bannerra 1

bannerra 1
#kartelgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#kartelgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/02/20

IKONIZITATEA INAUTERIETAN: HIZKUNTZA PLASTIKOA


 Inauteriak aitzaki pertsonaiak irudikatzen ari gara mozorrotzeko ideiak izateko. Marrazkiak egiten. Irudiak. Helburua korridoreak inauterietarako girotzea eta ikusleak irudikatzeko modu berriak jasotzea da. Abstrakziora hurbilduz pertsonaiak irudikatu ditugu. Pertsonaiak ezagutzeko bere forma , koloreak eta ezaugarri nagusiak izan ditugu kontuan. Irudi guztiak ikusteko klikatu ondoko irudian. Ea asmatzen duzun zein den bakoitza...

2021/05/24

AUZOEKIN ELKARLANEAN. LETAMAN GAZTETXEAK 25 URTE.


 


Intxaurrondoko auzoan Letaman gaztetxeak 25 urte bete ditu auzo eta Donostialdeko gizartea aberasten, espazio libre, partekatu, asanbleario eta autogestionatua aurrera eramaten. Ez gara hemen hasiko zerrendatzen  zein baliotsua den gaztetxeek egiten duten lana Euskal Herrian zehar. Dagoeneko denok badakigu.

Letaman gaztetxeko kide eta ikasle ohi batzuk etorri zitzaizkigun bisitan Lauaizetara eta 25. urteurrena zela eta, eskatu ziguten ospakizunetarako kartel/logoa egiteko ikasleekin plastikan. 

Lehenik eta behin gaiaren inguruko hausnarketa eta hurbilketa teorikoa egin dugu: gaztetxea. Ondoren, konposizioaren lanketa egin dugu eremu beltz eta zuriaren arteko erlazioan ideiak bilatzen. Zuri beltzean egin behar genuen.  Ideiaren sintetizazioa eta transmisioa bilatu nahian #inkscape software libreko irudi editore bektorialean aritu gara konposizioa borobiltzeko. Gehitu ditugun tipografiak dafont.com webgunetik aukeratu eta deskargatu ditugu.

Horretan ibili gara eta hemen dituzue proposamenak. Ea Letamanen baten bat aukeratzen duten. KLIKATU goiko irudian proposamen guztiak ikusteko. 

Letaman ikusiko garelakoan, jarraitu aurrera beste 25 urte gutxienez!