitzen ari gara 3DBH DISEINUAN eta #PUBLIZITATE kanpañarako #KARTEL DIGITALA
sortuko dugu produktuarekin. Software librea erabiliko dugu
horretarako(Inkscape eta Gimp, Ubuntu Linux gainean) eta baldintza hauek jarraitu beharko ditu ikasleak gauzatzerakoan:
- KOLOREA kontuan izateaMonokromia, harmonia, kontrastea, bizitasuna, tenperatura,...
- IKASLEAK modelo gisa parte hartzea argazkianProduktuaren araberako erabilerarekin
- PUBLIZITATEAN orokorrean erabili ohi den erosketarako esaldia erabiltzeaEdozein produkturentzat balio lezakeena(erosi, frogatu, eskaintza, hemen,...)
- PRODUKTUAREN berariazko esaldi deskriptiboa erabiltzeaTipografia kontuan izan produktuaren izaera eta merkatuarekiko
- IKUSIZKOEN HIZKUNTZA kontuan izateaKonposizioa, adierazpena, erritmoa, testura, argia,espazioa, izakera,...
beste atalak
3DBH DISEINUA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
donostia,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolore teoria,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
publizitatea
2015/04/24
ILUSTRAZIOA GAZTELERA ARLOKO TESTUENTZAT. LIBURUAREN ASTEA. 2DBH
#Liburuaren egunaren inguruan Gaztelera arlokoek elkarlanera gonbidatu gaituzte eta onartu dugu. Beraiekin, ikasleek testua aukeratu dute eta Plastikan ILUSTRAZIOA gehitu. Emaitzak, bukatu ahala, KLIKATUZ ikusi ahal izango dituzu. Plastikan lortu nahi izan diren helburuak hauek izan dira:
- Akuarela erabiliz, marrazkirako bide berriak irekitzea, nahiz eta marrazkiaren joan etorriaren(akuarela eta ur asko) kontrola, guztiz gure esku ez egon.
- Kromatikoki, akuarelak gardentasunean nahasten direlarik, aberastasuna bermatzea, monokromatikorantz hurbilduz eta naturan ez dauden koloreak frogatuz.
- Adierazpena indartzea, akuarelaren ura paperaz xurgatuz testura ezberdinak lortuz.
2015/04/16
PLASTIKAN ARKITEKTURA LANTZEN 2DBH
Arkitektura lantzen
ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz.
Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu.
Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non
dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building
geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo
analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG
artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren
marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian
marraztuko da.
Talde lanak ikasketa
prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu.
Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du
arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu,
oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi.
Gero,
hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera,
ingurunea zehazten joango gara.
Hau dena egiteko erabiliko
ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua,
ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia.
Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako
hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.
beste atalak
#marrazki teknikoa,
#marrazkia,
2DBH PLASTIKA,
3D,
ARKITEKTURA,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
inkscape,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/02/04
ARTE ABANGOARDIAK 4 DBH PLASTIKA
Inauteriak aitzakia
mihise gaineko pintura egin dugu, koloretako tenperak, pintzelak eta
bertikalki pintatuz, zutik horman pintatuz eta distantziara
begiratuz. Mozorro aukeren artean, pertsonaia hautatu dugu
pintatzeko. Prozedura, argiaren araberako kolorearen ñabardurak
bilatzean oinarritu da, argitasuna eta itzaldurak kolorearen
tenperatura bero eta hotzarekin konbinatuz. Pintzeladak, askea
izatean, adierazpena areago dezake eta lasaiago pinta dezakegu,
ikuspegia urruntzean, hurbiletik zakarra dirudienak, urrunetik ongi
funtzionatzen baitu, kasuak kasu.
Kolorea modu askean
eta adierazpen maila asko indartuz jardun duen Arte mugimenduetatik
aitzindarietakoa Faubismoa izan da. Analisi lana egin behar dugu
orain. Ikasle bakoitzak abangoardiako Arte mugimendu bana aukeratuko
du eta bizpahiru irudiz baliatuz ahozko azalpena emango du. Irudi hauek
eta esteka parea ikasleak norberaren Blogean publikatuta izango du.
