bannerra 1

bannerra 1
#4dbh plastika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#4dbh plastika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/03/26

HAUTAZKOAK PLASTIKAN 26-27 IKASTURTEAN

 

Hasi pentsatzen zein hautazko egin nahi duzuen hurrengo ikasturtean. Plastikatik hauek eskaintzen ditugu:

1 DBH: IRUDIMEN TAILERRA.

2DBH: IKUS-ENTZUN TAILERRA.

3DBH: ARTE/PLASTIKA TEKNIKAK.

4DBH: PLASTIKA.


2026/02/10

ARTEAREN HISTORIA ANIMATUA. GIF ANIMAZIOAK.


  • Aukeratu arte lan klasikoa.
  • Ireki #GIMP irudi editorean.
  • Pentsatu eta erabaki zer animatuko dugun. 

  • Arte lanean KLONATU eta animatuko dena desagerarazi.
  • ANIMATUKO DENAREN silueta sortu MASKARA-GERUZA erabilita.
  • SILUETA hori esportatu .PNG moduan.
  • .PNG SILUETA ireki (Ctrl+C - Ctrl+V) eta pegatu ARTE LANEAN.
  • SILUETAREN geruza bikoiztu eta MUGITU-BIRATU, behin eta berriz.
  • 30 bat aldiz.
  • ARTE LANA (KLONATUTAKOA) bikoiztu eta silueta bakoitzaren azpian jarri.
  • ITSATSI BEHERAKA silueta eta fondoa.
  • DENBORA LUZATU geruzaren izena aldatuta:
    • IDATZI: (2000ms) bi segundu geldirik egoteko.
  • HASIERAN eta amaieran behintzat geldiuneak sortu.
  • ESPORTATU eta izenaren atzean .GIF jarri.
  • LANA bukatu dugu.
  • LANAK ikusi hemen.






2025/09/12

ARTELAN KLASIKOA MARRAZTU

 Ikusizkoen hezkuntza garatzeko eta arte garaikidea ulertzeko eta deskodifikatzeko, arte klasikoa ezagutuko dugu, analizatu, sortu eta erakutsi. Interneten bilatu eta aukeratu XIV, XV, XVI eta XVII. mendeko artelan bat. Gustukoena. Bidali postaz irudia, nork eginda, garaia eta herrialdea. Interneten non eta nola bilatu? google irudiak, museotako webguneak, wikipedia eta antzekoak, google art project, adimen artifiziala erabilita, etxean galdetuta...

Behin lanean jarrita kartoizko kaxan tenpera erabilita artelanaren interpretazioa egingo dugu.

Argiak koloreari eragin:




Zerocalcare komikia euskaraz eskura daukazu (Farmazia Beltzak argitaratua), bertan antzeman daiteke argiak kolorean duen eragina ere. Netflixen duzu animazioa ere. Lan ikaragarri ona da. Klikatu beheko irudian eta Eibar.org webgunean berria irakur dezakezu. Behin Eibar.org helbidean sartuta, leku askotara eramango zaitu, adibidez, E-GORBLOGera, eta bertatik hona: #EuskalKomikiarenEguna, adibidez.


2022/06/10

ARTE INSTALAZIOAK. ARTE KONTZEPTUALA. EUSKAL MUSIKA. PLASTIKA.

 


Abenduan amaitu genituen proiektu hauek. 

Taldeka egin genituen, garrantzitsua eta 

aberasgarria taldean aritzea.

Abiapuntua euskal musika. 

Eta musikaria emakumea izanda, hobe.

Anari aukeratu genuen eta 

bere diskoa: ZEBRA.

Abestiak entzun, hitzak jaso, ideiak...

eta espazio konkretu batean 

sortu behar zuten/genuen arte proiektua.

Intalazioa, irekia, espazioan zabaltzen dena...

Interaktiboa, ikusle eta sortzaileen artean, eta

QR-aren bitartez ikusleak nahi izanez gero

beste atea bidaia jarraitzeko...



2022/05/02

3D edalontzi DIGITALA PLASTIKAN Blender erabilita

4dbh Plastikan edalontzi digitala sortzen ari gara, kristalezkoa. Ondoren kaxa diseinatuko dugu eta bertan aurkeztuko dugu edalontzia, animazio bat eginda. 3D eremuan lanean ari gara geometria lantzeko, isometrikoa eta bistak ikasteko, testurak lantzen ere ikasi nahi dugu eta argiztapena zein kameraren ikuspuntuak.




2022/03/14

PLASTIKAN HAINBAT LAN BILTZEN

 

Bigarren ebaluazioa amaitzen ari gara. Hainbat lan egin ditugu eta inauteriak igarota azken lanak biltzen hasi gara. Hemen dituzue lagin batzuk eta denak amaitutakoan google/argazkiak karpeta batean jasoko ditugu. Goiko hau Saturnoren koadroa da Rubensek egindakoa, Pradoko museoan dago gaur egun. Ariketa, arte lana aukeratu eta gif animatua sortu. Alana M.-k egin du.



M8 egunaren harira 1911 inguruko mexikar iraultza zapatista hartu dugu gaia eta Adelitak deituriko emakume gerrilariak marraztu ditugu inolako irudirik ikusi gabe, ez mugikorrik ez ordenagailurik ez dugu erabili, buruz egin ditugu marrazkiak. Bata Maren U.-rena da eta bestea Anna W.-rena.

M8 egunaren harira ere proportzioa eta testura landu ditugu Greta Garbo aktorearen argazkiaren erreprodukzioa handituta.


Animazioak eskuz marraztuta ere egin ditugu, geihenak Gimp software librea erabilita eta beste batzuetan mugikorreko hainbat aplikazio erabilita. Animazio hau Alaitz V.-rena da.

Errotua ere erabili dugu, tinta txinarrarekin batera, hainbat emaitza bilatzeko asmoarekin. Goiko hau June M.-rena da.


Munduan zehar digitalki bidaiatu eta hainbat hiri bisitatu ditugu...Londresen Nahia M. ikaslea egon da.



Inauteriak garaian hainbat lan egin ditugu, hala nola, kartel digitalak, objetuak, marrazkiak...
Dead Pool gaiarena Lore E.-rena da.










2021/05/10

21/22 PLASTIKA HAUTAZKOA 4 DBH.

 

KLIKATU IRUDIAN HAUTAZKOAREN AURKEZPENA IKUSTEKO.

Hurrengo urteari begira 3dbhkoek hautazkoak aukeratu behar dituzte. Plastika mintegitik 4dbhn PLASTIKA hautazkoa eskaintzen da. Kurrikulum-proiektua kontuan izanda, proiektuak garatzen aritzen gara, hainbat teknika erabilita ikasgelan, korridorean, kalean eta beste hainbat espazioetan: banaka-taldeka, IKTak erabiliz, aniztasuna kontuan izanik, euskaraz eta software librea bultzatuz; eta Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan murgilduta. Hala nola, marrazkia, komikia, argazkigintza, zinema, diseinu grafikoa, animazioak, 3D diseinu eta animazioa, Arte garaikidea, Artearen historia eta abar.