bannerra 1

bannerra 1

2022/02/24

INAUTERIAK PLASTIKAN: OBJEKTUAK ESPAZIOAN KOKATU.

 

Plastikan inauteriak girotzeko proiektuak egiten ditugu. Oraingo honetan talde lanari garrantzia eman eta objektu handiak sortu ditugu espazioan eragiteko, hain zuzen, korridorean hautatutako espazioan. Lau proiektu gauzatu dira 4. mailan: Titanic itsasontzia, mexikar txapela, Spiderman eta Lady Bug. Argazkiak ikusteko klikatu argazki handia.

Proiektuetako bat hautatu eta antzerki xume bat egin dugu 3. mailako talde batekin.





2022/02/20

IKONIZITATEA INAUTERIETAN: HIZKUNTZA PLASTIKOA


 Inauteriak aitzaki pertsonaiak irudikatzen ari gara mozorrotzeko ideiak izateko. Marrazkiak egiten. Irudiak. Helburua korridoreak inauterietarako girotzea eta ikusleak irudikatzeko modu berriak jasotzea da. Abstrakziora hurbilduz pertsonaiak irudikatu ditugu. Pertsonaiak ezagutzeko bere forma , koloreak eta ezaugarri nagusiak izan ditugu kontuan. Irudi guztiak ikusteko klikatu ondoko irudian. Ea asmatzen duzun zein den bakoitza...

2022/02/07

SOFTBODY. FISIKAK 3D EREMUAN: MALGUTASUNA


#blender software librea erabiliko dugu Plastikan animazioak egiteko 3D eremuan, eta kasu honetan simulazio fisikoak sortzeko. Oraingoan malgutasuna. Lehenik eta behin pilotaren ibilbidea gauzatzeko egitura sortuko dugu. Kuboak dira maldak sortzeko ertzak editatuta. Collision agindua dute. Pilota oraingoan ez da Rigidbody izango, softbody baizik. Malgutasuna izango du, hau da, talkaren ondorioz forma aldakorra izango du etengabe. Horretarako, parametroak definituko ditugu: airezko pilota den ala ez, zenbat presio duen, azalaren gogortasuna, boteak emateko ahalmena, hauskortasuna, grabitatearen indarra, haizearen indarra...aukera ugari izango ditugu. Hemen adibide xume bat duzue...

Blender 3.2 aurki dator eta garapena etengabea da 3D software honetan. Eskultura eremua asko garatu da. Bertan, oihalak lantzeko eta animatzeko aukera eta erreminta ugari sortu dituzte azkenaldian. Galiziako #PabloDobarro aritu da burubelarri horretan. Orain bere proiektuetan dabil eta ez dago Blenderren lanean. Oihalaren teknikak jarraituz dago eginda pilotaren animazioa, Jayanam bideoan ikusita, youtuben. Blender garatzeko eta laguntzeko komunitate handi bat dugu. Bideo hau egiteko laguntza gisa kanal hau izan dut kontuan youtube JAYANAM. #jayanam @jayanam