Gaur abenduaren 3an ospatzen da euskararen eguna mundu mailan. Lauaizetatik TOK bideo lehiaketa antolatu da Lauaizeta ikastetxean eta Plastikatik esku bat bota dugu publizitatean eta bideoak sortzen ere. Bideoak gelaka sortu ditugu eta ondo pasatzeaz gain saria da gure helburua: hamaiketakoa taldearentzat! Lauaizetako blogean klikatuta ikusi ahalko dira aurkeztutako lan guztiak.
bannerra 1
2021/12/03
LAUAIZETATIK TOK BIDEOAK EUSKARAZ
Gaur abenduaren 3an ospatzen da euskararen eguna mundu mailan. Lauaizetatik TOK bideo lehiaketa antolatu da Lauaizeta ikastetxean eta Plastikatik esku bat bota dugu publizitatean eta bideoak sortzen ere. Bideoak gelaka sortu ditugu eta ondo pasatzeaz gain saria da gure helburua: hamaiketakoa taldearentzat! Lauaizetako blogean klikatuta ikusi ahalko dira aurkeztutako lan guztiak.
2021/11/28
PALEOLITOA PLASTIKAN. LABAR-ARTEA.
Labar artea landu dute Paleolito gaian gizarte arloan eta Plastikan egin ditugu GIF animazioak.
Urtero egiten ditugu arloen arteko proiektuak zeharkatu.
Urte batean, Paleolito gaia landu zuten Gizarte arloan
eta elkarlanean kobazuloa bihurtu genuen korridorea eta aitzina garaiko uneak berreskuratu
genituen.
Animazio batzuk ikusgai dituzue hemen, Paleolitoko labar artekoak eta beste batzuk
librekoak.
2021/11/22
SCI FI 3D ESZENAK. ZIENTZIA FIKZIOA : SORMEN IREKIA.
2021/11/18
3D ESZENA HIPERREALISTAK. Zeruak NISHITA addona erabilita.
Addonak programa bati hau hobetzeko eransten zaizkion programa txikiak dira. 3D mundua iraultzen ari den Blender software librearen kasuan etengabeko garapena ari da gertatzen. Mundu osoko komunitateak ekarpenak egiten ari zaizkio Blender progamari eta hau etengabe eguneratzen ari da. Abenduan aterako dute #Blender 3.0 bertsioa.
Blender ireki eta zerua jartzeko nahikoa da NISHITA SKY TEXTURE jartzea. Parametroak animatu, eguzkiaren altuera adibidez, eta egunsentiaren animazioa egin dezakezu. Kaskahezurra egiteko denborarik ez? deskargatu internetetik FREE bada eta egilearen izena jarri kredituetan #Suresh-sureshundaram (https://www.cgtrader.com). Musika konposatzeko denborarik ez, berdin, deskargatu librea bada eta egilea aipatu #Onurvari (https://soundcloud.com). Aipatu behar ere komunitateak eskaintzen dituen bideotutorialak hortik zehar. Kasu honetarako laguntza berezia jaso dut kanal hauek ikusita: #cinematix https://www.youtube.com/channel/UCpuKDBw8IVIdKWPhiB2VDNQ eta #emeuve https://www.youtube.com/c/EmeUve.
Duela urte gutxi pentsa ezinezkoa zena gertatzen ari da 3D munduan. Ikastetxeko ordenagailuetan 3D eszena hiperrealistak sortuko ditugu. Zer da 3D eszena hiperrealista? argiztapena naturala gertatzen denean. Argiak itzalak sortzen ditu eta objektuek beraien arteko harremanetan hainbat itzal ñabardura sortuko dituzte: objektua urdina bada, ondoko objektuan joko duen isladak urdinduko du itzal hori.
Sortuko dira eszena hiperrealistan materialen testurak, isladak, gardentasunak eta gardentasun zein azalera zikinak (hatz markak, pitzadurak, kolpe markak, hezetasunaren markak eta abar luzea).
Eszena hiperrealistan argazkigintzan eta zineman erabiltzen den eremu sakonera erabiliko dugu, eremu batzuk desenfokatuz eta, nahi izanez gero, "aberrazio kromatikoa" erabiliko dugu.