IKUSI GEHIAGO IKASTEKO ABANGOARDISMOAREN ADIERAZPENAK WIKIPEDIAN
IKUSI GEHIAGO IKASTEKO ABANGOARDISMOAREN ADIERAZPENAK WIKIPEDIAN
2015/01/21
INAUTERIAK PINTATZEN. 4DBH PLASTIKA

3 eta 4 DBH Plastikan #marrazkia eta
#pintura uztartuko ditugu #inauteriak gaiari heltzeko. Propagandako
egutegi erraldoiak hartu eta birziklatu ditugu mihise moduan
funtziona dezaten. Ikasleak, banaka edo taldeka, interneten
nabigatuko du eta pertsonaia aukeratu beharko du mozorroa marrazteko.
Behin irudia aukeratuta, mihisean marraztuko du, marrazkia kokatuz
eta ardatz nagusiak zein puntu interesgarrienak markatuz. Tekniken
artean hautatu behar da ondoren: tenpera, collage ala biak nahastuta.
Hortik aurrera, lana egin eta disfrutatzera.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
kartela,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/09/27
ZIRKULU KROMATIKOA. KOLOREA.
Argiluna landu dugu
arkatzez, boligrafoz eta azkenik akuarelaz, 2DBH plastikan. Argiluna landu ondoren
eta kolorea beti lan guztietan presente dagoenez, KOLOREAREN
SAILKAPENAK ETA TEORIA landuko dugu, ZIRKULU KROMATIKOA eginez.
Bai Gimpen eta bai Inkscapen milioika kolore klik batera.
Kolore gurpila saguarekin mugitu eta koloreak bilatu.
Koloreak zurira eta beltzera eralda daitezke.
Gama kromatiko guztia. Ñabardura, saturazio eta argitasuna kontuan izanik.
Ikasleak jolasean kolorearen teoriaren kontzeptuak beregana ditzake. Armonia eta kontrastea kolore argitasunaren arabera, eta baita ere, kolorearen tenperatuararen arabera, kolore hotzak eta beroak konbinatuz.
Kolore nagusietatik bigarren mailako eta hirugarren mailako koloreak lortzeko ehunekoak erabil daitezke.
Software librea eta oso indartsua, aurrerakoia, euskaraz dagoena. Argi koloreak zein pigmentu koloreak bereiztuz(CMYK).
IKT baliabideak informazioa azkar eta modu dinamikoan partekatzeko aukera ematen du. Internet liburutegi digital zabala eta irekia.
Kolorearen teoria
ikastea nahiko atsegina da ikasleentzat eta erraz barneratzen dute.
Zirkulu kromatikoa egitea atsegina gertatzen zaie. Blog sarrera
honetan, zirkulu kromatikoa nola egin azaltzen saiatuko gara, IKT
baliabideak aplikatuz eta ikaslearengan aukera guztiak irekiz:
paperean gauzatutako zirkulu kromatikoa egingo dugu, pigmentu kolore
moduan. Horretarako ikasleak tenpera, koloretako arkatzak, akuarela eta
aldizkariekin collage teknikak aukera ditzake. Baina, lehenago
ikasleak kolorearen teoria nagusia bilatuko du wikipediara edo beste
webgunetara joz. Behin teoria irakurrita Gimp eta Inkscape programak
erabiliz, modu digitalean, kolorearen sailkapena eta nahasketa
ezberdinak ikertuko ditu, klik pare bat eginez, kolore gurpilak
begiratuz. Dena argi eta garbi ulertutakoan, musika ona jarri eta
eskuz pintatzera...
Hurrengo bideoaren azpitituluak euskara, gaztelera eta inglesa hizkuntzetan aukera daiteke.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
gimp,
ikt,
inkscape,
kolore beroak,
kolore teoria,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
wikipedia,
zrkulu kromatikoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











































