Egia
esanda, talde langilea 3DBH Diseinuko taldea. Diseinu digitala landuz
kotxeak internetetik deskargatu eta GIMP software librea erabiliz
tuneatu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.
bannerra 1
2015/12/18
ZINEMA KARTELAK EUSKARATZEN
Euskararen
mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik,
Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak
ikusteko.
beste atalak
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
euskara,
kartela,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
zinemaldia
2015/12/17
lauaizeta fashion week 2015
8 urte erabiltzen daramatzagu mantala zuriak zirenak. Hainbeste pintura eta proiektu. Hainbeste ikasle eta oroimen. Pinturaz zikin eta beste arrazoiak medio, Diseinuko hautazkoan berpintatu eta tuneatu ditugu. Gaiak Arte Garaikidea, Musika eta mugikorretarako Aplikazioak. Klikatu irudian guztiak ikusteko.
2015/12/16
UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA
1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta
ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez
eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso,
prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.
SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA LAUAIZETA 2015 PLASTIKA LANEAN
Abenduak
18 honetan, oporrak, eta 21ean Santotomas festa eguna Euskal Herriko
bazter guztietan. Txistorra eta azoka, txerriari begira. Udazkena
joan eta harrera neguari. Erlijiorik gabeko eguna izen
erlijiosoarekin. Lauaizetako 4dbhkoak han izango dira, Donostiako
santoto jaietan murgildurik, txistorra postua jarrita, Gipuzkoa
plazan. Animatu eta azaldu bertara! Iaz postu dotoreenaren saria jaso
genuen, ea aurten ere irabazten dugun. Hemen bertarako prestatu dugun
muntaia... Argazkiak ikusteko klikatu
beste atalak
#marrazki,
#santotomas,
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
donostia,
euskal herria,
euskara,
iprentsa,
jaia,
LAUAIZETA,
lehiaketa,
PLASTIKA 2.0
2015/12/10
SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 2
#TabakaleraArte garaikidearen Zentroa martxan
dago dagoeneko, nahiz eta eragile batzuk eta espazio ezberdinak ez
dauden oraindik bistan. #Arte garaikidea ulertu eta hausnarketak egitea erraza ez bada ere, hemen murgiltzera gonbidatuak gaude, donostiar, gipuzkoar, euskaldun eta munduko nahi duen oro. Gune dinamikoa izaki, garaian garaiko
momentu, jende, proiektu eta espazioak erritmo eta helburuen arabera
izango dira besteak baino emankorrago eta aberatsagoak. Eraikin
berrituan, bisita dezakezue barneko mamia , nahi aldiz, Donostiako #Egia auzoan, merezi du. Bere #webguneak
erakusten digu, hilabetero, proiektuen xede eta datak.
2015/12/01
XAKEAREN ILUSTRAZIOA 3DBH PLASTIKA
#XAKEA
asmatu zuenaren istoria ipuin arabiarra omen da, ez dakigu ziur egia
ala kondaira. #Matematika gaitasuna zertxobait landuz eta #marrazki
geometrikoaren aplikazioak garatzeko sarrera gisa erabiliko dugu.
Joko handia ematen du zuri eta beltzaren konbinazioak, ierarkien
gaia, aukera plastikoak, ordena eta kaosa, heriotzaren gaia,
galdu-irabazi, eta asmatzailearen eta Jekearen topaketa.
Ilustrazioak
egiten hasi gara, hemen dituzue batzuk, eta hurrengo astean marrazki
digitalak eginez jarraituko dugu, FI zenbakia ere landuz...
2015/11/25
SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA. IAZ IRABAZI. AURTEN IKUSI BEHAR...
Iaz, 2014ko Donostiako Santotomasetan,
Txistorra postuen lehiaketan 1. saria lortu genuen. Aurten, Gipuzkoa
Plazan tokatu zaigu postua, Andia kalearen parekoa, Diputazioaren
aurreko eraikinean, 22.a. Orain, Plastikako ikasleekin landuko dugu
postuaren itxura, arlo teknologikoa eta arlo plastikoa.
