bannerra 1
2015/03/19
4DBH MARRAZKETA GEOMETRIKOA: ARKU KAPAZA
Arku
kapaza, izenak esaten duen bezala, arkua da, leku geometrikoa, non
konstante mantentzen den AB zuzenarekiko angelua arku guztian zehar. Italia eta oporretatik bueltan, #4DBH--ko programazioko kurrikulumean sartzen diren #MARRAZKETA TEKNIKO edukiAK lantzen joango gara, ESKUAIRA ETA KARTABOIA, KONPASA eta #LIBRECAD marrazki teknikoa modu DIGITALEAN lantzeko software libre eta potentea erabiliz. Jarraian ikus ditzakizue grafiko marrazkiak, #WIKIPEDIATIK hartutakoak dira:
90º
angeluaren arku kapaza.
Arku
kapaza erabiliena, 90º ekoa da, Talesen 2. Teoremarekin
erlazionaturik dagoelako. Kasu honetan, arku kapaza zirkunferentzia
da, AB zuzena honen diametroa delarik.
Geometria eta aljebra konbinatzen dituen #software librea da.
Software matematikoa da, #Markus Hohenwarterrek sortua eta gaur egun
ere garatzen jarraitzen duelarik. #Html5 eta #Javascript dela eta
ikusleak grafikoan parte har dezake.
2015/03/14
GARAZI ETA JUNE LAUAIZETAN BISITAN
Aurreko
blog honetako post-ean iragarri bezala, Zizurkiletik jaso genuen, “
Nigan sinistu” genero indarkeriari buruzko bideo labur metraje
zoragarriaren egileen bisita Lauaizeta ikastetxean, Martxoak 8aren
harira. Talde handiagoaren ordezkari bi, June eta Garazi, gurekin
izan ziren beraien lana berrikusi eta horrelako lan ona egiteko
gakoak azaltzen. Egitasmo aberasgarria, gure ikasleei
irakaste-prozesuan iturriak aberastuz eta zeharkako prozedurak
bilatuz. Eskertu hemendik bi gazteei etortzeagatik eta bideo
lanagatik.
Hurrengo
bideoa sortutakoan, berriz gonbitea luzatuko diegu eta ea, ordurako,
hamaiketakoa beroa eskain diezaiekegun...
2015/03/12
HITZALDIA MARTXOAK 8: IKUS-ENTZUNEZKOEN HIZKUNTZA
Martxoak 8, emakume
langilearen eguna dela eta, Plastikatik hitzaldi modukoa antolatu
dugu, beste lankideekin batera martxoak 13 ostiral honetarako,
Lauaizeta ikastetxean. Genero indarkeria gaia medio, 4DBH-n dabiltzan
Zizurkilgo neska kuadrilla batek bideo labur metrajea sortu zuen,
sekulako adierazpen eta indar bisualarekin. Egileekin kontaktatzea
erraztu ziguten eta gonbidatu genituen elkarrekin bideoa berrikusi
eta hari buruzko gogoetak partekatzea, bideoaren egileak eta gure
ikasle batzuen artean.
2015/03/06
2015/03/01
PLASTIKA 4 DBH: PANPINA ERRALDOIA
#Korrika2015
martxoaren 22an pasako da Donostiatik. Egun horretan bertan doaz
4DBHkoak ikas bidaiara Italiara. Korrikari harrera egiteko #panpina
#erraldoia egingo dugu talde lanean. Lehenik, ideia pentsatu eta
diseinua zehaztuko dugu, planifikazioa adostu behar dugu. Zer egin,
nola eta zertarako. Kanpoko pertsonaiaren itxura aldakorra bada ere,
zehazteke dagoena, panpinaren barruko egitura berdina izango da.
Hots, barruko egitura egiten hasiko gara, kanpoko itxura erabakitzen
goazen bitartean. #Birziklapena da #proiektu honetako gaietako bat.
Etxean sortutako hondakin batzuekin(papera, kartoia, plastikoa,...)
sortuko ditugu panpinaren testura eta formak. Egituraren “hezurrak”
#banbu adarrak izango dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)