Airearen hauts kantitatea kalkulatu eta jarriko dugu; eta, goian aipatu bezala, Nishita addonaren abantailaz balia gaitezke: batetik, eguzkiaren indarra zein tamaina definituko ditugu (zenbat eta argi iturria handiagoa orduan eta itzalaren ertzak suabeagoak izango dira), bestetik, eguzkiaren altitudea eta latitudea, eta, azkenik, eguzkiaren argiaren kolorea definitu genezake.
Irudimena erabili eta pentsatu duzun hori, lasai, egin daiteke.
Parametro guztiak animatu daitezke.
Deskargatu eta erabili software librea! https://www.blender.org/download/
2021/10/03
ARTE GARAIKIDEAREN ANALISIA. IRUDIAK IKUSI.
Irudiak ikusi, aurrekariak ezagutu eta bakoitzak egin beharko du 2 edo 3 esaldiko hausnarketa.
Arte lana "Karratu beltza fondo zuriaren gainean".
Abstraktua da. Europan arte abangoardiak pentsamolde aldaketak plazaratzen hasiak ziren.. Errusiar inperioaren amaierarekin bat sortu ziren ere arte abangoardia gehiago. Aurreko gizartearekiko kulturarekin hautsi nahian, kultura berri baten bultzatzaile. Garai hoiek arte, arte pinturak erosi eta dastatzen zituzten pertsonak dirudunak eta boteretsuak ziren: agintari, noble eta elizako boteredunak. Herritarrek, ikustekotan, elizetan ikusten zituzten pintura erlijiosoak. Errusiar iraultza gertatu zenean, hainbat arte korronteek proposatzen zuten gizartearen kultura aldaketa, herritar guztien eskubideen berdintasuna, askatasun kulturala, soziala eta boterearen egituraketa justuagoa eta demokratikoagoa.
Arte lana "Eskailera eta ispilua".
Surrealista da. Argazkiak egiten ditu sortzaile honek. Hizkuntza poetikotik oso hurbil dagoen argazkilaria da. Objektuak eta ideia erabilita kontzeptuak garatzen ditu. Eskultura eta argazkigintza uztartu eta arte lanean bihurtzen ditu argazkigintzaz baliatuta.
2021/09/15
BODEGOIA PLASTIKAN. BAI ALA EZ?
Bodegoia egiterakoan behaketa lantzen da, analisia. Objektuen formak eta elkarren arteko harremana konposizioan. Objektuen testura eta koloreak landu daitezke. Argiak, itzalak eta distirak. Objektuan ondoko objektuaren koloreak izan dezakeen eragina ikus genezake.
Baina merezi al du ariketa horretarako planteatzea? Ezin al dira landu kontzeptu eta prozedura hauek beste moduko proiektuetan?
2021/09/08
PLASTIKA 21-22 IKASTURTEA HASTERA DOA!
2021/06/21
3D IRUDI ETA ESZENA ERREALISTAK
Plastika eta Ikusizkoen hezkuntzan une oro ari gara gauzak sortzen. Hainbat hizkuntza plastiko erabiltzen ditugu. Proiektura ondoen egokituko dena, ahal bada. Irudiak eta objektuak sortzeko, edozein eszena sortzeko, 3D mundua eskura daukagu software libreari esker.
2021/05/29
IKASLE OHIEN BISITA DIDAKTIKOA: ZINEMA, ARGAZKIGINTZA ETA MODA DISEINUA.
Programatuta genuen bezala etorri ziren Lauaizetara gure ikasleak izandako Ainhoa Gutierrez, June Alduntzin (@xurne.s /instagram) eta Irati Albizu (@iratiroal /instagram). Esperientzi aberasgarria, bisita soilik ona izanik ere, beraien ibilbide sortzailea azaldu ziguten, buruan dituzten proiektuak; eta, pasatako ikasketa eta esperientziak ere partekatu zituzten gurekin. ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU.
Ainhoak egindako zinema proiektuak erakutsi zizkigun eta bertan dauden zinema-hizkuntzaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Saiatu ginen gainera ikasleek, 4dbhko plastikako ikasleek, zinemaren komunikazio erreminta horiek uler zitzaten.