2015/11/18
ARTE BILDUMA: GIF ANIMATUAK 4DBH PLASTIKAN
#GIMP edizio grafikoa egiteko software librea erabili dugu lan hau egiteko. Arte lan famatuak ezagutzeko asmoarekin, hauetako bat aukeratu eta animatu dugu GIF moduan, geruzak bikoiztuz eta aldaketak eginez...Oraingoz 4 lan daude bukatuta....KLIKATU
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
arte modernoa,
erakusketa,
euskara,
gimp,
ikt,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/10/29
SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK
GALTZAKOMIK
Komiki
lehiaketaren berri eman nahi dizuet, Tolosaldekoa eta azaroaren
20rako aurkeztu behar dena. Animatu, sortzaile eta marrazkilari
maiteak! gidoilariak, marrazkilariak, digital zaleak, lagunak,
koadrilak eta parte hartu!
2015/10/28
COLLAGE TEKNIKA: ARGILUNA ETA FORMA. 4DBH PLASTIKA.
Collage
teknika XX. mendearen hasieran erabiltzen hasi zen Picasso, besteak
beste. Teknika honek testura, forma eta euskarri materialak modu
azkar eta berezian uztartzen ditu. Lortzen diren emaitzak, askotan
nahi gabekoak, indartsuak dira DBH garaian marraztera ohituak diren
ikasleen artean. Trazutik aska gaitezke eta planoekin konbinatuz
aukera anitzak eskura ditzakegu azken konposizioaren bila gabiltzala.
Lanpara
aitzakia, collage teknika erabiliz konposizioak bilatu nahi izan
ditugu, 3 kolore nahastuz eta argiluna eta formen arteko nahasketekin
lana burutuz. Aurten, ariketa honetan, emaitzak ez zaizkigu hain
onak atera. Lan guztiak, beti bezala, IRUDI BILDUMA atalean daude ikusgai.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
COLLAGE,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0,
POP ART
2015/10/27
IPUIN DIGITALA PRESTATZEN: PELIKULETAN SARTU. 1DBH PLASTIKA
IIpuin
digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko
youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez,
#openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara,
eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik
ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak
erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu
eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute,
antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute.
Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak
partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.
Azkenean,
istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala
bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin
aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA
nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak
izango dira.
beste atalak
#marrazkia,
1DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ikt,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2015/10/22
BIDAIAK EGITEA BETI DA ABERASGARRIA. 1DBH ARANTZAKO ATERPEAN.
Azken
ikasturteetan bezala, urriak 14-15-16 egunetan, Arantzako Aterpera joan gara 1DBH ia 100 ikasle
eta dozena erdi irakasle, 2 egun igarotzera, Nafarroako txoko horietan barneratu eta
elkar hobeto ezagutuz ondo pasatzera. Urte amaierako Iprentsan, abendukoan, honi
buruz jardungo dutelakoan ez gara hemen luzatuko...
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
euskara,
iprentsa,
LAUAIZETA
2015/10/20
XX. MENDEKO ABANGOARDIAK
XX.
mendeko #Arte #abangoardiak ezagutzeak gure hizkuntza plastikoaren aukerak
aberasten lagunduko digu. Argazki makina asmatu zutenean, Industri
Iraultzarekin batera, bide berriak ireki zituen Arte adierazpen eta
mugimenduetan. Bide berriak jorratzeko aukerak ireki zituen eta
Artearekiko gogoetak biderkatzen joan ziren. XIX. mendeko iraultzek
eta gizarteak jo zituen aldaketak XX. mendean zehar, bide egin zuten
aldaketak geroz eta bortitzagoak izan zitezen: errusiar iraultza,
gerrate mundialak, ekonomia eboluzioak, etab. Guk, Arte abangoardiak
ezagutzeko erreproduzituko ditugu, koloretako arkatzez kopiatuz eta
analisi eta hausnarketak sortuz. Gehiago ikasteko KLIKATU artelanen tituluretan eta #Wikipedia entziklopedia digitalera eramango zaitu, dagokion gaira...
