bannerra 1

bannerra 1
#inauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#inauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/02/25

MARRAZKIAK 1DBH: COLLAGE TEKNIKA, INAUTERIAK.

Collage teknikak lortzen duen hizkuntza plastikoa berezia da, adierazpen handikoa. Kolore planoek sortzen dute irudia, adierazpen handiarekin eta ikusizko indar handiarekin.

Pasatako inauteriak girotzeko egin genituen pertsonaiak. LANAK ikusteko klikatu goiko irudian.



2025/02/18

MASKARAK: INAUTERIAK

 Greba deialdiak izanik eta greba egingo dugulako, aurten ez ditugu inauteriak ikastetxean ospatuko festa moduan. Baina ikas egoerak bai sortu ditugu inauterien inguruan. 3DBH-ko #arte teknikak hautazkoan #maskarak egingo ditugu. Pertsonaiak landu eta paper-kola eta tenperekin, birziklatutako materialekin ere, maskarak sortuko ditugu. Adimen artifiziala erabilita irudiak 3D objektu bihurtuko ditugu, dohainik, eta 3D eremuan, #Blender programarekin maskara birtualak ere sortuko ditugu. Horrela, hiru dimentsioak, objektuaren bolumena eta izaera, eta, baita ere, isometrikoa eta bistak landuko ditugu. Maskarak identitatea izan behar du, testura, pertsonalitate espezifiko bat adierazi behar du; eta ahal bada, keinuren bat egin behar du zerbait adierazteko: haserrea, alaitasuna, harridura, seriotasuna, ikara, sorpresa edo antzeko zerbait (emotikonoak...).

Klikatu beheko irudian lan guztien garapena ikusteko. Hau Lore B.-rena da.




2022/03/14

PLASTIKAN HAINBAT LAN BILTZEN

 

Bigarren ebaluazioa amaitzen ari gara. Hainbat lan egin ditugu eta inauteriak igarota azken lanak biltzen hasi gara. Hemen dituzue lagin batzuk eta denak amaitutakoan google/argazkiak karpeta batean jasoko ditugu. Goiko hau Saturnoren koadroa da Rubensek egindakoa, Pradoko museoan dago gaur egun. Ariketa, arte lana aukeratu eta gif animatua sortu. Alana M.-k egin du.



M8 egunaren harira 1911 inguruko mexikar iraultza zapatista hartu dugu gaia eta Adelitak deituriko emakume gerrilariak marraztu ditugu inolako irudirik ikusi gabe, ez mugikorrik ez ordenagailurik ez dugu erabili, buruz egin ditugu marrazkiak. Bata Maren U.-rena da eta bestea Anna W.-rena.

M8 egunaren harira ere proportzioa eta testura landu ditugu Greta Garbo aktorearen argazkiaren erreprodukzioa handituta.


Animazioak eskuz marraztuta ere egin ditugu, geihenak Gimp software librea erabilita eta beste batzuetan mugikorreko hainbat aplikazio erabilita. Animazio hau Alaitz V.-rena da.

Errotua ere erabili dugu, tinta txinarrarekin batera, hainbat emaitza bilatzeko asmoarekin. Goiko hau June M.-rena da.


Munduan zehar digitalki bidaiatu eta hainbat hiri bisitatu ditugu...Londresen Nahia M. ikaslea egon da.



Inauteriak garaian hainbat lan egin ditugu, hala nola, kartel digitalak, objetuak, marrazkiak...
Dead Pool gaiarena Lore E.-rena da.










2022/02/24

INAUTERIAK PLASTIKAN: OBJEKTUAK ESPAZIOAN KOKATU.

 

Plastikan inauteriak girotzeko proiektuak egiten ditugu. Oraingo honetan talde lanari garrantzia eman eta objektu handiak sortu ditugu espazioan eragiteko, hain zuzen, korridorean hautatutako espazioan. Lau proiektu gauzatu dira 4. mailan: Titanic itsasontzia, mexikar txapela, Spiderman eta Lady Bug. Argazkiak ikusteko klikatu argazki handia.

Proiektuetako bat hautatu eta antzerki xume bat egin dugu 3. mailako talde batekin.





2022/02/20

IKONIZITATEA INAUTERIETAN: HIZKUNTZA PLASTIKOA


 Inauteriak aitzaki pertsonaiak irudikatzen ari gara mozorrotzeko ideiak izateko. Marrazkiak egiten. Irudiak. Helburua korridoreak inauterietarako girotzea eta ikusleak irudikatzeko modu berriak jasotzea da. Abstrakziora hurbilduz pertsonaiak irudikatu ditugu. Pertsonaiak ezagutzeko bere forma , koloreak eta ezaugarri nagusiak izan ditugu kontuan. Irudi guztiak ikusteko klikatu ondoko irudian. Ea asmatzen duzun zein den bakoitza...