June etorri baino aste batzuk lehenago argazkigintzaren inguruko ariketak egin genituen: argazkiak atera, argazkiak analizatu, argia, espazioa, adierazpena...Ondoren, instagrameko Juneren argazki artistikoak aukeratu eta tinta txinoarekin marraztu genituen, argazkiaren sekretuak aurkitzeko. June bisitan etorri zenerako ezagutzen genuen bere lana zertxobait. Junek azaldu zituen bere esperientzia eta argazkiarekiko bere planteamendua eta helburuak. Solasaldiaren ondoren Junek gidatutako argazkiak atera genituen ikastetxean zehar.
Irati etorri zitzaigun bere moda diseinuko hainbat arroparekin, beraien arteko ezberdintasunak eta ñabardurak argitzeko; modaren diseinuan garrantzitsuak diren gakoak argitzeko; josketaren zailtasunak ulertzeko. Aurretik, ikasleek arte klasikoko eskulturan eta pinturan ikusitako arropak erreproduzitu zituzten tintarekin; eta koloretan, gaur egungo arropak marraztu zituzten, mugikorretik hautatutako irudietatik. Bere proiektuaren landutako marrazki eta artxibategi moduko bat ere erakutsi zigun. Eta gainera, aurkezpen digitala prestatu zigun ere moda diseinuaren azpiegiturak eta ildo nagusiak erakusteko. Iratiren kasuan, azaldu zigun moduan, moda diseinuan ideiak landu eta estiloa jorratzen duzun heinean, enpresari/autonomo moduan jardun behar duzu; eta, ondorioz, ekonomiak zein merkatuak asko mugatzen dute egiten duzuna.
Lauaizetako ikasleak Lauaizetan bukatu eta bisitan etortzea esperientzi aberasgarria da denontzat. Oso ondo pasa dugu. Ea hurrengo urteetan ere jarraitzen dugun antzekoak egiten. Milesker Ainhoa, June eta Irati.
2021/05/24
AUZOEKIN ELKARLANEAN. LETAMAN GAZTETXEAK 25 URTE.
Letaman gaztetxeko kide eta ikasle ohi batzuk etorri zitzaizkigun bisitan Lauaizetara eta 25. urteurrena zela eta, eskatu ziguten ospakizunetarako kartel/logoa egiteko ikasleekin plastikan.
Lehenik eta behin gaiaren inguruko hausnarketa eta hurbilketa teorikoa egin dugu: gaztetxea. Ondoren, konposizioaren lanketa egin dugu eremu beltz eta zuriaren arteko erlazioan ideiak bilatzen. Zuri beltzean egin behar genuen. Ideiaren sintetizazioa eta transmisioa bilatu nahian #inkscape software libreko irudi editore bektorialean aritu gara konposizioa borobiltzeko. Gehitu ditugun tipografiak dafont.com webgunetik aukeratu eta deskargatu ditugu.
Horretan ibili gara eta hemen dituzue proposamenak. Ea Letamanen baten bat aukeratzen duten. KLIKATU goiko irudian proposamen guztiak ikusteko.
Letaman ikusiko garelakoan, jarraitu aurrera beste 25 urte gutxienez!
2021/05/15
ALGARAKLOWN. PAILAZOAK OSPITALETAN IRRIAK ZABALTZEN.
2021/05/10
21/22 PLASTIKA HAUTAZKOA 4 DBH.
KLIKATU IRUDIAN HAUTAZKOAREN AURKEZPENA IKUSTEKO.
Hurrengo urteari begira 3dbhkoek hautazkoak aukeratu behar dituzte. Plastika mintegitik 4dbhn PLASTIKA hautazkoa eskaintzen da. Kurrikulum-proiektua kontuan izanda, proiektuak garatzen aritzen gara, hainbat teknika erabilita ikasgelan, korridorean, kalean eta beste hainbat espazioetan: banaka-taldeka, IKTak erabiliz, aniztasuna kontuan izanik, euskaraz eta software librea bultzatuz; eta Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan murgilduta. Hala nola, marrazkia, komikia, argazkigintza, zinema, diseinu grafikoa, animazioak, 3D diseinu eta animazioa, Arte garaikidea, Artearen historia eta abar.
2021/05/01
MARRAZKETA ARTISTIKO DIGITALA.