5 DADA
8 CHRISTO
9 DADA
11 FUTURISMOA
12 MINIMAL
13 MIRO
14 FAUVISMOA
16 POP ARTEA
17 KLEE
18 KUBISMOA
2015/10/01
IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA
NOLA
EGIN ANIMAZIO TXIKI BAT ZINEMATOGRAFOAREN ANTZERA
2DBH-ko
Plastikako #IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA martxan doa eta bigarren lanak
hasi dira azaltzen. Lehenengoa liburuaren ertzean eginiko arkatzezko animazioa izan zen, bideo formatuan. Bigarrena,
#ZINEMATOGRAFOAREN moduko animazioa. Zinematografoarekin konturatu
ziren garaikoak, zaldiaren hanken mugimenduaz. Jarraian publikatzen
ari garen hau Joane B.-ren lana da: #Gepardoa.
- youtubeko bideoa aukeratu, animazioa egiteko oinarri gisa
- pause egin eta pantaila-irudiak sortu, dozena erdi gutxi gora behera
- Gimp editorearekin irudiaren silueta lortu
- beharrezkoa balitz, distira eta kontrastea, zein kolore balantzea egokitu
- esportatu antzeko irudiak .png bezala, gardentasuna errespeta dezan
- esportatu karpeta berdinean
- Gimpen ireki GERUZA GISA
- silueta bakoitzari fondo zuria itsatsi
- Artxibo berri hau esportatu .gif animazio artxibo moduan. Ez ahaztu klikatzea "as animation"
- gif animazioa eginda dago eta publikatu daiteke
2015/09/29
MARRAZKI ERRALDOIA ZURIBELTZEAN: DONOSTIA SARIAK
4DBH
plastikan, #Arte Garaikidea ulertzen saiatzen ari garen heinean,
Donostiako 63. #Zinemaldia hurbilago sentituz taldekako lana egiten
ari gara, #marrazki erraldoia, #Donostia sariak aukeratu ondoren zuri
beltzean marraztuz, #tinta txinatarra eta tenperak
erabiliz.
Modu
naturalean pintatzen hasiko gara eta taldeak adostuko du nola amaitu:
modu espresionistan, estilizatuan, kubistan,...Proiektoreaz baliatu
gara argazkia paperean kalkatzeko. Lanak nola doazen ikusteko klikatu ondorengo irudian
erabiliz.
Pertsonaia
analizatu eta lantzeko Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta
interneteko Google irudiak erabili ditugu eta irudiak ordenagailutik
boligrafoz erdi kopiatu ditugu. Boligrafoz, marra intentsitate maila
ezberdinak erabiliz eta, batez ere, borragoma ahaztu eta zirriborro
prozedura erabiltzen ikasteko, ausardiaz eta etengabeko marra
jardunaz. Banakako lana izan da, taldekideen pertsonai bera marraztuz
eta A4 formatoan, orri laranja argian.
2015/09/27
ZINEMA KARTELAK EUSKARATU. 3DBH DISEINUA
NOLA
EUSKARATU ETA PERTSONALIZATU ZINEMA KARTEL KLASIKOAK?
#WHATTHEFONT
bezalako aplikazioren bat erabiliko dut INTERNET sarean zehar
aurkitutako HIZKI TIPOGRAFIA identifikatzeko, #tipografia dohainik
deskargatu eta nire programekin erabil ahal izateko. Aplikazio honek
edozein Irudiren hizkiak eskaneatzen ditu eta zein tipografia izena
duen esango dizu. Gure kasuan, #diseinuko ariketa, #Zinema Kartelak
euskaratu eta gure aurpegiak aktoreak ordezkatzean datza. Behin
tipografiak identifikatuta, aplikazioak erabil ditzan instalatu
beharko ditut. #uFONT edo #DAFONT bezalako aplikazioren batekin egin
daiteke oso erraz. Linuxen beti azkarrago. UFONT.com edo Dafont.com
webgunean hizkiaren izena jarri, deskargatu eta konprimitutako
artxiboa erauzi klik batekin eta jarraian .otf zein .ttf artxiboa
instalatu bi klik eginez. Ondoren, ordenagailuko programa guztiek
tipografia hori aukeran izango dute.
Euskaratzerakoan, lehendik zeuden hitzak klonazio, argia aldaketa eta #Gimp edizio programak eskaini eta erabiltzen ikasi ditugun prozedurak medio, jatorrizko irudiaren aukeratutako hitzak desagertu arazi eta berriak idatzi, eskalatu eta kokatuko ditugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)