Marrazketa artistikoa egiteko modu digitala (bideoa ikusteko klikatu hemen) erabiliko dugu. Kontzeptuak bereganatzeko ingurua eta bertako objektuak behatuko ditugu. Argiaren kalitatea analizatuko dugu, haren indarra, izan ditzaken kolore aukerak, eta azkenik, argi hori nondik datorren. Marraztuko dugun objektuaren egitura ikertuko dugu: geometria eta konposizioa, egituraren zati garrantzitsuenak eta bigarren mailako elementuak.
2021/04/25
MARRAZKI DIGITALA PLASTIKAN: TABLETAK
Gizarten Egipto lantzen ari dira eta, gonbidapena luzatu eta onartu ondoren, Plastikan Egiptoko irudiak landu ditugu. Egiptoko irudia aukeratu eta koloretan erreproduzitzea izan da helburua, koloretako arkatzekin. Baina irudimena lantzeko gaur egungo zerbait txertatu behar izan dugu marrazkian Egiptoko ezaugarriak galdu gabe, ahal bada.
Aurreko blog sarrera baten aipatu bezala, 1dbhko ikasle batzuek tabletak etxetik ekarri eta marrazkiak zein animazioak tabletetan egiten dituzte: hala nola, Gabrielle, Ilune, Nora, Juncal, Alaitz, Maider, Irati... Arkatzez eta tabletarekin prozedurak antzekoak dira. Tabletak koloreak hautatzeko edo zuzenketak egiteko erraztasuna emango dizu, baina trebezia izatea ere eskatuko dizu.
Hemen goian ikus ditzakezue Gabrielle eta Iluneren marrazkiak. Ikaragarri onak dira. Marrazki eta lan guztiak dira onak eta asko...ikaragarri onak. Nola egin duten ikusi nahi? Klikatu bi esteka hauetan eta ikusi: Jainko otsoa eta Egiptoko Simpson.
2021/04/23
3D ANIMAZIOA. PERTSONAIA ETA EFEKTUAK MODU LIBREAN DESKARGATU ETA ERABILI.
Bideoa ikusketo klikatu irudia.
Gaur egun 3D diseinu eta animazioa egiteko Blender software librea daukagu. Software oso ona eta komunitateak indar handiarekin garatu eta zaintzen duena. Deskargatu eta erabiltzeko: https://www.blender.org/
Norberak landu ditzake 3D animazioaren atal guztiak softwaretik irten gabe: 2D eta 3D diseinua, marrazki teknikoa, simulazio fisikoak, partikulen sistemak, likidoak, sua eta kea, vfx efektu bereziak, bideo edizioa, 3D eskultura, 3D animazioa, konposizioa, argiztapena, testurak eta mila gauza geihago...
Baina horrek luze jo dezake. Horregatik, proiektu luzeak egiteko talde lanean aritzea eta indarrak metatzea komeni da. Baina, proiektu txikiak egiteko, eta nahiz eta bakarrik dena egiteko gai izan, interneteko webguneetatik jaitsi daitezke lizentzia librekoak diren besteek egindako hainbat fitxategi: 3D pertsonaiak, animazioak, objektuak, paisaiak, testurak,suak, keak eta antzeko efektuak, argiak eta abar luzea.
Bideoko leherketa efektuak, openVDBak. Libreak. https://jangafx.com/
3D pertsonaia deskargatu: https://free3d.com/ https://www.mixamo.com/
Bideo edizioa: https://www.openshot.org/ Diseinu bektoriala: https://inkscape.org/ Irudi diseinua: https://www.gimp.org/ 3D diseinu eta animazioa: https://www.blender.org/ 3D pertsonaia deskargatu: https://www.mixamo.com/
2021/04/17
KULTUR ASTEA MAIATZEAN: ZINEMAGINTZA, MODA DISEINUA ETA ARGAZKIGINTZA
2021/03/11
2021/02/09
ARGAZKIGINTZA. JUNE ALDUNTZIN.
Plastikan argazkigintza lantzen hasi gara eta konturatu gara telefono mugikorrarekin gaur egun zenbat argazki ateratzen ditugun, ia egunero. Mugikorrak geroz eta hobeagoak erosten ditugu: kamera onak ditugu poltsikoan, hara eta hona ibilita ere, beti eskura.
Askotan zaila da argazki ona definitzeko orduan hautatu beharreko irizpide sorta. Batzutan gauza bati erreparatuko diot eta bestean beste bati. Argia, esanahia, unea, kokapena, begirada, gaia...
2021/01/29
TEKNIKA ARTISTIKOAK. XAKEA ETA ITZALA.
Teknika hautazkoan xakea eta itzala gaia hartuta marrazkia edo irudia sortuko dugu. Sarean aurkitutako edo bakoitzak sortutako argazkia erabiliko du: piezak kokatu eta mugikorrarekin linterna erabili eta argazkiak atera. Konposizioa eta ikuspuntua erabaki. Ikertu. Gimp software librea erabili argilunak bilatzeko, testurak...
Xakeari buruz zer esan esan ez denik? #Netflixeko #The Queen's Gambit serieak xakea egunerokora ekarri du, berriz ere. Guda hotzaren garaietara ekarri gaitu, xakearen garrantzia pil pilean zegoenekora. Xakea haria eta emakumea protagonista. Serieak hainbat gai jorratzen ditu eta ondo kontatua deritzot.
#Xakea asmatu zeneko zenbaki jokoen kondairak, gari aleena, txundigarria izaten jarraitzen du oraindik. Zenbat bilioi... eta lepoa moztu! Ekialdeko kulturan sortutako jokoa xakea; eta, gero, mendebaldeko kulturak kultuak; eta ezezagunak, berriz, basatiak. Galileori galdetu besterik ez...
Gari aleetatik Gari idazlera pasako gara. #Gari Berasaluze idazle eta kazetaria idazten ari da xakeari buruz, ekarpen oso interesgarriak eginez. Gomendatzen dizuet hauek irakurtzea. Baita bere liburuak irakurtzea eta bere bloga, #kalaportu, jarraitzea ere. https://gari2017.wordpress.com/
2021/01/27
MUSIKA PLASTIKAN. ENTZUN ETA SORTU. MIHISE (USURBIL-EUSKAL HERRIA).
Lan luzeak egiten ditugunean musika entzuten dugu Plastika gelan. Askotan euskal musika, euskaraz eta gazteleraz, eta munduan zehar egindako musika ere. Hemen zerrendatzea entzuten ditugunak bukaezina litzateke eta baten bat ahaztu ezkero hanka sartzea. Baina aipamenak egiteko aukera ere badugu hemen. Zuzeneko kontzertuak ezin egin egoera hontan digitalki edo DVDa erosita entzun ahal ditugu eta musika onaz gozatu. Oraingo hontan Usurbileko MIHISE (BALIO DUTE WEBGUNEA) taldea aipatu nahi dugu hemen.
Musika entzuten dugu gustura egon nahi dugulako lanean ari garela eta musikak ere ideiak plazaratzen dituelako. Kultura. Zer entzun.
Gainera, sormen eremuan bideoak sortzen ditugunean, animazioak eta bestelako bideo lanak, musikarekin elkartzen ditugu. Sormeneko atal garrantzitsua osatzen baitu musikak.
2021/01/17
PERSPEKTIBA ETA ARGIZTAPENA.
Perspektiba landuko dugu 12 marrazki edo irudiekin. Laugarrena ikastetxeko korridorea marraztea izan da, bertatik bertara. Horretarako, hiru marra famili hartu ditugu kontuan: horizontalak, bertikalak eta sakonera edo ihes puntura doazen zuzenak. Perspektiba landuko dugun guztietan kontuan izango dugu hiru zuzen famili hauena.
Bitartean, argiztapenaren ariketa bat egingo dugu. Internet sarean korridore
baten argazkia hautatuko dugu. Irudi honek interesa piztu behar du: argi eta
itzalengatik, eraikinaren historiagatik, espazioaren formengatik...
Behin irudia deskargatuta software libreko #Gimp irudi editorea erabiliko dugu, edo mugikorreko irudiak editatzeko aplikazioren bat. Zer da egin behar duguna? Kolore distira zein kontrastea erabilita irudia argitu (1), irudia orekatu (2), eta irudia ilundu edo asko ilundu (3).